Erabili gure bilatzailea

    ZINEBI 64

    Palmaresa
    ZINEBI 64

    Sail Ofiziala – Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa


    ZINEBIko Sari Nagusia


    Todas mis cicatrices se desvanecen en el viento (All My Scars Vanish in the Wind)

    Angélica Restrepo, Carlos Velandia (Colombia, 2022 | 14′ | ANI)

    “Animazio berritzaile bat, harrigarria, ikusleari denboran, espazioan eta oroitzapenen paisaien soinuan zehar bidaiatzeko aukera ematen diona, gure inguruan desegiten diren memoria mingarrietan barrena gidatuz.”



    Euskal Zinemaren Sari Nagusia


    Wild Flowers

    Karla Crnčević (Basque Country – Croatia, 2022 | 11′ | DOC)

    “Esplorazio ausarta eta zintzoa, artxiboko materialari berari eta irudien egileari galdetzen diena, memoriaren hauskortasuna baliatuz, oroipenean gainjartzen diren geruzak erakutsiz.”



    Espainiako Zinemaren Sari Nagusia


    Olores (Smells)

    Alba Esquinas (Spain, 2022 | 10′ | DOC)

    “Pieza biribila, non basakeria eta samurtasuna eskutik doazen eta, baliabideen erabilera zehatzari esker, gailentzen den narratiba sakonki sentsorial bat eraikitzen duten.”



    Fikziozko Film Labur Onenaren Mikeldia


    Backflip

    Nikita Diakur (Germany – France, 2022 | 12′ | FIC)

    Backflipek amildegi batera garamatza komediaren bidez, eta erabateko errealitate baten fikzioan murgiltzen gaitu: gizaki baten avatar birtuala airean itzulipurdi bat egiten saiatzen da etengabe, mina, porrota, etsipena eta hutsegiteen bidezko ikaskuntza erakutsiz. Ikuslearengan ezinbesteko identifikazioa eragiten duen filma da, komikoa eta, aldi berean, mingarria. Denok gara txotxongilo hori; haren irrigarri geratze hori, haren oinazea eta haren pertseberantzia gureak ere badira.”



    Film Labur Dokumental Onenaren Mikeldia


    Balls (Lopte)

    Gorana Jovanović (Serbia – Slovenia, 2022 | 22’| DOC)

    Ballsek, xehetasun txikien bidez, futbolaren, gerraren eta politikaren arteko lotura indartsua erakusten digu. Kamera- eta argiztapen‑lan bikainarekin, ezkutuko tentsioa mantentzen du, zeinak gizonezkoen espazioen indarkeria eta zapalketa ezkutatzen baititu. Filmak azpiko mantu bat du eta haren azpian igar dezakegu zer testuingurutan kokatzen den: patriarkatua eta berarekin arrastaka daraman klaustrofobia ez-autokontzientea.”



    Animaziozko Film Labur Onenaren Mikeldia


    Searching Heleny (Cadê Heleny?)

    Esther Vital García (Spain – Brazil, 2022 | 29′ | DOC/ANI)

    “Kontatzen duen erresistentziazko istorioari berari estuki lotutako teknika erabiliz, labur metraiak kontrajarri egiten du, batetik, itxuraz errugabeak diren material bigunen eta ukigarrien erabilera eta, bestetik, indarkeriaz eta basakeriaz beteriko egitateen berreraikuntza. Ikerketa eta garapen lan sakon bat da, eta berariazko teknika bat erabiltzen du bestela erakutsi ezin izango zitekeena irakasteko.”



    Publikoaren EITB Saria


    Searching Heleny (Cadê Heleny?)

    Esther Vital García (Spain – Brazil, 2022 | 29′ | DOC/ANI)


    Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaia Anca Caramelea, Hilke Doering, Juan Soto, Sabina Urraca, Begoña Vicario

    Cineclub FAS Saria


    Espera y sedimento (Hold On & Sediment)

    Tana Garrido Ruiz (Basque Country, 2022 | 13′ | DOC)




    UNICEF Saria


    Son of the Sun (Atasinin Balasi)

    Dastan Madalbekov (Kyrgyzstan, 2022 | 17′ | FIC)

    “UNICEFek erabaki du bere saria Dastan Madalbekov zuzendariaren Son of the Sun film laburrari ematea, bakardadean hazten den haurtzaroaz hitz egiten duelako; familia baten babesa eta maitasuna eduki gabe, eta inolako erreferenterik gabe hazten diren haur horiez.”

    Isidro Elezgarai Esteban, UNICEF-Euskal Herriko Batzordeko presidentea

    European Film Awards 2023ko Hautagai Film Laburra


    Zoon

    Jonatan Schwenk (Germany, 2022 | 4′ | ANI)

    “Filma zinemaren magiari egindako kantu bat da, liluratzeko inolako mezurik edo ezerren metafora izateko beharrik ez duen edertasunari egindakoa. Oroigarri batek bezala distiratzen du, ez dezagun ahaztu batzuetan ederra dela enigma eta ulertezina den lilura gailentzea.”


    ZIFF – ZINEBI
    First Film Nazioarteko Lehiaketa


    ZIFF Sari Nagusia


    Anhell69

    Theo Montoya ( Colombia – Romania – France – Germany, 2022 | 72′ | DOC)

    “Bere pertsonaia aparta bakoitzaz maitemindu gara; bere egitura poetiko bikainaz maitemindu gara; bere hibridotasun formalaz eta asmamenaz maitemindu gara; baina horretaz guztiaz gain, film bikain honetatik sortzen diren promes artistiko paregabe ugariez ere maitemindu gara. Gora Kolonbiako zinema!”


