Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, ZINEBIk –Bilboko Udalak antolatuta- ZINEBI Networking Bilboko Zinema Dokumentalaren VII. Foro Profesionalerako film luze dokumentalen proiektuen harrera itxiko du irailaren 8an. Foroaren bidez, ZINEBIk zinema dokumentalaren arloko ikus-entzunezko ekoizpena bultzatzen du berriro. Aurten, gainera, ematen dituen laguntzen zenbatekoa handitu egingo da.
Foroaren zazpigarren edizio honetan, 15.000 euroko bi sari banatuko dira eskudirutan, azaroaren 15ean Arriaga Antzokian egingo den itxiera ekitaldian: egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duen konpainia ekoizle batek aurkeztutako proiektu onenaren saria ZINEBI Networking EITB Sarirako izango da; eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo duen konpainia ekoizle batetik datorren proiektu onenaren saria.
Parte hartu nahi duten dokumental luzeen proiektuak aurkezteko epea irailaren 8ra arte egongo da zabalik. Izen-emateak esteka honen bidez egin behar dira. Aurkeztutako proiektuetatik – garapen-egoera aurreratuan egon beharko dute edo dagoeneko ekoizpenean –, profesionalek eta adituek osatutako hautaketa-batzorde batek aukeratuko ditu, ZINEBIko zuzendaritzarekin batera, Foroan parte hartuko duten proiektuak. Batzorde horrek proiektu bakoitzaren ideia, proposamen estetikoa, bideragarritasuna eta ekoizpen-aukerak baloratuko ditu. Hautatutako proiektuek jendaurreko aurkezpenaren aurretik tutoretza pertsonalizatuen saio batean parte hartuko dute (sektoreko profesional batek abalatuko du) nazioarteko epaimahaia osatuko duten profesionalen aurrean pitching saio batean. Ondoren, aholkularitza-bilerak egingo dira parte-hartzaileen artean: proiektuen ordezkarien eta epaimahaiko kideen artean. ZINEBI Networking Bilboko Zinema Dokumentalaren Foro Profesionalaren iazko edizioko film luze dokumental irabazleak Lucia Malandro eta Daniel Saucedoren La isla sumergida – Elías Querejeta Zine Eskolak ekoitzia – eta Patricia M. Felixen Jo sóc – Diana Toucedo Filmsek eta WKNDk ekoitzia – izan ziren.