Badirudi zubiei buruz pentsatzeko garaia dela.
Gazako iparraldean, setiopean, Osama, gerra-dokumentalista bihurtutako argazkilari artistiko ohia, zailtasun handiz ahalegintzen da emaztea eta jaioberria babesteko; aldi berean, inguruan duen suntsipena atzematen du. Gosearen, galeraren eta traumaren erdian, berak aurrera jarraitzen du, betebeharrak eta itxaropenak bultzatuta, gerra garaiko erresilientziaren eta gizadiaren erretratu gordin eta intimo bat eskaintzeko.
AEBko Aduana eta Mugen Babeserako Agentziako (CBP) agenteak —aurpegia estalita— Chicagoko bizitegi-kale batean gizon bat atxilotu eta eramaten dutenean, haren auzokoak gizona daraman ibilgailua blokeatzen saiatzen dira, auzotik atera ez dadin. CBPko agenteen gorputz-kameretako irudiak eta protestariek telefono mugikorrez grabatutakoak uztartuz, *Sawyer Avenue, Sunday Afternoon* lanak Ameriketako Estatu Batuetan polizia-jarduera faxista areagotzen ari deneko une zehatz bat jasotzen du.
They're Here filmak Edén Villaren (ezizena) eta okupazio paramilitarretik ihesi doazen Minneapolisko egoiliar anonimo batzuen istorioa kontatzen du. Neguan, maskaradun agente batzuek haurrak bahitzen dituzte, bizilagunak maletategietan ezkutatzen dira, presoak hegazkinetara igotzen dira turistekin batera eta txirrindulariek gertutik jarraitzen dituzte inbaditzaileak.
Ingrid Cavenek bere bizitzako hamasei uneri buruz abesten du Parisko Théâtre des Bouffes du Nord-en, Molforts bandak lagunduta.
Alemaniar Inperioa XX. mendearen hasieran eskualdean gertatutako genozidio baten atzean egon zen. 1904 eta 1908 bitartean bertako 80.000 lagun inguru hil zituzten. Gaur egun Namibia deitzen den eremua Alemaniako kolonia bihurtu zen garai hartan. Azkenean, 1990ean lortu zuen Hegoafrikatik independentea izatea. Alemaniako turistek oraindik ere gogoko dute hona etortzea, baina Alemaniako gobernuak oraindik ere ez du erabaki 120 urte lehenagoko sarraski masiboa osorik aitortzea edo erreparatzea.
Atlas de la Desapación filmak, tresna teknologikoen bidez, Erorien Haraneko monumentu faxistaren azpian lurperatutako egia erakusten du.

Union Town filmak Barbara Kopple-ren lan eskubideei buruzko trilogia osatzen du, Harlan County Usa eta American Dream filmen ondoren. Biek Oscar saria jaso zuten eta vérité zinemako bi dokumental enblematiko dira. New Yorken testuinguruan, filmak banaketa lanen sektoreko langileak jarraitzen ditu munduko enpresa boteretsuenetako batzuen aurkako borrokan ari direla, eta goraka doan mugimendu sindikal horren erronkak, grina eta gizatasuna ematen ditu ezagutzera.
Hamarkada askotan lotsa eta deserosotasuna jasan ondoren, zinemagileak azkenean onartzen du mundu anglofonoan ohikoena den izena izateak eragin sakona izan duela bere psikean. Hainbat pasarte autobiografikoz zipriztinduta, Being John Smithek bidaia konfesional batean barrena garamatza, izen bat zein garrantzitsua izan daitekeen erakusteko.
Artxibo pertsonaleko materialen eta argazkien collage baten bidez, hiri metaforiko txiki baten historia sortzen da, non kale guztiek poeta izena duten. Hiriaren psikogeografiak biztanleen egoera mentala eta emozionala definitzen ditu, poesian oinarritutako ilusio utopiko batean bizi baitira.
Aliou-k, Parisko Arte Ederretako etorkizun handiko ikasleak, bere ama zenaren margolan bat saldu dio 3.000 euroren truke bildumagile entzutetsu bati. Koadroaren bidalketa bidaia luze bihurtzen da eta, orduan, irabazi duen diruaren balioaz konturatuko da.
Gaza, 2023ko abendua. Sare sozialetan agertzen den argazki asaldagarri batek eragiten duen inpaktuak galderak sortzen ditu ikusle hutsa izateak esan nahi duenaren inguruan.
