ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatuta, mundu osoko zinema-jaialdietako hogei bat programatzaile eta zuzendari baino gehiago bildu ditu gaur goizean Azkuna Zentroko Bastida Aretoan, Jaialdiak sustatutako topaketa batean, zinema-lehiaketen nazioarteko panoraman emakumeek bizi duten egoerari buruz hausnartzeko.
“Emakumeak zinemaren jaialdietan… non gaude?” izenburupean, ZINEBIk aukera eman die hainbat herrialdetatik iritsitako profesionalei, publiko orokorraren aurrean, beren iritziak partekatzeko. Zentzu horretan, Maria Zafra (Dones Nazioarteko Films Mostra) topaketako moderatzailekideak honakoa gogorarazi nahi izan du: “sektore honetan lan egiten dugun guztiok dakigu ekoizpeneko, komunikazioko, kopien kudeaketako, gonbidatuei arreta emateko, protokoloko eta zinemaldietako beste arlo batzuetako talde gehienak emakumeek osatzen dituztela”.
Gaurko topaketan, ordea, planteatzen zen ea “zer gertatzen den jaialdi horietako zuzendaritza postuei eta programazio taldeei erreparatuz gero”. Vanesa Fernandez ZINEBIko zuzendariaz gain, honako hauek izan dira gaur Bilbon: Maialen Beloki, Donostia Zinemaldiko – SSIFFeko zuzendariordea; Hilke Doering, Oberhausengo (Alemania) Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko arduraduna; Joana Sousa, Doclisboako (Portugal) zuzendarikidea; Charlotte Serrand, Roche-sur-Yoneko (Frantzia) Nazioarteko Zinemaldiko zuzendaria; Alejandra Trelles Cervetto, Uruguaiko Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendari artistikoa (Uruguai); Gina Petropoulou, Peloponesoko (Grezia) Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria; Anca Caramelea, Ingurumenari eta Pertsonei buruzko Pelicam Nazioarteko Zinemaldiaren programatzailea (Errumania); Anette Dujisin, Veneziako (Italia) Kritikaren Nazioarteko Astearen programatzailea eta gaur egun FILMIN Portugalen kudeatzailea; Estela Rasal, Huescako Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria; Mane Cisneros, Afrikako Zinema Jaialdiko zuzendaria – FCAT (Tarifa); Ana Domínguez, (S8) Mostra de Cinema Periférico zuzendarikidea (A Coruña); Gabriela Martí, RIZOMA Jaialdiko zuzendaria (Madril); Alaitz Arenzana, Zinegoak – Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiako zuzendaria; Eva Rivera, Dock of the Bay –Donostiako Dokumental Jaialdiko zuzendaria; Ana Gutiérrez, Zinemakumeak Gara – Emakumeek zuzendutako zinema erakustaldiako zuzendaria (Bilbo); Garbiñe Ortega, Punto de Vista jaialdiko komisarioa eta zuzendari ohia (Iruñea); Izaskun Arandia eta Kristina Zorita, (H)emen Ikus-entzunezkoen emakumeen elkarteko presidenteak; eta María Zafra, Marta Selva eta Anna Solà, Nazioarteko Mostra de Films de Dones Jaialdiko kideak (Bartzelona).
ZINEMAGILE BERRIAK AZKUNA ZENTROAN
ZINEBIren Sail Ofizialaren barruan, Inês Teixeira Alves zuzendari portugaldarraren lehenengo film luzeak ikusgai izango dira Bilbo, “Waters of Pastaza” (Ekuadorren barruan filmatutako eta aurreko Berlinalen estreinatutako dokumentala) tartean. Gainera, Dušan Zoriillok eta Matija Gluševitek osatutako bikotearen lehen film luzeak ere ekarriko ditu Bilbora Zinebi First Filmek, esate baretako, “Have You Seen This Woman” (duela bi hilabete aurkeztu zen mundu osoan, Veneziako Kritikaren Nazioarteko Astean). Zinegileek Golem Alhóndiga zinema-aretoetanaurkeztuko dituzte igande honetako saioak eta, gainera, ikusleekin hitz egiteko aukera ere izango dute.
Arratsaldean, halaber, Nazioarteko Film Laburren Lehiaketaren proiekzioek aurrera jarraitzen dute Azkuna Zentroko – Alhóndiga Bilbaoko Auditorioan. Besteak beste, honako film labur hauen estreinaldiak ikusi ahal izango dira Estatuan: Christian Avilésen “La herida luminosa” (fikzioa), Mathis Raymond eta Marguerite Thiam Donnadieu-ren “Les primates” film frantsesa (fikzioa), Ana Vijdea zuzendari errumaniarraren “May the Earth Become the Sky” (dokumentala) edo “Sonnenstube”, Davide Palellaren dokumental italiarra. Zinegile eta zuzendariek jendaurrean aurkeztuko dituzte proiekzio hauek.
Jaialdiaren prentsa materiala esteka honetan kontsulta daiteke.