Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI – Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak bere 66. edizioari hasiera emango dio azaroaren 8an, ostirala, Arriaga Antzokian 19:30etik aurrera egingo den inaugurazio- galarekin. Jaialdia azaroaren 15era arte luzatuko da, orduan amaiera ekitaldia eta sari- banaketa egingo baitira. Hirugarren edizioz, bi galak La Dramática Errantek (Ane Pikaza eta María Goiricelaya) zuzenduak izango dira.
ZINEBI 66ren programazio osoa gaur goizean aurkeztu da Bilboko udaletxean, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziak eta Joseba Lopezortega ZINEBIko zuzendariak parte hartu duten prentsaurrekoan.
Zinebiren 66. edizioak 44 herrialdetako 132 film hartuko ditu: 103 film labur (gehienez 30 minutu), 3 film ertain (30 eta 60 minutu artean) eta 26 film luze (60 minutu baino gehiago irauten dute). 132 filmak 75 emakumezko eta 74 gizonezkok zuzendu dituzte. Aurkeztutako filmen erdiak baino gehiago Estatuan estreinatu dira, eta erdiak baino gehiago emakumeek zuzendu dituzte. Gainera, 59 film euskal ekoizpenekoak dira: 51 film labur, metraje ertaineko film bat eta 7 film luze.
Aurreko edizioetan bezala, proiekzioak bi ataletan banatzen dira: Sail Ofiziala eta beste proiekzio batzuk.
Lehen atalean, SAIL OFIZIALEAN, Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa eta ZIFF – ZINEBI FIRST FILM Nazioarteko Lehiaketa sartzen dira, errealizadore berrien lehen film luzeei eskainia.
Bigarrenean, BESTE PROIEKZIO BATZUK: Beautiful Docs – Munduko Dokumentalen Panorama atala, dokumentalaren nazioarteko panoraman gertatzen dena islatzen duen lehiarik gabeko erakusketa; Bertoko Begiradak – Euskadiko Begiradak saila, Euskadin ekoitzitako film labur eta luzeek osatua eta euskal ikus-entzunezkoen industriako produktore, zinemagile eta profesionalen lana aintzatestera zuzendua; baita beste saio berezi batzuk ere.
SAIL OFIZIALA
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren sail ofizialak 60 film biltzen ditu aurtengo edizioan: 9 film luze eta 51 film labur. Horietatik 59k Bizkaiko hiriburuan izango dute estreinaldia Estatuan.
Atal honek ikusleen gogoeta eta emozioa bultzatzeko filmen multzo heterogeneoa proposatzen du: dela Irango emakumeen egoerari buruzko lanekin — My Stolen Planet (Farahnaz Sharifi, 2024) —, dela munduko gainerakoekin — Locas del ático (Tamara García Iglesias, 2024), Nutcracker Girl (Michalina Musialik, 2023) edo Ave (Ana Cristina Barragán, 2023); memoriari buruz — Desenterrar un rosal (Bruno Ojeda, 2024), Errotatiba (Iratxe Fresneda, 2024) edo Una sombra oscilante (Celeste Rojas Mugica, 2024) — edo deskolonizazioari buruz — Bienvenidos conquistadores interplanetarios y del espacio sideral (Andrés Jurado, 2024) edo Sweeter Is the Night (Fabienne Wagenaar, 2024) —; Palestinako herriaren sufrimenduari buruz — Undr (Kamal Aljafari, 2024) —; narkotrafikoaren babesean Mexikon sortzen den indarkeriari buruz — Aferrado (Esteban Azuela, 2024) —; klima-aldaketa — Ashen Sun (Camille Monnier, 2024) — edo teknologia berriek gizartea harremanetan jartzeko moduak birplanteatzera behartzen duten modua — Time Sensitive Characters (Coralie H. Gourdon, 2024), Data Flesh (Felipe Elgueta, 2024) edo Where Are You, Samuel? (Samuele Leogrande, 2024) —.