Eskozian bizi den zinemagile palestinar batek Palestinako basoko loreen film artxibo eskoziar bakan bat aurkitzen duenean, irudiak errebindikatzea erabakitzen du. Saiakera-film samur honek ezbaian jartzen du irudiak egitearen rola, bai lekukotzaren, bai indarkeriaren tresna gisa, rol hori pertsonen eta lurraren arteko gatazkekin lotuta dagoenean.

La noche de la infancia Espainiako txinatar komunitatearen azpimundurako bidaia bat da, ikuspegi intimo batetik egindakoa: arreba batek bere anaiari egiten dion erretratua. A Wen (38) Bartzelonako enpresaburu bat da, eta jatetxeen jabe eta familiako aita gisa duen bizitza bere talde kriminal ohiarekin gero eta maizago egiten dituen topaketekin uztartzen ahalegintzen ari da.
2018an, nire birraitona Miguel Vargaren gorpuzkiak hobi komun batean identifikatzeak hamarkadetako misterio bat desestaltzea ezinbesteko bihurtu zuen, eta egia berreraikitzeko, nire aitarekin gertaeren lekura bidaiatzen dugu.
Film honen bidez, nire familiaren istorioa erabiliz, zerbait askoz handiagoa aztertzen da: Espainiako gerra zibileko hildakoak identifikatzeko prozesu luzea eta amaitu gabea. 90 urte geroago, milaka familiek oraindik ez dakite beren senideak non eta zergatik hil zituzten.
Atlas de la Desapación filmak, tresna teknologikoen bidez, Erorien Haraneko monumentu faxistaren azpian lurperatutako egia erakusten du.
25 urteko ibilbidearen ondoren, Gatibuk agur esaten die agertokiei. Dokumentalak azken bira honetan laguntzen ditu taldeko kideak, eta denboraren joanaz, heldutasunaz eta agur esaten jakitearen garrantziaz hausnartzen du.
Ingrid Cavenek bere bizitzako hamasei uneri buruz abesten du Parisko Théâtre des Bouffes du Nord-en, Molforts bandak lagunduta.
Gazako iparraldean, setiopean, Osama, gerra-dokumentalista bihurtutako argazkilari artistiko ohia, zailtasun handiz ahalegintzen da emaztea eta jaioberria babesteko; aldi berean, inguruan duen suntsipena atzematen du. Gosearen, galeraren eta traumaren erdian, berak aurrera jarraitzen du, betebeharrak eta itxaropenak bultzatuta, gerra garaiko erresilientziaren eta gizadiaren erretratu gordin eta intimo bat eskaintzeko.
Zer da eguneroko intimo bat?
CRÍASek nerabeen dozenaka egunkari irekitzen ditu lehen aldiz, zeinak betiko itxita baitzeuden. Filmak birgaitze literarioko ariketa bat egiten du: historikoki gutxietsitako liburuak erreskatatzen ditu eta gorputz komun bat ikusarazten du, non idazkera intimoaren eta haren suntsipenaren genealogia posible bat entseatzen den.
CRÍAS zirriborro zinematografiko bat da. Ibilbide feminista bat, pinpirinkeriatik politikoa den horretaraino. Eta, baita ere, lagun batek esan zuen bezala, «gure eguneroko guztiekin egindako film-zine bat» da.
Fue a finales de diciembre y hacía mal tiempo. Tras tres años de ausencia, regresé a casa de mis padres. Según me cuentan, algunos de nuestros familiares de Gaza han sido asesinados; la última fue una niña de 12 años. Cada mañana, mi madre pregunta: «¿Cómo habrán dormido esta noche en medio de esta lluvia torrencial?». Mi madre me dice que no filme la televisión y que borre lo que ya he grabado. «¿Las imágenes reflejan lo que la historia no puede contar?».
AEBko Aduana eta Mugen Babeserako Agentziako (CBP) agenteak —aurpegia estalita— Chicagoko bizitegi-kale batean gizon bat atxilotu eta eramaten dutenean, haren auzokoak gizona daraman ibilgailua blokeatzen saiatzen dira, auzotik atera ez dadin. CBPko agenteen gorputz-kameretako irudiak eta protestariek telefono mugikorrez grabatutakoak uztartuz, *Sawyer Avenue, Sunday Afternoon* lanak Ameriketako Estatu Batuetan polizia-jarduera faxista areagotzen ari deneko une zehatz bat jasotzen du.
