ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatuta, ZINEBI Networking: Dokumentalen Sorgunea programaren 5. edizioan parte hartzeko hautatutako 13 proiektuen izenak jakinarazi ditu. Bilboko Zinema Dokumentalaren Foro Profesional hau ZINEBIk antolatzen du, Euskal Produktoreen Elkartearekin (EPE-APV) lankidetzan, eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA), Unión Europea-NextGenerationEUren, EITBren, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiren eta Zineuskadi Elkartearen (Eusko Jaurlaritza) finantzaketarekin.
Aurten, lehen aldiz, ZINEBI Networking-ek, metatutako esperientziari, ICAAren finantza-laguntzari eta Cannes Docs eta Scottish Documentary Institute bezalako aliatu estrategiko berriak gehitzeari esker, 10.000 euroko sari bana emango dituzten bi lehiaketa izango ditu: lehena 2018tik egiten da, euskal zineman susperraldian dagoen sormena sustatzera eta Euskadiko ikus-entzunezkoen ekoizpena garatzera bideratua; bigarrena, berriz, berrikuntza handia da, Estatu osoko film luze dokumentalen proiektuek Foroan parte hartzea ahalbidetu baitu.
Lehenengoaren kasuan, hautatutako bost proiektuak ZINEBI Networking EITB 2022 saria lortzeko lehiatuko dira:
- “36, zuri beltzan” (Ainhoa Urgoitia & Enrique Rey), Guillermo Martínez eta Naiara Olite ekoizleena.
- “Esto no es Hollywood” (Jone Ibarretxe & Nere Falagan), Euskadi Movie AIE produkzio-etxearena.
- “Itaca” (Juan Prado), El Burro Films S. L. eta Chisgarabis Kino produkzio-etxeena.
- “La sinsorga” (Marta Gómez eta Paula Iglesias Calderón), Al Borde Films produkzio-etxearen eskutik.
- “Zikuñagako Ama” (Pello Gutiérrez Peñalba), Zazpi T’erdi produkzio-etxearena.
Bestalde, ZINEBI Networking 2022 sariaren kasuan, Estatu osotik datozen honako dokumental luze hauek izan dira aukeratuak:
- “Alevosía” (Sara Casasnovas), Indígena Films S. L. U. produkzio-etxearena.
- “La Comunitat” (Almudena Verdés), Silence Producción Audiovisual S. L. produkzio-etxearena.
- “Deuses de pedra” (Iván Castiñeiras), Ángel Santos Touza ekoizlearena.
- “Elena dio a luz un hermoso niño” (Chiara Marañón & Juan Soto), LaCima Producciones, S. L. produkzio-etxearena.
- “Um filme de Fernando Ruiz Vergara” (Concha Barquero & Alejandro Alvarado), Azhar Media eta Alvarquero produkzio-etxearena.
- “L’home més pacífic del món” (Raquel Barrera Sutorra), Gris Medio produkzio-etxearena.
- “La Marsellesa de los borrachos” (Pablo Gil Rituerto), Boogaloo Films, S. L. produkzio-etxearena.
- “PAPAMAMA” (Lorena Ros), SANMOR Desarrollo Empresarial S. L. produkzio-etxearena.
Hamahiru proiektuak, ZINEBI Networking-eko hautaketa-batzordeak aukeratuak – Maui Alena zinema-proiektuen komisariotzan eta garapenean adituak; Rubén Corral ZINEBIko programatzaileak; Virginia García del Pino artista, zuzendari eta irakasleak; eta Aida Vallejo Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ikus-entzunezko Komunikazio Saileko irakasleak osatzen dute –, ZINEBIren zuzendaritzapean, film luze dokumentalaren egungo egoeraren islarik onenetakoa dira Estatu osoan, hizkuntza ofizial guztiak bertan ordezkatuta baitaude, bestelako hizkuntza batzuekin batera.
EPAIMAHAIKIDEAK
10.000 euroko bi sariak ikus-entzunezko sektoreko hamalau profesionalek osatutako epaimahaiak emango ditu: Ana Peláez, RTVEko dokumentalen ekoizle exekutiboak; Aintzane Pérez del Palomar, EITBko koprodukzioen arduradunak, Gloria Bretones, Begin Again Films zinema-banatzaile independentearen sortzaile eta Centuria Filmseko ekoizle exekutiboak; Zaida Carmona, zinemagile eta FILMINeko social media managerrak; Anette Dujisin, FILMINen Portugalgo dibisioko gerenteak; Cintia Gil, Sheffield Doc/Fest jaialdiko zuzendari artistiko ohi eta gaur egun Cannesko Jaialdiko Errealizadoreen Hamabostaldiko zinema dokumentaleko aholkulariak; Ainhoa González Sanchiz, Europa Creativa MEDIA Desk Euskadi Bulegoko koordinatzaileak; Mar Izquierdo, Zineuskadiko koordinatzaileak; Lya Li, Asian Shadows nazioarteko banatzailearen zinema-jaialdiekiko harremanen arduradunak; Noé Mendelle, Edinburgoko Unibertsitateko irakasle eta Scottish Documentary Instituteko zuzendariak; Elena Mera, Treeline banatzailearen koordinatzaile nagusiak; Charlotte Serrand, Roche-sur-Yoneko Nazioarteko Jaialdiko zuzendariak; eta Joana Sousa, Doclisboako zuzendarikideak.
Foroa egin aurreko ekintza gisa, eta joan den astetik, hautatutako proiektuek tutoretza-saio pertsonalizatuak egiten ari dira, Virginia García del Pinoren eskutik. Azaroaren 14tik 18ra bitartean, hautatutako lanen ordezkariak (ekoizpen- edo zuzendaritza-lanetan) ZINEBIk ezarritako topaketetara joango dira, beren proiektuaren aurkezpen publikoa egingo dute eta banakako aholkularitza-saioetan parte hartuko dute. Behin edizio hau amaituta, ZINEBI Networkingek konpromisoa hartzen du aurten eta 2023an online jarraipen-topaketak egiteko, hautatutako proiektuei laguntzeko eta aholkuak emateko.
Jaialdiaren prentsa materiala esteka honetan kontsulta daiteke.