Sail Ofizialaren barruan, Film Laburren Nazioarteko Lehiaketak 101 herrialdetako 51 film aurkezten ditu lehiaketara, eta horietatik 50 Estatuan estreinatzen dira. ZINEBIko Hautaketa Batzordea osatzen duten pertsonek 3.500 obra baino gehiagoren artean aukeratu dituzte – Ruben Corral programazio-arduradunak ez ezik, Alaitz Arenzana, Ramón Ganuza, Víctor Iturregui, Laura Lazcano, Aitziber Olaskoaga eta Marcos Urquijok osatzen dute Batzordea–. Horietatik 50 estatuko estreinaldiak dira, eta 10 mundu mailako estreinaldiak: 2006 (Gabriella Choueifaty, Frantzia-Libano, 2024), Azkena (Lorea Lyons, Ane Ines Landeta, Euskadi, 2024), Bumblebee (Fon Cortizo, Espainia, 2024), Desenterrar un rosal (Bruno Ojeda, Espainia, 2024), Ehiza (Aitzol Saratxaga, Euskadi, 2024), El mapa del agua (Carlota González Gómez, Espainia, 2024), Esperar trenes (Miguel Ángel Ferreiro, Espainia, 2024), Format Error (Zirui Chen, Alemania- Txina, 202). Horizontal (Alex Reynolds, Euskadi, 2024), Where Are You, Samuel? (Samuele Leogrande, Italia, 2024).
Halaber, ZIFF – ZINEBI First Film Nazioarteko Lehiaketak 69 herrialdetatik iritsitako 399 filmen bederatzi opera prima hartuko ditu. Jasotako film moten isla gisa, aurten, film dokumental gehienak izango dira lehiaketa horretan. Bederatzi opera primak (16 herrialdetako konpainiek ekoitzitakoak) ZINEBIn estreinatuko dira, eta horietako bat — Itoiz udako sesioak (Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea, Ainhoa Andraka, Euskadi, 2024) — mundu mailako estreinaldia izango da, Xixongo Nazioarteko Zinemaldiarekin (FICX)
partekatua.
Gainera, bi jaialdiek Campolivar (Alicia Moncholí, 2024), Errotatiba (Iratxe Fresneda, 2024) eta Horizontal (Álex Reynolds, 2024) estreinaldi estatalak partekatuko dituzte. Bi filmak ikusi eta saritu ahal izango dira bi lehiaketetan, baterako estreinaldi gisa.
OHOREZKO MIKELDI SARIAK
Hogei ediziotik gora, ZINEBIk zinema garaikideko izen garrantzitsu batzuen ibilbide profesional eta artistikoa aitortzen du. Oraingoan, Zinemaldiak Laura Pouitras zinemagileari eta José Luis Alcaine argazki-zuzendariari emango dizkie sari horiek.
ZINEBIk errekonozimendua emango dio Laura Poitras zinemagile estatubatuarrari, azaroaren 8an, inaugurazio-ekitaldian, justizia sozialarekin eta herritarren eskubide eta askatasunen defentsarekin duen konpromiso irmoagatik, lan zinematografiko zorrotz batean adierazia, askotan irudikorra, zeinean lortu baitu, estilo narratibo intimo batetik, gure agintariei eska dakizkiekeen printzipio demokratikoak eta gardentasunekoak aldarrikatzea.
Laurak 2001eko irailaren 11ko atentatuen ondorio politikoei buruzko trilogia bat idatzi zuen: My Country, My Country (2006), Oscarretarako Dokumental Onenaren Sarirako izendatua; The Oath (2010); eta Citizenfour (2014), film luze dokumental onenaren Oscarra eta BAFTA Saria eskuratu zituena, garaikidea den errealaren zinemako ahots garrantzitsuenetako bat bezala sendotuz. 2022an, Laura Poitrasek All the Beauty and the Bloodshed aurkeztu zuen, Nan Goldin argazkilari eta aktibistaren bizitza aztertzen duen eta Veneziako Zinemaldian Urrezko Lehoia irabazi zuen dokumentala. ZINEBIk Citizenfour eta All the Beauty and the Bloodhsed proiektatuko ditu Guggenheim Bilbao Museoko auditorioan, zuzendaria bertan dela.
Gainera, ZINEBIk Jose Luis Alcaine Argazkigintzako zuzendari ezaguna omenduko du Ohorezko Mikeldi batekin, argazkigintzaren bidez pertsonaien xehetasun emozionalak eta psikologikoak nabarmentzeko duen maisutasunagatik eta atmosfera iradokitzaileak sortzeko eta argia elementu narratibo bihurtzeko duen gaitasunagatik.
Alcainek Estatuko zinemagintzako zuzendari garrantzitsuenetako batzuekin lan egin du, bost Goya sari jaso ditu eta 2006an Europako Zinema Akademiako argazki-zuzendaritza onenaren saria jaso zuen Volver (Pedro Almodovar) filmean egindako lanagatik.
José Luis Alcainek azaroaren 15ean jasoko du bere saria, Zinemaldiaren itxiera ekitaldian. Bere lana aitortzeko, ZINEBIk Tasio (1984) luzemetraia proiektatuko du gau horretan bertan, duela gutxi Euskadiko Filmategiak Bolognako Zinetekaren menpeko L ‘Immagine Ritrovata laborategietan zaharberritu eta Cannesko Zinemaldiko Classics sailean berrestreinatua.
PALMARESAK ETA EPAIMAHAIAK
ZINEBIk azaroaren 15ean bertan jakinaraziko du bere palmaresa, guztira 83.000 euroko sariekin. Anahí Berneri zuzendari, gidoilari eta zinema ekoizle argentinarrak, El Deseoko produktore exekutiboak, Esther García Rodríguez Zinematografia Sari Nazionalak,
Claudius Gentinetta komikigile, animaziozko filmen zuzendari eta diseinatzaile suitzarrak, Olatz Ganboa aktore euskaldunak, eta Cannesen Urrezko Palma irabazi zuen Nebojša Slijepeeviere zinemagile kroaziarrak osatuko dute epaimahaia.
Sail Ofizialeko sariak – ZIFF Nazioarteko Lehiaketa – ZINEBI First Film sariak Teresa Lavina euskal dokumentalistak, Veton Nurkollari DokuFesteko kuradore eta zuzendari artistikoak eta Myriam Tafakory artista bisual eta zinemagile irandarrak osatutako epaimahaiak emango ditu.
BEAUTIFUL DOCS
Sail paraleloen barruan, ZINEBIk 2023ko film luze dokumental onenetako batzuk aurkeztuko ditu Beautiful Docs – Munduko Dokumentalen Panoraman, azken hamabi hilabeteetan mundu osoan estreinatutako bederatzi luzemetraien sorta. Horien artean aipagarria da Albert Serra zinemagile kataluniarraren Tardes de soledad filma, Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorraren irabazlea. Horrela, tauromakiari buruzko dokumental hau proiektatuko den Estatuko bigarren hiria izango da Bilbo. Gainera, Estatu Batuetako egoera politikoa (Michael Premoren Homegrown), Ukrainako lurraldearen inbasioaren ondorioak (Oksana Karpovychen Intercepted), mobilizazio eta aldarrikapen feministak (Elena López Rieraren Las novias del Sur), Dora Garcíaren (Revolución cumple tu promesa) Amor rojo (Arte Plastikoen Sari Nazionala irabazi zuen), memoria historikoa (Louise Hémonen The Documentary Journey of Madame Anita Conti) eta Christine Angot idazle frantsesaren salaketa (A Family filman adin txikikoa zenean jasan zituen gehiegikeriak) bezalako gaiak ikusteko filmak ere badaude.
Gainera, Concha Barquero eta Alejandro Alvaradoren Caja de resistencia aurkeztuko da, ZINEBI Networking-en 2022an aurkeztutako proiektua; baita Pello Gutiérrez Peñalbaren Erreplika film luze dokumentala ere, ZINEBI Networking EITB 2022 saria eta Donostiako Zinemaldian Euskal Zinemaren Irizar Sariaren Aipamen Berezia irabazi zituen proiektua.
BERTOKO BEGIRADAK. MIRADAS DESDE EUSKADI
ZINEBIk euskal zinema berrienarekin duen konpromisoa berritu du Bertoko Begiradak sailaren programazioarekin. Miradas desde Euskadiren programazioarekin; berorrek, Zinemaldiak Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa (lehiaketa osatzen duten 51 tituluko sei film), ZIFF Nazioarteko Lehiaketa – ZINEBI First Film (bederatzi lehiakideen arteko film luze bat) eta Beautiful Docs sail ez lehiakorra (hautatutako 9 filmeko film luze bat) biltzen dituen apustua osatzen du.
Oraingoan, hiru dokumental programatu dira: Beñat Iturriozen Enarak; Ernesto del Rioren Ese mundo que no te da nada; eta Jone Ibarretxe eta Nere Falaganen Esto no es Hollywood (La historia inacabada de los hermanos Ibarretxe). Gainera, sail honek 27 film labur hartuko ditu, eta bertan zinemagile gazteen eta ibilbide sendoagoa duten zuzendarien lanak aurkituko ditugu: Josu Venero, Xabier Larrazabal edo Izibene Oñederra, Aitor Abio, Lide Billealbeitia edo Alba Lozano gazteak, Larraitz Zuazo (ZIFFen dagoen Itoiz Udako Sesioak luzemetraiaren zuzendarikidea), Iñaki Alforja eta Iban Toledo (Bolante baten historia luzemetrai dokumentalaren zuzendarikideak), Xanti Rodríguez (duela aste batzuk Sitgesen estreinatu zen film labur batekin), Julen Etxebarria (bere filma lehen aldiz Donostiako Zinemaldian ikusi ahal izan zen), Goya sarietarako izendatuta dagoen Sonia Estévez animatzailea, Ainhoa Urgoitia edo Imanol G. Gurrutxaga, besteak beste.
SAIO BEREZIAK
Azaroaren 10ean, igandea, Azkuna Zentroko Golem Alhóndiga zinemetan, Pablo Gil Rituertoren La Marsellesa de los borrachos dokumentala ikusi ahal izango da. Bere proiektua ZINEBI Networking Bilboko Zinema Dokumentalaren Foro Profesionalaren 2022ko edizioan aurkeztu zen. 1961eko udan Cantacronache taldeak, diktadura betean, Iberiar penintsularen iparraldean erresistentziaren abesti herrikoiak bilduz egin zuen ezkutuko bidaia berreskuratzen du filmak. ZINEBIk Euskadin lehen aldiz aurkeztuko du koprodukzio franko-hispano-italiar hau, Amorante musikari gipuzkoarra zuzenean bertan dela.
Bestalde, Azkuna Zentroko atrioan, asteartean, hilak 12, Urho proposamena izango da ikusgai. Proiektu horrek Ivan Torres Hdez ikus-entzunezko artistak izen bereko izotz-hausle finlandiarrean grabatutako soinua eta irudiak ditu abiapuntu, eta musika elektronikoa du proiekzioa zuzenean laguntzeko.
Era berean, La muerte de Mikel (ZINEBIren Ohorezko Mikeldi Imanol Uribek zuzendua) aretoetan estreinatu eta lau hamarkada geroago, Zinemaldiak San Salvadorren jaiotako zinemagile bizkaitarraren fikziozko bigarren film luzea berreskuratuko du 66. ediziorako. Guggenheim Bilbao Museoan izango da ostegunean, hilak 14.
ZINEBIk Euskadiko Filmategiarekin izan duen lankidetzaren ondorioz, azaroaren 9an, larunbata, egingo den lehen film laburren saiorako, Montxo Armendarizen Carboneros de Navarra/Nafarrako ikazkinak programatu da. Ikatz begetala eskuz egiten zuten azken ikazkin nafarrei buruzko film labur hau 1981eko Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian estreinatu zen, non Euskal Zinemaren Sari Nagusia irabazi zuen. Gainera, ZINEBIk, Cannes eta Donostiako zinemaldietan estreinatu ondoren, Tasioren bertsio zaharberritua proiektatuko du, Elías Querejetak 1984an ekoitzia eta Armendarizek zuzendua. Sari banaketaren ondoren ikusi ahal izango da itxiera ekitaldian.