They're Here filmak Edén Villaren (ezizena) eta okupazio paramilitarretik ihesi doazen Minneapolisko egoiliar anonimo batzuen istorioa kontatzen du. Neguan, maskaradun agente batzuek haurrak bahitzen dituzte, bizilagunak maletategietan ezkutatzen dira, presoak hegazkinetara igotzen dira turistekin batera eta txirrindulariek gertutik jarraitzen dituzte inbaditzaileak.
Union Town filmak Barbara Kopple-ren lan eskubideei buruzko trilogia osatzen du, Harlan County Usa eta American Dream filmen ondoren. Biek Oscar saria jaso zuten eta vérité zinemako bi dokumental enblematiko dira. New Yorken testuinguruan, filmak banaketa lanen sektoreko langileak jarraitzen ditu munduko enpresa boteretsuenetako batzuen aurkako borrokan ari direla, eta goraka doan mugimendu sindikal horren erronkak, grina eta gizatasuna ematen ditu ezagutzera.
Posible al da etorkizun batekin amestea langabezia tasa handienetakoa duen Europako hiri batean?
Badira beren bizitza osoa etxe berean igarotzen duten pertsonak, jaio ziren etxean, non familiaren iragana gordeta dagoen. Laurogeita zazpi urterekin, Benignok oraindik hura jaiotzen ikusi zuen etxean egiten du dena: lo, jan eta amestu. Etxea lurrean sustraituta dago baina, aldi berean, zerurantz igotzen ari da.
Badirudi zubiei buruz pentsatzeko garaia dela.
2018an, nire birraitona Miguel Vargaren gorpuzkiak hobi komun batean identifikatzeak hamarkadetako misterio bat desestaltzea ezinbesteko bihurtu zuen, eta egia berreraikitzeko, nire aitarekin gertaeren lekura bidaiatzen dugu.
Film honen bidez, nire familiaren istorioa erabiliz, zerbait askoz handiagoa aztertzen da: Espainiako gerra zibileko hildakoak identifikatzeko prozesu luzea eta amaitu gabea. 90 urte geroago, milaka familiek oraindik ez dakite beren senideak non eta zergatik hil zituzten.
Duela mende bat baino gehiago, Flosi Björnsson eta bere zortzi anaiek Vatnajökull Islandiako glaziarrik handienaren oinetan isolatu zuten bere burua, eta bere bizitza glaziarrari eskaini zioten. Haietako bat ere ez zen ezkondu, eta ez zuten seme-alabarik izan. Etxaldea itxita egon da gaur arte. Ragnar Axelsson argazkilaria bere haurtzaroko udak igaro zituen lekura itzuli da. Flosiren ahotsa entzuten da berriro, glaziarrera doazen beste erromes batzuei deika.
Posible al da etorkizun batekin amestea langabezia tasa handienetakoa duen Europako hiri batean?
Gazako iparraldean, setiopean, Osama, gerra-dokumentalista bihurtutako argazkilari artistiko ohia, zailtasun handiz ahalegintzen da emaztea eta jaioberria babesteko; aldi berean, inguruan duen suntsipena atzematen du. Gosearen, galeraren eta traumaren erdian, berak aurrera jarraitzen du, betebeharrak eta itxaropenak bultzatuta, gerra garaiko erresilientziaren eta gizadiaren erretratu gordin eta intimo bat eskaintzeko.
Animazio, dokumental eta argazki animatuko tekniken konbinazio batekin, Clodomirok kapitalismoak egungo gizartean izan duen garapena azaltzen du. Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko (UNAM) Filmategiko 16 mm-ko proiekzio-kopia baten digitalizazioa proiektatuko da.
El compa Clodomirok komunitateen barruko klaseen banaketa kontatzen du, baita historian nazio esplotatzaileak eta nazio esplotatuak nola agertu ziren ere. Martín Salinasen artxibo pertsonaletik berreskuratutako euskarri magnetikoan egindako kopia baten digitalizazioa proiektatuko da.
Kontakizun epiko gisa, animazio lanak Pershing jeneralaren zigor-espedizioa kontatzen du. Pershing jeneralak Estatu Batuetako Armadari aurre egin zion Mexikoko lurraldean sartu eta Villaren tropa iraultzaileak jazarri zituenean. Filma izen bereko corridoan oinarritzen da, zeinaren ahapaldiek gertakizuna kontatzen baitute, genero herrikoi horrek berezko dituen umorearekin eta irudimenarekin. Elías Querejeta Zine Eskolan ZINEBI funtseko 16 mm-ko proiekzio-kopia batetik egindako digitalizazioa proiektatuko da.