Erabili gure bilatzailea

    ZINEBI Industry

    ZINEBI NETWORKING 2023
    DOKUMENTALEN SORGUNEA
    VI Foro profesional de cine documental de Bilbao

    ZINEBI Networking 2023: Dokumentalen Sorgunea

    Bilboko zinema dokumentalari buruzko VI. Foro profesionala



    Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia – ZINEBIk, Zinemagintzaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) finantzaketarekin, NextGenerationEU funtsen bidez, EITB MEDIA S.A.U. (EITB), Zineuskadi, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi, Cannes Docs, Scottish Documentary Institute eta Madrilgo Erkidegoko Zinema eta Ikus-entzunezkoen Eskolan (ECAM) lankidetzarekin, seigarrenez egingo du Bilboko Zinema Dokumentalaren seigarren Foro Profesionala – ZINEBI Networking: Dokumentalen sorgunea.

    Aurreko edizioan bezala, Estatu osoan sortzen ari diren proiektuak onartu dira. Horiek horrela, ZINEBI Networking: Dokumentalen sorguneak dirutan ematen diren 10.000 euroko balioa duten bi sari ditu: batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko film luze dokumental onenaren saria eta, bestetik, Estatuko gainerako lurraldeetako proiektu onenaren saria.

    Hori eginez, ZINEBIk eskualdeko ikus entzunezko sarea indartzen lagundu nahi du, eta baita dinamizaziorako eragile izan ere, sektoreko eragileek zinemagintzaren eta ikus entzunezkoen industriako tokiko zein nazioarteko erakundeekin duten harremanari dagokionez.

    Horrez gain, eta aurtengo berritasun gisa, ZINEBI Networking-ek ECAMekin duen lotura sendotuko du hainbat jardueraren bidez; sari gisa, parte hartzen duen proiektuetako batek berariazko aholkularitza jasoko du.



    PROIEKTUAK | EUSKADI


    ZINEBI NETWORKING EITB 2023

    Cuatro días
    Itxaso Díaz

    Inmersas en el Imserso
    Aitor Arruti

    La isla sumergida
    Lucía Malandro & Daniel Delgado Saucedo

    La maleta de Álex
    Alejandro Cortés



    PROIEKTUAK | ESTADO


    ZINEBI NETWORKING EITB

    ¿Es usted secuestrable?
    Charli Bujosa

    Artefactos de guerra
    Jorge Caballero Ramos

    Atlas de la desaparición
    Manuel Correa

    Infiltrada
    Ione Monje Martínez & Paco Martínez-Abarca Sánchez

    Jo Soc
    Patricia M. Félix

    La maleta de Centelles
    Pilar Pérez Solano

    La Pietà
    Rafael Molés & Pepe Andreu

    Se eu morrer (Si me muero)
    Esther Vital García



    COMMISSIONING EDITORS

    Cecilia Barrionuevo Mintegien eta nazioarteko harremanen arduraduna da Madrilgo Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Eskolan (ECAM),
    Programatzailea Large – Film at Lincoln Centerren eta irakaslea Elías Querejeta Zine Eskolan (EQZE)
    Luca D’Introno Programatzailea DocLisboa-n
    Anette Dujisin Nazioartekotzeari, jaialdiei eta banaketa-estrategiei buruzko aholkularia
    Ione Feijoo Basque. Audiovisual. nazioarteko marketin, komunikazio eta garapeneko arduraduna
    Luis Ferrón Produktorea LAZONA-n
    Fernando Franco Zuzendari, gidolari, ekoizlea
    Ainhoa González Sanchiz Desk MEDIA Euskadi Europa Sormen Bulegoaren koordinatzailea
    Marijo Larrañaga Factual eta Ez-fikzioko burua Movistar Plus+en
    Noé Mendelle Scottish Documentary Institute-ko zuzendaria
    Elena Mera Argitalpen-koordinatzailea eta programatzailea Filmin-en
    Ana Peláez RTVEko dokumentalen koprodukzioko produktore exekutiboa
    Aintzane Pérez del Palomar EITBko koprodukzioen arduraduna
    Ainhoa Ramírez Lucendo El Gesto Cinematográfico Produktorea
    Montse Triola Produktorea, produktore exekutiboa eta performerra

