ZINEBI – Bilboko Udalak antolatutako Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak bere 66. edizioaren irudia aurkeztu du gaur, Cuchillo sormen-estudioak sortutakoa.

Azaroaren 8tik 15era egingo den aurtengo Zinemaldiaren irudirako, zinema dokumentalaren sustraietan oinarritu da estudioa, Dziga Vertov generoaren aitzindari handienetako bat eta kino-glaz (cine-ojo) kontzeptu enblematikoa ardatz bezala hartuz.

“Begia funtsezko elementua da ZINEBIren 66. edizioko kartelean eta zinemak behatzeko eta sortzeko duen gaitasuna sinbolizatzen du, ikuslea errealitateari ikuspegi kritiko eta eraldatzaile batetik begiratzeko gonbidatuz.”

Bere benetako izena Denis Arkadievitch Kaufman zuen Vertovek gidoirik, tramarik edo aktorerik gabeko zinema defendatzen zuen, kamerak giza begiak baino gehiago errealitatea modu objektiboan atzeman zezakeelakoan. Berarentzat, zinema ez zen artea bakarrik, gizartea eraldatzeko tresna indartsua baizik. Bere lanik ezagunenetako bat El hombre de la cámara (1929) da, Ukrainako Kiev hirian oinarritutako sinfonia urbanoa, teknika eta esperimentazio zinematografikoaren konbinazio berritzaile baten bidez eguneroko bizitza aztertzen duena.

CUCHILLO SORMEN-ESTUDIOA

Bilbon du egoitza eta 2015ean sortutako sormen-estudio independentea da, identitatean eta diseinu interaktiboan espezializatua. Estatuan zein nazioartean aintzat hartuak izan diren denboraz kanpoko proiektuak lortu ditu, betiere diseinuaren, teknologiaren eta sormenaren fusioaren bidez ingurune digitala eraldatzeari begira. Bere ibilbidean zehar, eta orain arte, Bilboko estudioak 17 ADG Laus sari jaso ditu, 7 Site of the Day sari Awwwards eta bost aldiz izendatu dute Urteko Estudio gisa lehiaketa berean.