    ZIFF Aipamen Berezia


    Nuestra película

    Diana Bustamante (Colombia – France, 2022 | 74’ | DOC)

    “Kolonbiako errealitate historikora egindako hurbilketa ausartagatik. Muntaia bikaina da, eta irudien erabilerak indarkeriaren biktimak gogoratzen eta errespetatzen dituen dimentsio berri batera hurbiltzen gaitu.”

    ZINEBI First Film Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaia Nicole Brenez, Carlos Marañón, Marta Popivoda

    ZIFF Gazte Epaimahaiaren Saria (UPV/EHU)


    How to Save a Dead Friend

    Marusya Syroechkovskaya (Sweden – Norway – France – Germany, 2022 | 103′ | DOC)

    “Marusya Syroechkovskaya zuzendariak bere bidelagun Kimirekin duen harremana erretratatzen du filmean. Bere arima bikia ahanzturatik ateratzeko ideia, azkenean, ikuslearen aurrean eguneroko zahar bat bezala irekitzen den obra bihurtzen da. Artxiboko materialaren hamar urte baino gehiago bilduz, eta etxean egindako bideoen estetika duten erregistro pertsonalen bidez, haren istorioa ezagutuko dugu, eta baita belaunaldi oso batena ere. Begien bistakoa da filmak zer nolako begirada sentikorra duen, egunerokotasuneko une itxuraz hutsal horiek denboraren eta heriotzaren distantziatik ikusten ditugunean hartzen duten izari monumentalari dagokionez. Harrigarriak dira irudien kalitatea, soinuarekin egindako lana, eta suizidioa eta drogekiko menpekotasuna bezalako gaiak jorratzeko orduan erabilitako ironia. Joy Division eta Nirvanaren erritmoari jarraituz, filmak denboraren kapsula bat proposatzen du, bizitzaren mamiari buruzko galdera garrantzitsuak planteatzen dituen istorio hunkigarri bat proposatzeko.”

    ZIFF Gazte EpaimahaiaJulia Rodríguez Amunarriz, Catalina Uriarte Baztan, Camila Macedo Belon, Elene Larrinaga Bilbao, Garazi Mendieta Eizaguirre, Gabriel Jose Quiñones Espinal, Emmanuel Aaron Vásquez Espinoza, Iñigo Zulueta Fernández, Maialen Molinuevo Galisteo, Sigrid Gallardo, Nahia Arzamendi García, Mireia Eunate Martínez Gastón, Amaia Gil, Maitane Aguerre Iparraguirre, Ainara Rodil Jaime, Ane Martínez Juez, María Sampedro Laca, June Oscoz Larrañaga, Iraia Mendoza Larrea, Endika Gómez López, Kevin Lajas López, Daniel Rodríguez Miguel, Ane Cuesta Monge, Aitor Abio Moro, Iratxe Ugartetxea Muelas, Marcos Huedo Parres, Belén Pascual, Marc Moragues Pastor, Noemi Graciano Relloso, Sandra Apausa Sánchez, Ivana Coca Turiel, Ekaitz Vargas, Iker Gutiérrez Zamakona

    NETWORKING


    ZINEBI Networking EITB 2022 Saria


    Zikuñagako ama

    zuzendaria Pello Gutiérrez Peñalba | ekoizlea Iñaki Sagastume | ekoizpena Zazpi T’erdi

    “Galdera garrantzitsu bat luzatzen digulako: Zergatik ematen diogu balio handiagoa irudi original bati? Proiekzio unibertsala duen bertako istorio bat delako. Doku‑thriller generoak ikusleria zabalago batera iristea eragin dezakeelako Kontzeptuaren argitasunagatik eta aurkezpen onagatik.”

    ZINEBI Networking Euskadi Epaimahaia Gloria Bretones (Begin Again Film), Zaida Carmona (Filmin), Ainhoa González Sanchiz (Creativa Desk Media Euskadi), Noé Mendelle (Scottish Documentary Institute), Aintzane Pérez del Palomar (EITB – Euskal Irrati Telebista), Joana Sousa (DocLisboa)

    ZINEBI Networking 2022 Saria


    Elena dio a luz un hermoso niño

    zuzendariak Chiara Marañón, Juan Soto | ekoizleak Ricard Sales, Luis Ferrón, Sandra Tabares-Duque | ekoizpenaLaCima Producciones

    “Istorio familiar bat delako baina, aldi berean, unibertsala delako. Espainiaren erretratu bat egiten duelako, ikerketa historiko sakon baten bidez. Interesekoak diren artxiboko irudiak berreskuratzeagatik. Historiak eta istorioak topo egiten dutelako. Epaimahaiak artxiboa eta zinemako edizioa beste modu batera erabili dela ikustea espero du.”

    ZINEBI Estatuko Networking Epaimahaia Lya (Asian Shadows), Anette Dujisin (Filmin Portugal), Elena Mera (Treeline), Ana Peláez (Televisión Española), Charlotte Serrand (La Roche-sur-Yon International Film Festival)

    Aukera Sariak


    Aukera-(H)emen Saria


    Ultramarino

    Maren Zubeldia




    Aukera-Sortzaileen Saria


    87 hadas

    Beatriz de Silva




    Aukera-Artistic Creation Aipamen Berezia


    Komando Marmitako

    Uxue Botas, Ane Nafarrate




    Aukera-Bizkaiko Foru Aldundia Saria


    Komando Marmitako

    Uxue Botas, Ane Nafarrate



    Aukera EpaimahaiaLara Izagirre Garizurieta, Nagore Eceiza, María Jesús Diez Sota
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators