Erabili gure bilatzailea

    Aukera programa jardunaldi profesionala

    AUKERA

    Aukera 18 eta 35 urte bitarteko emakumeei zuzendutako film laburren mentore-programa bat da, zeina ikus-entzunezkoen eta arte eszenikoen sektoreko emakumeak gogoan izanda lan egiten duen (H)emen elkarteak sustatzen eta antolatzen baitu, Zineuskadi, Kutxa Kultur, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia eta ZINEBIrekin lankidetzan. Ikasketen ondoren profesionalizatzeko bidean, Aukerak ikus-entzunezkoen sektorean lan egin nahi duten emakumeak babestu eta ahaldundu nahi ditu. Iaz bezala, ZINEBIn programaren bigarren edizioan parte hartu duten zinemagileek garatutako proiektuen pitchingaren jendaurreko aurkezpena izango dugu; proiektuen aurkezpenak entzuten egongo dira epaimahaikideak ere: Lara Izagirre (Gariza Films) zuzendari, gidoilari eta ekoizlea; Nagore Eceiza (El Santo Films) zuzendari, editore eta ekoizlea, eta María Jesús Díaz (Barton Films) banatzailea. Aditu horiek arduratuko dira film laburren proiektuak baloratzeaz eta (H)emen Saria eta Sortzaileen Saria irabaziko duten hautagaiak zein izango diren erabakitzeaz.  

    PROIEKTUAK

     
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators