Erabili gure bilatzailea

    ZINEBI Industry

    AUKERA PROGRAMA, JARDUNALDI PROFESIONAL

    Aukera ikus-entzunezkoen sektorean lan egin nahi duten emakumeak babestu eta ahaldundu nahi dituen proiektua da. 18 eta 35 urte bitarteko emakume euskaldunei zuzendutako film laburren mentore-programa bat da, (H)emen elkarteak sustatzen eta antolatzen duena, Zineuskadi, Kutxa Kultur eta ZINEBIrekin lankidetzan, besteak beste.

    Kulturaren Euskal Behatokiak 2016an egindako ikerketaren arabera, ikus-entzunezko ikasketak egiten dituzten pertsonen % 55 emakumeak dira. Euskal ekoizpenen lantaldeetan berriz, % 35 baino ez dira emakumeak. Gainera, datu hori engainagarria da, ehunekoa askoz txikiagoa baita sormen-postuetan. 2015ean, adibidez, emakume gidoilariak % 5,6 baino ez ziren. Datu horiek kontuan hartuz, aukera sortu dugu. Ekimen honen helburua da ikus-entzunezkoen sektoreko emakumeei laguntzea eta ahalduntzea, unibertsitatetik edo prestakuntzatik ateratzen direnetik laneratzen diren arte.

    Programa honen lehen edizioak emakumeek gidatutako bost talderi proposatu die beren film laburren proiektua aurrera eramateko aukera. Horretarako, urtean zehar hainbat aholkularitza saio egin dituzte lehen mailako profesionalen eskutik, hala nola Nahikari Ipiña eta Izaskun Arandia ekoizleen, Maider Oleaga eta Estibaliz Urresola zuzendarien, Olatz Beobide aktore eta zuzendariaren, Ana Hormaetxea gidoilariaren edo Lara Izaguirre ekoizle, gidoilari eta zuzendariaren eskutik.

    ZINEBIren 63. edizioan, finalistek jardunaldi profesional honetan parte hartuko dute, eta beren proiektuak jendaurrean aurkeztuko dituzte, pitching saio batean, espezialisten epaimahai baten aurrean. Epaimahaiak baloratuko ditu proiektuak eta sari bat ematea erabakiko du. Irabazleek Jaialdiaren itxiera-ekitaldian jasoko dute saria. Parte hartuko duten proiektuak honako hauek dira: El amor vive aquí, Azkena, ¡Cuidado!, Prioridades eta Pomo D´oro.

    Zinebi
    Zinebi

    Proiektuak

    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators