Erabili gure bilatzailea

    ZINEBI meetings

    Zinemagileekin Topaketa. Fokus: Mexiko, Emakumea eta Jatorrizko Zinemak

    Azken edizioetan, ZINEBIk espazio bat eskaini dio mundu osoko emakumeek egindako zinemari. Egia da emakumeek zinematografiaren industrian izan duten rola eta lana oharkabean igaro direla urteetan zehar. Dena den, emakumeei buruz pantailan zabaldu den irudiak gizon eta emakumeen arteko botere-harremanak patentatu ditu, historikoki desberdintasunez josiak egon direnak eta, emakumeari sektorean leku bat eman beharrean, haren erretratatu azaleko, pobre eta osatugabea egin du.

    ZINEBIren ekimen hau ikus-entzunezkoen arloko emakumeek antolatzen dute bere osotasunean, eta Yunuen Cuencak egiten du komisario lana. Ekimenaren helburua da emakume zuzendarien lana agerian jartzea, baina baita sektorea osatzen duten emakume guztiena ere. Emakume horien presentzia bistaratu nahi da, eztabaidatu nahi da, bai industrian, bai pantailan duen irudikapenare inguruan; bere gaitasun profesionala aitortu nahi da, eta baita historian zehar izan duten parte-hartze aktiboa eta baldintzarik gabeko ospatu ere.

    2018an eta 2019an Irango eta Palestinako zinema

    gileei programa bana eskaini ondoren, aurten ZINEBIk focus berria aurkeztuko du: oraingoan, Mexikoko jatorrizko herrietako emakume zinemagileei eskainita egongo da.

    Mexikoko Zinematografia Institutuarekin (IMCINE) lankidetzan —Mexikoko jatorrizko herrietako kideei laguntza handia eman baitie zinema ekoizten eta egiten duten hainbat programaren bidez—, eta Moreliako Nazioarteko Zinemaldiari (FICM) esker ona adierazteko —2007tik aurrera Herri indigenen foroaren saila programatu duen ekitaldia izanik eta duela bi urtetik hona Mexikoko emakume zinemagile indigenen Foroa egiten duen zinemaldia izanik—, ZINEBIn honako film hauek ikusi ahal izango ditugu estreinako aldiz. Euskadin:

    Focus: Mexiko, emakumea eta jatorrizko zinemak

    ZINEBIk uste osoarekin berresten ditu María Novaro IMCINEren zuzendariak Mexikoko emakume zinemagile indigenen foroan esandako hitzak. Ahots eta begirada ugari: “zinemagilea, emakumea eta indigena bazterketarekin lotutako hiru hitz ziren, eta ez dugu berriz onartuko hori horrela izatea. Orain ez dira bazterketarekin lotutako hitzak, abangoardiarekin lotutakoak baizik”.

    Zinebi
    Zinemagileekin Topaketa. Fokus: Mexiko, Emakumea eta Jatorrizko Zinemak
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators