Aitziber Olaskoaga
itziber Olaskoaga (Bilbo, 1980) Zineman eta Ikus-entzunezko Baliabideetan graduduna ESCACen, argazki-zuzendaritzan espezializatua. Film & Video masterra egin zuen California Institute of the Arts-en, beka batekin, eta proiekzionista nagusi gisa ere lan egin zuen. Egonaldietan ere parte hartu du, hala nola Ikusmira Berriak, LIFT-(S8) Mostra de Cinema Periferico, BilbaoArte eta Flaherty Film Seminar-en (AEB).
Bere lanen artean daude La sonrisa telefónica (aipamena Jihlava-n, 2016) eta Jo ta ke (2021) film ertainak, zeina ikusgai egon den, besteak beste, Visions du Réel, SSIF, Curtocircuito edo DokumentArt jaialdietan. 2018 eta 2022 bitartean, Prismáticas-en parte hartu zuen, eta hainbat performance garatu zituen, trukatutako proiektore analogiko batekin. Gaur egun Kataluniako Filmategian dihardu proiekzionista gisa.