    JAKITUNAK

    Aída Vallejo Vallejo
    Moderatzailea

    Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea (UPV/EHU). Sormen dokumental eta zine jaialdietan aditua da. Documentary Film Festivals (Vol.1 & 2) eta Film Festivals and Anthropology liburuak ko-editatu ditu. IkerFESTS. Euskal Herriko zine jaialdiei buruzko ikerketa proiektuaren koordinadorea da. Europako unibertsitateetan irakasle- eta ikerlari-bisitari izan da (Pragako FAMUn eta Tesalonikan, besteak beste). Dokumental hautaketa-batzordeen kide (Zinemaldiko Lau Haizetara foroan eta Bizkaiko Foru Aldundian) eta jaialdi internazionaletan epaimahaikide izan da.

    Maui Alena
    Proiektuen koordinatzailea

    Elías Querejeta Zine Eskolan (Donostia) Proiektu Zinematografikoen eta Ikusentzunezkoen Komisariotzan eta Garapenean espezialista ikasketak egin zituen, eta Ikerketa Zinematografikoko Zentroan (Argentina) zinema eta telebistako errealizadore integral gisa trebatu zen. 2015etik Ikusentzunezko Arteen koordinatzaile gisa lan egiten du Buenos Airesko Bienal Arte Jovenen eta Recoleta Kultur Etxean. Aurretik, BAFICIren sei ediziotan, ekoizle artistiko eta Arlo Profesionaleko koordinatzaile gisa lan egin zuen, Mar del Platako Jaialdiaren zazpi ediziotan programazio taldeari lagundu zion eta Buenos Aires Film Commissionen ardura izan zuen. 2018 eta 2021 artean, RAW (Arché-Work Egoitza) beka koordinatu zuen, eta Márgenes Madrid zinemaldiko laborategiko hautatzaile gisa lan egin zuen. Duela gutxi homeagain. tv webgunea martxan jarri du, zeina webgunean askatutako mota guztietako filmak biltzen dituen gunea baita, eta 2022an La casa de los Anfibios liburua argitaratu zuen Espainian eta Argentinan.

    Virginia García del Pino 
    Tutorea

    Produktorea, produktore exekutiboa eta performerra. Bartzelonako Antzerki Institutuan arte dramatikoa ikasi ondoren, Erresuma Batuko Rose Bruford College-n XX. mendeko teoria bisual eta performatiboei buruzko masterra egin zuen, eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan filologia ingelesa ikasi zuen. Ondoren, Andergraun Films sortu zuen 2003an, Albert Serrarekin batera. Zuzendariaren filmografia osoa ekoitzi zuen: Honor de cavalleria, El cant del ocells, Historia de mi muerte, La muerte de Louis XIV, Liberté eta Pacifiction. Berlingo Volksbühne Theatre-rako Liberté piezaren laguntza artistikoaz arduratu zen. 2007tik 2018ra Kataluniako espetxe bateko antzerki konpainia zuzendu zuen. Dane Komljen-ek zuzendutako Aftewater filma ekoitzi zuen, zeina 2022ko Berlinalean estreinatu baitzen. Gaur egun, Albert Serraren Tardes de soledad dokumentala eta Lav Díaz zuzendari filipinarraren Beatriz, la mujer film luze historikoa filmatzen ari da, eta Alain Guiraudie-ren Misericordia film berria prestatzen ari da, zeina Frantziarekin eta Portugalekin koproduzituko baita. 2019tik Marta Pazos artista eszenikoaren aholkularia da.


    OINARRIAK

    Networking 2023

    KATALOGOAK

    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators