• Film labur hauek 2020an Zineuskadik, Eusko Jaurlaritzak, ETBk, Donostiako Zinemaldiak eta ZINEBIk behartutako konfinamenduaren gaia jorratzako antolatutako deialdian aukeratu zituzten.
  • Sail Ofizialean – Nazioarteko Film Labur Lehiaketan parte hartzeko hautatutako bi film laburrei beste bostak gehituko zaizkie BBK Aretoan egingo den saio berezi batean.
  • ZINEBIk Zinebi Networking: Dokumentalen Sorgunea Bilboko Zine Dokumentalaren Foro Profesionalaren laugarren edizioa ospatuko du hilaren 16 eta 17an, eta 10.000 euroko saria irabazteko aukera izango dute zazpi film luze dokumental proiektuk.

ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatuta, “Itxitik” proiektuaren babesean ekoitzitako zazpi film laburrak aurkeztuko ditu bere programazioan. Film labur horiek Zineuskadik 2020an COVID-19ak behartutako konfinamenduaren gaia jorratzeko abiarazitako deialdiaren ondorioz filmatu ziren.

Proiektua Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Zineuskadiren, ETBren, Donostiako Zinemaldiaren eta ZINEBIren lankidetzari esker egin ahal izan da, eta Euskadiko zortzi zinemagileri film laburrak filmatzeko aukera eman zien: Iban del Campo, Borja Crespo, Kevin Iglesias, Pedro Rivero, Imanol López de Segura, Maider Oleaga, David Pérez Saludo eta Mikel Rueda. “Itxitik” programan aurkeztutako filmetatik bik (“Vatios”, David Pérez Sañudok zuzendua eta “Kinka”, Maider Oleagak zuzendua) Sail Ofizialean – Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa parte hartuko dute Gainerako bostak jendaurreko saio berezi batean aurkeztuko dira:

  • Etxean” (Mikel  Rueda, 2021) (fikz, 18’)
  • Hikikomori” (Borja Crespo, 2021) (fikz., 13’)
  • Los días que (nunca) fueron (Kevin Iglesias eta Pedro Rivero, 2021) (ani., 11’)
  • Serendipia” (Iban del Campo, 2021) (fikz., 16’)
  • Tartea” (Imanol López de Segura, 2021) (dok., 12’)

Zinemagileek BBK Aretoan bihar, hilak 17, 20:00etan egingo den saioa aurkeztu dute gaur goizean. Aurkezpenean Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia, Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaria, Gorka García ETBko Programa eta Arte Zuzendaria eta Vanesa Fernández ZINEBIko Zuzendaria egon dira.

ZINEBI NETWORKING

ZINEBIk, Euskal Produktoreen Elkartea (EPE-APV), Euskal Telebista, Europa Creativa MEDIA Desk Euskadi eta Zineuskadiren laguntzarekin, ZINEBI NETWORKING: Dokumentalen Sorgunea ekimenaren laugarren edizioa ospatuko du. Tokiko talentuaren topagune honek dagoeneko garatzen ari diren zazpi proiektu dokumental jasoko ditu.

Hauek guztiak euskal konpainia ekoizleek bultzatu dituzte: Txintxua Films “A los libros y a las mujeres canto” proiektuaren atzean dago, zeinekin Maria Elorza gasteiztarrak – ZINEBIko Sail Ofizialean birritan sarituak, “Gure hormek” (2016) eta “Ancora lucciole” (2018) film laburrekin – film luzeari jauzi ematea du helburu. Kalakalab konpainia arabatarrak Irati Cano Alkainen “Amak esan zidan” ekoiztu du; Bideografik eta Marmoka Films bilbotarrak Gentzake Martinez de Osabak zuzendutako “Aupa Maurizia” aurkeztu du; Doxa Producciones Ainhoa Andraka eta Zuri Goikoetxearen “Cabeza y corazón” ekoitzi du; Eñaut Zuazok eta Iris Audiovisual Elkarteak David Álvarez eta Meritxell Valls zuzendutako “Eñaut Zuazo” dokumental luzeko proiektua garatu du; Maluta Films-ek Ainhoa Gutiérrez del Pozo eta Olatz González Abrisketaren “Hezurrak” ekoiztu du; eta azkenik, IZAR Films-ek AltContent-ek Izaskun Arandiak zuzendutako “My Way Out” proiektua aurkeztu dute.

Proiektuek tutoretza pertsonalizatuen saio batean parte hartu dute Virginia García del Pino zuzendari eta artistarekin, azaroaren 16an jendaurrean izango den aurkezpena aurretik. Aurten berriz ere presentziala izango da ekitaldia, Aida Vallejo  sormenezko zinema dokumentaleko irakasle eta espezialistak moderatua. Saio horretan, proiektu bakoitzaren arduradunek aditu-epaimahai baten aurren azalduko dute. Epaimahai hau Silvia Cruz (Vitrine Films banatzailekoa), Ainhoa González Sanchiz (Europa Creativa Desk MEDIA Euskadika), Elena Mera (Treeline Distributionekoa), Aintzane Pérez del Palomar (ETB), Diana Santamaria (Capricci Cinema), Xiana do Teixeiro (Walkie Talkie Films) eta Jorge Tur Moltók (UAB) osatuko dute.

ZINEBI Networking. Dokumentalen Sorgunea saria ostiralean, azaroak 19, jaialdiaren itxiera ekitaldian emango da Arriaga Antzokian, eta 10.000 eurokoa da.

SOINU-BANDEN EMAKUME KONPOSITOREEN TOPAKETA PROFESIONALA

Jaialdiaren industriako aktibitateen barruan, ZINEBIk eta (H)emen elkarteak, Zineuskadirekin lankidetzan, Estatuko zinemarako soinu-banden emakume konpositoreen topaketarik handiena antolatu dute. Hilaren 17an izango da Azkuna Zentroko Bastida Aretoan, eta bertan izango dira, besteak beste, Eva Gancedo (“La buena estrella” Ricardo Francok zuzendutako filmerako partituragatik 1988an saritua) eta Aránzazu Calleja (“Akelarre” filmeko musikagatik Maite Arroitajauregirekin batera aurten saritua) Goya Sariaren irabazleak.

Gainera, Nerea Alberdi (Vanessa Garderekin batera, Donostiako Zinemaldian estreinatutako “Josefina” pelikularen musikaren konpositorea), Vanessa Garde (“Llegaron de noche” Imanol Uriberen hurrengo pelikularen soinu-bandaren konpositorea, baita “El sustituto” eta “La boda de Rosa” filmetakoena ere), Zeltia Montes (“A esmorga”, “Adiós” edo “El buen patrón” pelikulen musikaren egilea), Paula Olaz (Sail Ofiziala – Film Laburren Nazionarteko Lehiaketan parte hartuko duen Maider Oleagaren “Kinka” film laburreko musikaren konpositorea, baita “2 Urte, 4 Hilabete eta Egun 1”, “Crónica de una tormenta”, “Nora” eta “Aztarnak” film luzeetako musikarena ere) eta Paloma Peñarrubia (Sail Ofiziala – Film Laburren Nazionarteko Lehiaketan parte hartuko duen David Pérez Sañudoren “Vatios” film laburreko musikaren konpositorea, baita “Seis y medio”, “Bajo la piel del lobo” eta “Sangre” film luzeetako musikarena ere) musikagileek hartuko dute parte.

Era berean, ikus-entzunezkoen sektorean lan egin nahi duten emakumeek babestu eta ahalduntzea helburu duen ‘Aukera’ programaren lehen edizioan parte hartu duten euskal zinemagileek zuzendutako film laburren proiektuen aurkezpena egingo da. Lehenengo edizio honetan, Enara Garciak, Ainhoa, Olasok, Ane Inés Landetak, Lorea Lyonsek, Tamara Lucarinik, Llúcia Plak, Olaia Nogalesek  eta  Nerea Sciarrak hartuko dute parte, 18 eta 35 urte bitarteko emakume zuzendariak. Azkuna Zentroko Bastida Aretoan egingo da, (H)emen elkartearekin lankidetzan.

Jaialdiko prentsa-materialak esteka honetan kontsulta daitezke.

SARE SOZIALAK