Pek Jia Hao & Ang Jia Junek zuzendutako Beyond The Other Shore (波罗蜜) film laburrak, ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 65. edizioko Sari Nagusia irabazi du, 7.000 eurokoa.
Epaimahaiak nabarmendu duenez, “bikain menderatutako zinematografia baten bidez, poesiaz betetako film labur honek dolu gogorraren bidetik garamatza, eta fintasun handiz, ikusleoi protagonistaren barne sentimenduen eta haren fisikoaren artean murgiltzeko aukera ematen digu, hilkortasunari, sinesmenei eta denboraren joanari guk geuk dugun pertzepzioari aurre egiteko”.
Sail Ofizialeko – Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako palmaresaren sari nagusiak Euskal Zinemaren Sari Nagusiak osatzen du, Ximinoa (Itziar Leemans, Euskadi / Frantzia, 2023) dokumentalari emandakoa, “errealitate isil eta bortitz batekin alderatzeagatik”. Epaimahaiak adierazi duenez, “bere apustu formal eta estetikoaren argitasuna alde batera utzi gabe, film laburrak poliki-poliki giro klaustrofobiko batean murgiltzen gaitu, eta protagonistak nahitaez esnatzen du, klase-kontzientzia hartzean”.
Espainiako Zinemaren Sari Nagusia El soldao (Alejandro Cabrera, Espainia, 2023) dokumentalak lortu du. Dokumentalaren benetakotasunari esker, “Espainiako landa eremuan errotutako dokumental honek arreta handiz erakusten du oroitzapenen bilaketa, baina baita denboran zehar zer geratzen den eta zer falta den ere”.
Urtero bezala, generoen araberako Mikeldi Sariak ere banatu dira: fikziozko film labur onenaren saria It Turns Blue (Abi mishavad) (Shadi Karamroudi, 2023) lanarentzat; animaziozko film labur onenaren saria La perra (Carla Melo, 2023) Frantzia-Kolonbia koprodukziorako; eta dokumental labur onenaren saria The Veiled City (Natalie Cubides-Brady, 2023) filmarentzat.
Saritutako film laburren izenak sail honetako epaimahaikideek iragarri dituzte Epaimahaia aurten osatu dute Florian Fernandez Canneseko Zinemaldiko Short Film Corner industria programaren koordinatzaileak; Haruka Hama Yamagatako (Japonia) Nazioarteko Zinema Dokumentalaren Jaialdiaren zuzendariak; Mariana Hristova zinema kritikari eta programatzaile bulgariarrak; Estibaliz Urresola euskal zinemagileak; eta Alberto Vázquez animazio zuzendari, ilustratzaile eta marrazkilari galiziarrak.
Gainera, ZINEBI Europan urtero EFA (European Film Awards) sarietarako hautagai den film labur bat aukeratzen duten Estatuaren bi jaialdietako bat da. Horrela, ZINEBIren edizio honetako Nazioarteko Epaimahaiak Sara Jurinčičen Valerija film labur kroaziarra aukeratu du Film Labur Onenaren EFA 2024 Sarirako hautagai gisa.
SAIL OFIZIALA – ZIFF ZINEBI FIRST FILM NAZIOARTEKO LEHIAKETA
Sail Ofizialeko saririk handienari dagokionez – 12.000 euro –, ZIFF – ZINEBI First Film Nazioarteko Lehiaketako opera prima onenari emandakoa, garailea Maciek Hamelaren In the Rearview (Skąd dokąd) izan da.
Epaimahaiak, Diana Bustamante kolonbiar ekoizle eta zuzendariak, Birgit Kohler Berlingo Arsenal – Zinema eta Bideoarte Institutuko programazio arduradunak eta Rocio Mesa espainiar zinemagileak osatutakoak, aho batez erabaki du poloniar-frantziar-ukrainar koprodukzio honi saria ematea, “ikuspegi minimalistak nazioarteko gatazka baterantz duen aparteko indarragatik, izua ikuspegi humanista batetik esploratuz. Muntaiaren eraikuntza sendoa nabarmentzen dugu, gerraren erretratu poetiko eta hunkigarria sortzen baitu, irudi ustiatzailerik gabea, hausnarketa sakona egitera gonbidatzen duena. Pertsonaiak eta zinemagilea gerratik urrundu ahala, ikusleak gerraren bihotzera bidaiatzen du”.
Gazte Epaimahaiaren Saria (ZIFF), 2.000 eurokoa, Tamara García Iglesiasen Zarata euskal filmak jaso du.
BESTE SARI BATZUK
Publikoaren EiTB Saria, 3.000 eurokoa, Shadi Karamroudiren (Iran, 2023) It Turns Blue (Abi mishavad) filmarentzat izan da. Titulo horrek UNICEF Saria ere irabazi du, eta, horrela, hiru sari eskuratu ditu ZINEBIren edizio honetan.
Cineclub FAS 2.000 euroko saria eman dio Bertoko Begiradak sailean lehiatzen diren film laburren artean onenari, Aitor Irulegi Lopezen Kusikozu animaziozko film laburrari.
María Goiricelayak eta Ane Pikazak (La Dramática Errante) zuzendutako Jaialdiaren Amaiera Gala gaur arratsaldeko 19:30ean izango da Arriaga Antzokian. Bertan, J Martina pop elektronikoari eskainitako taldeak eta dantza garaikideko Compañía X konpainiak hartuko dute parte. Horren ondoren, ZINEBI 65eko Palmares Ofizialean saritutako film laburrak proiektatuko dira.
INDUSTRY SARIAK
ZINEBIk, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) finantzaketarekin, NextGenerationEU, EITB MEDIA S.A.U (EITB) funtsen bitartez, Zineuskadi Elkartea eta Europa Sortzailea Desk MEDIA Euskadi, eta Cannes Docs, Scottish Documentary Institute eta Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Eskolaren (ECAM) lankidetzan, ZINEBI NETWORKING: Dokumentalen Sorgunea, Bilboko Zinema Dokumentalaren Foro Profesionala, euskal zinema dokumentalaren eta Estatuaren esparruetan sortzen ari den sormena sustatzeko ekimena hartu du aurten.
Bigarren aldiz jarraian, Foroak eskudiruzko bi sari izan ditu, 10.000 eurotan baloratuak: euskal dokumental luzeen proiekturik onenari emandako saria Lucía Malandrok eta Daniel Saucedok zuzendu eta ekoitzitako La isla sumergida-ri eman zaio, Elías Querejeta Zine Eskola – EQZEren ekoizpenarekin; Estatuko proiektuei ematen zaiena, berriz, Jo Sóc -rentzat izan da, Patricia M. Felixek zuzendua eta Roger Torras Mayneris (wknd) eta Diana Toucedo Filmsek ekoitzia.
Aurtengo berrikuntza bezala, ZINEBI Networkingek sendotu egin du ECAM Madrilgo zinema eskolarekiko lotura, eta ECAM Impulso saria eman du, parte hartzen duten proiektuetako baterako aholkularitza pertsonalizatuak emanez. Aurten, Impulso ECAM Saria – ZINEBI Networking 2023 Aitor Arrutiren Inmersas en el Imserso filmarentzat izan da.
Bestalde, ZINEBIk Aukera Sariak ere eman ditu aurten, bakoitza 3.000 eurokoa, film laburren proiektu baten garapena bultzatzeko. Aukera (H)EMEN Saria Irene Royoren Mi reina lanak irabazi du; Aukera – Sortzaileen Saria eta Aukera – Nazioartekotze Zineuskadi Saria Marta Codesidoren eta Núria Ubachen Ezagutzen ditugun bekain guztiak lanak irabazi du; euskarazko proiektu onenaren Aukera – Bizkaiko Foru Aldundia Saria, berriz, Amaia Chocarroren Gure gozamena lanak.
Ikusi irabazle guztiak esteka honetan.
