• Alejandro Cortés Calahorraren dokumentalak Dodó Angulo laguntzen du bere aita Álex Anguloren memoria pertsonala eta artistikoa berreraikitzeko egiten duen bidaian.
  • Filma azaroaren 22an, igandea, emango da BBK Aretoan, azaroaren 27an zinemetan estreinatu aurretik.
  • Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia azaroaren 20tik 27ra bitartean egingo da.

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak – ZINEBIk, Bilboko Udalak antolatuta, datorren igandean, azaroaren 22an, “La maleta de Álex” filma aurkeztuko du. Lana Alejandro Cortés Calahorrak zuzendu du, eta Larrua Creaciones etxeak ekoitzi. Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailetik igaro den dokumentala Bertoko Begiradak programaren barruan aurkeztuko da, eta datorren ostiralean, azaroaren 27an, iritsiko da zinema-aretoetara.

Filma 20:00etan ikusi ahal izango da BBK Aretoan (photocalla 19:30etik aurrera izango da). Dokumentalak Dodó Anguloren ibilbidea jarraitzen du, hark Taiwanetik itzultzen baitu bere aita nor izan zen ezagutzeko asmoz; izan ere, txikitan galdu zuen. Bilbon, aktoreak urte luzez gordeta izan zuen maleta bat irekitzen du. Barruan aurkitutako argazkiek, gidoiek eta objektu pertsonalek bere aitarekin bizitza eta lana partekatu zituzten pertsonekin berriz elkartzera eramango dute.

ZINEBIren aurkezpena dela eta, Alejandro Cortés Calahorra komunikabideekin elkarrizketak egiteko moduan izango da azaroaren 21ean, larunbata, emanaldiaren bezperan eta filmaren estreinaldi komertzialaren atarian.

92 minutuko iraupena duen dokumentalak artxiboko irudiak, elkarrizketak eta izaera onirikoko eszenak uztartzen ditu. Dodók Bilbon eta Madrilen egiten duen ibilbideak bere ama den Mayda Zabala dantzari eta koreografoaren oroitzapenak biltzen ditu, baita Álex Anguloren lagun eta lankideenak ere; tartean, Álex de la Iglesia, José Coronado, Ramón Barea, María Pujalte, Pepe Viyuela, Imanol Uribe eta Luisa Gavasa. Haien lekukotzei esker, antzerkian, zineman eta telebistan egindako ibilbidea berreraikitzen da, alabak bere historiaren zati bat berreskuratzen duen bitartean.

“La maleta de Álex” filmaren ekoizpena Juantxu Álvarezek eta Raúl Cancelok, Larrua Creacioneseko kideek, egin dute. Argazkilaritzaren ardura Vanessa Alamirena izan da; muntaketa, berriz, Laura Montesinosek eta Josua Martínezek sinatu dute; musika, azkenik, Nerea Alberdik sortu du. Filmak EITBren eta BBK Fundazioaren parte-hartzea izan du, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilbao Bizkaia Film Commissionen laguntza jaso du. Proiektuak ZINEBI Networking ekimenean hasi zuen bere ibilbidea,  eta ondoren MERCADOC.0 programan hautatua izan zen, MAFIZen barruan, alegia, Málagako Zinemaldiko industria-arloan.