ZINEBIk Etxepare Euskal Institutuarekin eta Bartzelonako Quebeceko Bulegoarekin ere kolaboratzen du 66. edizio honetan eta Quebeceko zinema garaikideari eskainitako saio berezi bat programatu du. Festival de Cinéma de la Ville de Québec (FCVQ) jaialdiaren bitartekaritzari esker, Pedro Ruiz argazkilari eta errealizadore quebectarraren Le huitième étage. Jours de révolte.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Etxepare Euskal Institutuaren bitartez, 1998an mundu osoan euskal film laburrak sustatzeko eta banatzeko sortutako Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean antolatutako Kimuak programak 25 urte betetzen dituela ospatzen du Bilboko Jaialdiak. Horregatik, ZINEBIk katalogotik pasatu diren hamabi film labur proiektatuko ditu, batzuk Zinemaldian sarituak izan zirenak: Ximinoa (Itziar Leemans, 2023), Cuerdas (Estibaliz Urresola, 2022), Areka (Atxur Animazio Taldea, 2021), Azaletik azalera (Mel Arranz, 2021), El infierno (Raúl de la Fuente, 2019), Mateoren ama (Aitor Arregi, José Mari Goenaga, 2019), Gure hormek (Las Chicas de Pasaik, 2016), Hotzanak, For Your Own Safety (Izibene Oñederra, 2013), Zela Trovke (Asier Altuna, 2013), Deus et machina (Koldo Almandoz, 2012), La primera vez (Borja Cobeaga, 2011), La gallina ciega (Isabel Herguera, 2005).
2021az geroztik, ZINEBIk konpromisoa hartu du (H) emen Elkarteak sustatu eta antolatutako Aukera proiektuarekin. Industriari eskainitako programazioaren barruan, ordutik, parte hartu duten film laburren proiektuen aurkezpen publikoa egin da Zinemaldian, eta aurten ere, bosgarren aldiz jarraian, ZINEBIren amaiera ekitaldian proiektu irabazleen sariak banatuko dira. Gainera, Zinemaldiaren programazioan, Aukeratik bultzatutako zenbait filmen ibilbide bat egingo da: Hadas (Beatriz de Silva, 2024), Komando Marmitako (Uxue Botas, Ane Miren Nafarrate, 2024), Hemen bizi da maitasuna (Enara García, Ainhoa Olaso, 2022), Pomo d ‘oro (Nerea Sciarra, 2024), Prioridades (Tamara Lucarini, 2023).
Era berean, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 2023an Urteko Europako Film Labur Onenaren sarirako hautagai izan ziren bost film laburren proiekzioa hartuko du. Horren barruan, La herida luminosa dago, ZINEBIren 64. edizioan estreinatu zena: 27 (Flóra Anna Buda, Frantzia-Hungaria, 2023), Aqueronte (Manuel Muñoz Rivas, Espainia, 2022), La herida luminosa (Christian Avilés, Espainia, 2022), Flores del otro patio (Jorge Cadena, Suitza-Kolonbia, 2023), Hardly Working (Total Refusal, Susanna Flock, Robin Klengel, 2023).
JAIALDI IRISGARRIA
Jaialdi irisgarri eta inklusibo gisa sendotzeko asmoz, ZINEBIk, 2022an eta 2023an egin zuen bezala, El gesto reflejado lanaren edizio berri bat sartu du bere programazioan, bereziki gorrei eskainia. Oraingoan, Alison O ‘Daniel artista bisual eta zinemagile estatubatuarrak zuzendutako The Tuba Thieves (2023) filmaren estreinaldia izango da. Hiru urterekin, % 60ko entzumen-galera diagnostikatu zioten. Iazko Sundance Jaialdian estreinatua, The Tuba Thieves taldeak zeinu-hizkuntza eta hainbat kode narratibo uztartzen ditu modu naturalean.
SARRERAK, GAUR SALGAI
Jaialdiak egoitza ezberdinak ditu aurten ere bere jarduera guztia garatzeko: Arriaga Antzokia, Guggenheim Bilbao Museoa, BBK Aretoa, Bilbao As Fabrik eta Golem Alhondiga zinemak eta Azkuna Zentroko Auditorioa.
Sarrerei dagokienez, Azkuna Zentroko Auditoriumeko eta Gólem Alhóndiga Zinemetako emanaldietarako sarrerak (4,50 euro) eta 10 emanalditarako bonuak (35 euro) erosi ahal izango dira gaurtik aurrera Gólemeko leihatiletan.
Gainera, ZINEBIk bonu bereziak eskainiko ditu, 20 euroko prezioan, langabezian dauden pertsonentzat, erretiratuentzat eta 60 urtetik gorakoentzat, ikasleentzat eta 26 urtetik beherako gazteentzat. Talde horiek ere ohiko sarrerak erosi ahal izango dituzte, 3,50 euro merkeago.