PALMARESA ZINEBI 65
Sail Ofiziala
Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa · Short Film International Competition · Concurso Internacional de Cortometraje
ZINEBIko Sari Nagusia · ZINEBI Grand Award · Gran Premio ZINEBI
Beyond the Other Shore (波罗蜜) Pek Jia Hao & Ang Jia Jun – Singapur – 15’ – 2023 – FIC
Euskal Zinemaren Sari Nagusia · Grand Award of Basque Cinema · Gran Premio del Cine Vasco
Ximinoa (The Monkey) Itziar Leemans – Euskadi / Francia – 25’ – 2023 – FIC
Espainiako Zinemaren Sari Nagusia · Grand Award of Spanish Cinema · Gran Premio del Cine Español
El soldao Alejandro Cabrera – España – 20’ – 2023 – DOC
Fikziozko Film Labur Onenaren Mikeldia · Mikeldi for Best Fiction Short Film · Mikeldi al Mejor Cortometraje de Ficción
It Turns Blue (Abi mishavad) Shadi Karamroudi · Irán · 15’ · 2023
Film Labur Dokumental Onenaren Mikeldia · Mikeldi for Best Documentary Short Film · Mikeldi al Mejor Cortometraje Documental
The Veiled City Natalie Cubides-Brady – Reino Unido – 13’ – 2023 – DOC
Animaziozko Film Labur Onenaren Mikeldia · Mikeldi for Best Animation Short Film · Mikeldi al Mejor Cortometraje de Animación
La perra Carla Melo – Colombia / Francia – 14’ – 2023
Publikoaren EITB Saria · EITB Audience Award · Premio del Público EITB
It Turns Blue (Abi mishavad) Shadi Karamroudi · Irán · 15’ · 2023 – FIC
Cineclub FAS Saria · FAS Cineclub Award · Premio Cineclub FAS
Kusikozu Aitor Irulegi Lopez – Euskadi – 7’ – 2023 – ANI
UNICEF Saria UNICEF · UNICEF Award · Premio UNICEF
It Turns Blue (Abi mishavad) Shadi Karamroudi · Irán · 15’ · 2023 – FIC
European Film Awards 2024ko Hautagai Film Laburra · European Film Awards 2024 Short Film Candidate · Cortometraje Candidato a los European Film Awards 2024
Valerija Sara Jurinčič – Croacia – 15’ – 2023 – DOC
—
ZIFF – ZINEBI
First Film Nazioarteko Lehiaketa · International Competition · Competencia Internacional
ZIFF Sari Nagusia ZIFF · Grand Award ZIFF · Gran Premio ZIFF
In the Rearview (Skąd dokąd) Maciek Hamela – Polonia, Francia, Ucrania – 84’ – 2023 – DOC
ZIFF Gazte Epaimahaiaren Saria (UPV/EHU) · ZIFF Youth Jury Award (UPV/EHU) · Premio del Jurado Joven ZIFF (UPV/EHU)
Zarata Tamara García Iglesias – Euskadi – 62‘ – 2023 – FIC/DOC
—
ZINEBI Networking 2023: Dokumentalen Sorgunea
ZINEBI Networking EITB 2023 Saria · ZINEBI Networking EITB 2023 · Award Premio EITB – ZINEBI Networking 2023
La isla sumergida
(2024, 90 min)
zuzendaria · direction / ekoizlea · producer: Lucía Malandro, Daniel Saucedo
ekoiztetxea · production company: Elías Querejeta Zine Eskola – EQZE
ZINEBI Networking 2023 Saria · ZINEBI Networking 2023 Award · Premio ZINEBI Networking 2023
Jo Sóc (2023, 90 min)
zuzendaria · direction: Patricia M. Félix
ekoizlea · producer: Roger Torras Mayneris
ekoiztetxea · production company: Diana Toucedo Films, wknd
Impulso ECAM Saria – ZINEBI Networking 2023 · Impulso ECAM Award – ZINEBI Networking 2023 · Premio Impulso ECAM – ZINEBI Networking 2023
Inmersas en el Imserso (2023, 90 min)
director · production
zuzendaria · ekoizlea: Aitor Arruti
gidoia · screenplay: Oskar Tejedor
—
Aukera Sariak · Aukera Awards · Premios Aukera
Aukera-(H)emen Saria Aukera-(H)emen Award Premio Aukera-(H)emen
Mi reina
zuzendaria · gidoia: Irene Royo
ekoizlea
Sara Vozmediano
Aukera-Sortzaileak Saria · Aukera-Creators Award · Premio de las Creadoras-Aukera
Ezagutzen ditugun bekain guztiak
zuzendaria · gidoia: Marta Codesido, Núria Ubach
Aukera – Nazioartekotze Zineuskadi Saria Zineuskadi Internationalization Award – Aukera Aukera – Premio a la Internacionalización Zineuskadi
Ezagutzen ditugun bekain guztiak
zuzendaria · gidoia: Marta Codesido, Núria Ubach