EITBren eskutik, ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatuta, hilaren 12an, larunbata, Go!azen gazteentzako telesailaren 9.0 denboraldiko lehen atalaren aurrestreinaldia hartuko du.
Telesailaren protagonistetako batzuk bertan direla, ZINEBIren saio berezi hau Azkuna Zentroko Auditorioan egingo da, 12:00etan. Honela, jaialdia euskal fenomeno transmediaren bederatzigarren denboraldiaren aurkezpen ofizialaren agertoki bihurtuko da, EITBk urriaren 15ean BECeko Bizkaia Arenan (Barakaldo) antolatu zuen saioaren ondoren, 3.800 pertsona bertaratu zituena.
Saio berezi honetarako sarrerak Golem Alhondigaren web orriaren eta ZINEBIren webgunearen bidez eros daitezke.
TELEBISTAKO ESTREINALDIA
Gazteentzako telesailaren bederatzigarren denboraldiaren estreinaldi ofiziala EITB Mediaren euskarrietan egingo da hil honen 18an.Beraz, Bilbo izango da, ZINEBIren eskutik, Barakaldon, Donostian, Arrasaten, Getxon eta Iruñean ikusleak eta publikoa elkartu dituzten aurkezpen publikoen azken geltokia.
Jaialdiaren prentsa materiala esteka honetan kontsulta daiteke.