ZINEBI Animation Lab animaziozko zineman espezializatutako topaketa- eta prestakuntza-gunea da, laborategi sortzaile gisa pentsatua. Bertan, profesionalak, ikasleak eta zinemagile gazteak biltzen dira animazio-proiektuen ekoizpen-, idazketa- eta garapen-prozesuak ikuspegi garaikide eta nazioartekotik aztertzeko.
Bigarren edizio honetako programak proiekzio bereziak, gaur egungo animazioko figura nabarmenek emandako masterclassak, mentoring-saioak eta networking jarduerak biltzen ditu, MIA elkartearekin (Mujeres en las Industria de la Animación), DigiPen Institute of Technology Europe-Bilbao-rekin eta IED-Kunsthal Diseinu Goi Zentroarekin lankidetzan.
Mentoringaren barruan zortzi proiektu hautatu dira (lau Euskadikoak eta lau Estatuko gainerakoak) deialdi irekiaren bidez, bai film laburrenak bai film luzeenak. Proiektu horiek tutore bakoitzarekin egingo dituzten bilera pertsonalizatuen xede izango dira. Tutoreen profilek ikuspegi hauek jorratzen dituzte: gidoiarena, ezinbestekoa, Pedro Rivero gidoilari eta zuzendariaren esperientziatik; sormen artistikoarena eta zuzendaritzarena, Krste Gospodinovski zinemagile mazedoniarrak ordezkatuta; ekoizpenarena, Jone Landaluzerena (Dibulitooneko ekoizlea); eta nazioarteko banaketarena, Miguel Españolena, Wasia Films banatzaile frantziarrekoa.
Proiektuek 3.000 euroko bi beka lortzeko aukera izango dute (bat euskal proiektu batentzat eta bestea estatuko proiektu batentzat). Gainera, MIA elkarteak horietako bat hautatuko du bere MIAnima eta MIA Market ekitaldietan parte hartzeko. Aitortza horiek guztiak jaialdiaren ixteko galan iragarriko dira.