ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia, Bilboko Udalak antolatuta, azaroaren 11tik 18ra bitartean bere 64. edizioa egiteko prestatzen ari da.

Laster iragarriko diren jardueren eta emanaldien artean, Ukrainako Kanpo Arazoetako Ministerioaren mendeko Ukrainian Instituterekin zein DocuDays UA Zinema Dokumentalaren eta Giza Eskubideen Nazioarteko Jaialdiarekin – urtero martxoan Kieven ospatzen dena– elkarlanean, Ukrainako zinematografiari buruzko programa berezi bat antolatu du Jaialdiak.

“Focus Ucrania: Once I Was a Filmmaker, Now I Am a Soldier [Lehen zinegilea nintzen, orain soldadua]” izenburupean, hiru film luze dokumental eta hiru film labur ukrainar proiektatuko dira, Errusiako armadak Ukraina inbaditu ondoren aurkeztuak. Horien artean “Mariupolis 2” dago, Cannesko Jaialdiko dokumental kategoriako Epaimahaiaren Sari Berezia eta Mantas Kvedaravičius zuzendua, baina bere bikotekide Hanna Bilobrovak amaitua. Izan ere, aurtengo apirilaren 2an errusiar soldaduek  zine zuzendaria harrapatu eta erahil zuten Ukrainako Mariupol portu hirian.

Lituaniako errealizadoreak, antropologian doktore ere badenak, gerraren errealitatea islatu nahi zuen bere pelikulan, “komunikabideen eta politikari politikoen ajetik ahalik eta urrunen”. 45 urte zituela hil zen Kvedaravičius, eta aurretik “Mariupolis” (2016) lana filmatu zuen hiru horretan bertan.

Bilbon, zinemagileek eta ZINEBIrekin elkarlanean diharduten erakundeetako ordezkariek programaren edukia aurkeztuko dute, eta Ukrainako herritarrek bizi duten egoera kritikoaz arituko dira, bereziki, arte eta kulturako profesionalen egoeraz.

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOKO SAIOAK

ZINEBIk hiru saio programatuko ditu Guggenheim Bilbao Museoko Auditorioan, azaroaren 13an eta 15ean. Bertan, ukrainar film labur eta dokumental luze bat emango dira, errusiarren inbasioa hasi zenetik ekoitziak. Programa honetarako film hauek aukeratu dira:

  • “Letter to a Turtledove” (“ЛИСТ ДО ГОРЛИЦІ”, Dana Kavelina, 2020) (21 min)
  • “One Day in Ukraine” (“ДЕНЬ УКРАЇНСЬКОГО ДОБРОВОЛЬЦЯ”, Volodymyr Tykhyy, 2022) (78 min)
  • “Liturgy of Anti-Tank Obstacles” (Dmytro Sukholytkyy-Sobchuk, 2022) (12 min)
  • “Mariupolis 2” (Mantas Kvedaravičius & Hanna Bilobrova, 2022) (110 min)
  • “Peace and Tranquility” (“МИР І СПОКІЙ”, Myro Klochko & Anatoliy Tatarenko, 2022) (12 min)
  • “Ukraine. Overcoming the Darkness” (Colectivo Kinodopomoha, 2022) (70 min)

Igandean, hilak 13, proiekzioak hasi baino lehen, erakundeetako eta Ukrainako ikus-entzunezko industriako ordezkariek parte hartuko dute Azkuna Zentroko Bastida Aretoan, azaroaren 12an, publikoari irekitako topaketa batean. Hain zuzen ere, egun horretan proiektatuko da, lehen aldiz, Sail Ofizialean, opera prima film luzeei eskainitako ZIFF – ZINEBI First Film Nazioarteko Lehiaketan lehiatuko den “Outside” (“НАЗОВНІ”, Olha Zhurba, 2022) izeneko ukrainar-daniar-nederlander koprodukzioa

Jaialdiaren prentsa materiala esteka honetan kontsulta daiteke.