Erabili gure bilatzailea

    Programazioa

    Aukeratu eguna gure egutegian eta data horretarako dauden filmen zerrenda ikusiko duzu
    • Ostirala 10 Aza

    • Larunbata 11 Aza

    • Igandea 12 Aza

    • Astelehena 13 Aza

    • Asteartea 14 Aza

    • Asteazkena 15 Aza

    • Osteguna 16 Aza

    • Ostirala 17 Aza

    • Larunbata 18 Aza

    Erabili gure bilatzailea bilaketa pertsonalizatuak egiteko
    Out of water_still2 – Filip Jeleniewicz

    Out of Water Dzieci i ryby

    Gracjana Piechula

    Zosia 13 urteko CODA bat da, guraso gorrak dituen haur entzulea. Aitarekin batera, bere ametsetako igeriketa lehiaketan aritzeko prest dago, baina aitaren nahaste bat dela eta, ezingo du parte hartu. Bidean, hainbat oztopo izango dituzte, eta Zosiak interprete eta bitartekari lana egin beharko du bere aita gorraren eta gainerako pertsona guztien artean. Ahotsa edukitzea, pribilegioa ez ezik, zama ere bihurtzen hasiko da neskatoarentzat.

    Informazio gehiago
    main-La Goutte dEau – carole sionnet

    The Drop of Water La Goutte d'eau

    Carole Sionnet

    Ur tanta batek bere hodeitik itsasora egiten duen bidaia. Istorioa Frantziako zeinu hizkuntzan kontatzen da. Marrazkiekin itzulita dagoenez, irisgarria da Frantziako eta atzerriko pertsona gor eta entzuleentzat. Ez du, ez soinurik, ez azpititulurik; zure begiak eta zure arreta besterik ez dituzu zeinu hizkuntzan kontatutako istorio honetaz gozatzeko.

    Informazio gehiago
    Le_Sens_du_toucher_1 – Folimage

    The Sense of Touch Le Sens du toucher

    Jean-Charles Mbotti Malolo

    Cholé eta Louis elkarrekin maiteminduta daude ezkutuan. Hitz bakoitza mugimendu bat da, esaldi bakoitza koreografia bat. Louisek, azkenik, Chloé etxera gonbidatzen du afaltzera, eta bidean aurkitutako katakume batzuekin uzten du, Louisek animalia-ileari alergia badio ere. Afarian, Louisen alde iluna agertzen hasiko da…

    Informazio gehiago
    LEDA_still_1 – Mario Madueño

    La estafa del amor Romance Scam

    Virginia García del Pino

    Pertsona talde bat film baten gidoia irakurtzera gonbidatu genuen. Emakumeei iruzur egiteko maitemintzen zituen gizon bati buruzkoa zen. Irakurketak aurrera egin ahala, jendea bere istorio propioetan arakatzen hasi zen. Dena zuzenean grabatu zen. Emaitza gogoeta partekatu bat da, maitasun erromantikoaren idealaren inguruan eta horrek gizonengan eta emakumeengan duen eragin handiaren (eta ez beti positiboaren) inguruan.

    Informazio gehiago
    Chestnut_FS_003 – Utopia Sales

    Chestnut

    Jac Cron

    Annie unibertsitatean graduatu berri da. Inolako helbururik gabeko uda iristen denean, taberna batean Tyler izeneko emakume bat ezagutzen du, eta Danny izeneko haren lankidea edo lagun onena edo… Anniek ez daki oso ondo zer harreman duten. Filmean Annieren ondoan egongo gara, bere burua ezagutzen duen uda horretan, zeinetan bera, Tyler eta Danny erantzunik ez duten konexio baten bila ibiliko baitira, azkenean Annieri desiran eta independentzian bere ahotsa aurkitzen lagunduz.

    Informazio gehiago
    WDF_1.16.1 – Utopia Sales

    What Doesn’t Float

    Luca Balser

    Zazpi istorio. Hiri bakarra. Pertsonaia multzo zentzugabe batek betetzen du txundituta dagoen newyorktarren antologia komiko beltz hau. Hiriko bizitzaren egunerokotasuna ezusteko gatazka batekin eteten denean, pertsonaia bakoitzak erabaki bat hartu behar du. Hartutako erabakiak desberdinak badira ere, hiriaren zentzu bateratu bat sortzen da: New York egoaren ispilu bihurtzen da, benetako izaera islatzen du, eta gainerako guztia hondoraino erortzen da.

    Informazio gehiago
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators