Erabili gure bilatzailea

    Programazioa

    Aukeratu eguna gure egutegian eta data horretarako dauden filmen zerrenda ikusiko duzu
    • Ostirala 10 Aza

    • Larunbata 11 Aza

    • Igandea 12 Aza

    • Astelehena 13 Aza

    • Asteartea 14 Aza

    • Asteazkena 15 Aza

    • Osteguna 16 Aza

    • Ostirala 17 Aza

    • Larunbata 18 Aza

    Erabili gure bilatzailea bilaketa pertsonalizatuak egiteko
    In the Rearview_dir. Maciek Hamela_photo by Piotr Grawender – Cinephil Docs

    In the Rearview Skąd dokąd

    Maciek Hamela

    Poloniako furgoneta bat Ukrainako errepideetan barrena dabil. Furgonetan gidaria/zuzendaria eta Errusiaren inbasioaren ondoren ebakuatutako pertsona batzuk doaz. Ibilgailua aldi baterako babesleku zaurgarri bihurtzen da, gerratik ihes egitea beste helbururik ez duten erbesteratuek konfidentziak egiteko eremu.

    Informazio gehiago
    Playland_Ensemble_WEB – Russell Sheaffer

    Playland

    Georden West

    Queer artista-talde eklektikoa duenez, film diziplinartekoa da hitzaren adiera guztietan: musika, dantza, artxiboko materiala, koadro biziak, opera eta performancea gainjarri egiten dira muga guztiak iraultzen dituen pieza etereo honetan. Bostongo gay taberna zaharreneko edozein gau hartuta, filmak langileei eta tabernara joan ohi direnei jarraitzen die. Horrela, taberna existitu denetik gertatutako pasadizoen tapiz bat ehuntzen da, 1937tik hasi eta 1998ra arte doana.

    Informazio gehiago
    EURIA_20230525_2 – Tamara Garcia

    Zarata Noise

    Tamara García Iglesias

    Denek erabiltzen dute. Zuk erabiltzen duzu. Nik erabiltzen dut. Jendea erabiltzea. Gehiago zarela sentitzen duzu? Zuk erabiltzen ez duzula uste duzu? Baina, benetan, jendea ez da existitzen, jendea Zu zara. Bera zutaz ari da. Berak zu erabiltzen zaitu. Zer neurritan eragiten du bizitza pribatuak artean? Julenek jendea erabiltzen du. Marianek bere lagun June erabiltzen du. Lagunak erabiltzea film bat egiteko. Dirua. Agian film batek ez du zerikusirik, ez artearekin, ez narrazioarekin; agian boterea baliatzeko beste modu bat besterik ez da.

    Informazio gehiago
    Ein_Schöner_Ort_02 – Kath Hub

    A Good Place Ein schöner Ort

    Katharina Huber

    Oiloak susmagarriak dira, harremanak zalantzagarriak dira eta negozioak ilunak. Margarita eta Güte harrapatuta daude landa eremuko beren herrixka geldi eta osasungaitzean. Baina ez dira gai erabaki bat hartzeko: bertatik joan edo lekua eraldatu. Bien bitartean, jendea desagertzen ari da, irratiak mezuak bidaltzen ditu etengabe eta mundua Columba transbordadore espaziala noiz jaurtiko duten zain dago, haren bidez gizakiak eguzki-sistemaren mugara eramango baitituzte. “Hor kanpoan ez dago ezer, ordea” dio norbaitek jangelako mahaian otordua egiten ari direla.

    Informazio gehiago
    1. ASONGSUNGBLUE_24_1.44.1 ©The Seventh Art Pictures

    A Song Sung Blue 小白船

    Zihan Geng

    Liu Xianek beti gogoratuko du 15 urte zituela bizitako uda ezin bakartiago eta tristeagoa. Ama atzerrira joan behar izan da lanera eta aita arduratuko da Xian zaintzeaz. Aita argazkilaria da, arima libre bat, gurasoak dibortziatu zirenetik apenas ikusi duena. Aitak arazo ekonomikoak ditu eta bere laguntzailea limurtu nahian dabil, zeinak 18 urteko alaba bat baitu: Mingmei. Berehala, Migmei argi izpi bat izango da Xianentzat. Ezinegonez betetako uda horretan, xalotasunaren eta gaztetasunaren bulkaden arteko gatazkak aztarna ezabaezin bat eragingo dio Xiani.

    Informazio gehiago
    WDF_1.16.1 – Utopia Sales

    What Doesn’t Float

    Luca Balser

    Zazpi istorio. Hiri bakarra. Pertsonaia multzo zentzugabe batek betetzen du txundituta dagoen newyorktarren antologia komiko beltz hau. Hiriko bizitzaren egunerokotasuna ezusteko gatazka batekin eteten denean, pertsonaia bakoitzak erabaki bat hartu behar du. Hartutako erabakiak desberdinak badira ere, hiriaren zentzu bateratu bat sortzen da: New York egoaren ispilu bihurtzen da, benetako izaera islatzen du, eta gainerako guztia hondoraino erortzen da.

    Informazio gehiago
    A la Sombra de la Luz_08_ 00_23_51 (2) – Eme G

    A la sombra de la luz

    Ignacia Merino Bustos, Isabel Reyes Bustos

    Herri txiki batean, landa-eremuko bizimoduak eta energia herrialdeko gainerako eremuetara daraman sare elektrikoak eremu bera partekatzen dute. Goi tentsioko ehunka dorre, transformadore eta zentral termoelektrikoen artean, haur bat lurraldean zehar ibiltzen da eta untxiak ehizatzera jolasten da. Iluntasunaren erdian, industria handiaren presentzia mehatxagarriak desberdintasunez jositako sistema baten makineria islatzen du.

    Informazio gehiago
    Playland_Ensemble_WEB – Russell Sheaffer

    Playland

    Georden West

    Queer artista-talde eklektikoa duenez, film diziplinartekoa da hitzaren adiera guztietan: musika, dantza, artxiboko materiala, koadro biziak, opera eta performancea gainjarri egiten dira muga guztiak iraultzen dituen pieza etereo honetan. Bostongo gay taberna zaharreneko edozein gau hartuta, filmak langileei eta tabernara joan ohi direnei jarraitzen die. Horrela, taberna existitu denetik gertatutako pasadizoen tapiz bat ehuntzen da, 1937tik hasi eta 1998ra arte doana.

    Informazio gehiago
    MELK-photo-by-Emo-Weemhoff-1

    Milk Melk

    Stefanie Kolk

    Hildako haur bat erditu eta egun batzuetara, Robinen bularrak esnea ekoizten hasten dira. Esnea botatzeko gai ez denez, Robinek esnea dohaintzan emateko ezohiko erabakia hartzen du. Dohaintzan emateko leku baten bilaketa uste baino gehiago korapilatzen denez, bere izozkailuan gero eta esne gehiago pilatzen da, bere harremana eta bizitza ere bereganatuz.

    Informazio gehiago
    13 Aza · Auditorio Azkuna
    1. ASONGSUNGBLUE_24_1.44.1 ©The Seventh Art Pictures

    A Song Sung Blue 小白船

    Zihan Geng

    Liu Xianek beti gogoratuko du 15 urte zituela bizitako uda ezin bakartiago eta tristeagoa. Ama atzerrira joan behar izan da lanera eta aita arduratuko da Xian zaintzeaz. Aita argazkilaria da, arima libre bat, gurasoak dibortziatu zirenetik apenas ikusi duena. Aitak arazo ekonomikoak ditu eta bere laguntzailea limurtu nahian dabil, zeinak 18 urteko alaba bat baitu: Mingmei. Berehala, Migmei argi izpi bat izango da Xianentzat. Ezinegonez betetako uda horretan, xalotasunaren eta gaztetasunaren bulkaden arteko gatazkak aztarna ezabaezin bat eragingo dio Xiani.

    Informazio gehiago
    Chestnut_FS_003 – Utopia Sales

    Chestnut

    Jac Cron

    Annie unibertsitatean graduatu berri da. Inolako helbururik gabeko uda iristen denean, taberna batean Tyler izeneko emakume bat ezagutzen du, eta Danny izeneko haren lankidea edo lagun onena edo… Anniek ez daki oso ondo zer harreman duten. Filmean Annieren ondoan egongo gara, bere burua ezagutzen duen uda horretan, zeinetan bera, Tyler eta Danny erantzunik ez duten konexio baten bila ibiliko baitira, azkenean Annieri desiran eta independentzian bere ahotsa aurkitzen lagunduz.

    Informazio gehiago
    EURIA_20230525_2 – Tamara Garcia

    Zarata Noise

    Tamara García Iglesias

    Denek erabiltzen dute. Zuk erabiltzen duzu. Nik erabiltzen dut. Jendea erabiltzea. Gehiago zarela sentitzen duzu? Zuk erabiltzen ez duzula uste duzu? Baina, benetan, jendea ez da existitzen, jendea Zu zara. Bera zutaz ari da. Berak zu erabiltzen zaitu. Zer neurritan eragiten du bizitza pribatuak artean? Julenek jendea erabiltzen du. Marianek bere lagun June erabiltzen du. Lagunak erabiltzea film bat egiteko. Dirua. Agian film batek ez du zerikusirik, ez artearekin, ez narrazioarekin; agian boterea baliatzeko beste modu bat besterik ez da.

    Informazio gehiago
    Ein_Schöner_Ort_02 – Kath Hub

    A Good Place Ein schöner Ort

    Katharina Huber

    Oiloak susmagarriak dira, harremanak zalantzagarriak dira eta negozioak ilunak. Margarita eta Güte harrapatuta daude landa eremuko beren herrixka geldi eta osasungaitzean. Baina ez dira gai erabaki bat hartzeko: bertatik joan edo lekua eraldatu. Bien bitartean, jendea desagertzen ari da, irratiak mezuak bidaltzen ditu etengabe eta mundua Columba transbordadore espaziala noiz jaurtiko duten zain dago, haren bidez gizakiak eguzki-sistemaren mugara eramango baitituzte. “Hor kanpoan ez dago ezer, ordea” dio norbaitek jangelako mahaian otordua egiten ari direla.

    Informazio gehiago
    A la Sombra de la Luz_08_ 00_23_51 (2) – Eme G

    A la sombra de la luz

    Ignacia Merino Bustos, Isabel Reyes Bustos

    Herri txiki batean, landa-eremuko bizimoduak eta energia herrialdeko gainerako eremuetara daraman sare elektrikoak eremu bera partekatzen dute. Goi tentsioko ehunka dorre, transformadore eta zentral termoelektrikoen artean, haur bat lurraldean zehar ibiltzen da eta untxiak ehizatzera jolasten da. Iluntasunaren erdian, industria handiaren presentzia mehatxagarriak desberdintasunez jositako sistema baten makineria islatzen du.

    Informazio gehiago
    In the Rearview_dir. Maciek Hamela_photo by Piotr Grawender – Cinephil Docs

    In the Rearview Skąd dokąd

    Maciek Hamela

    Poloniako furgoneta bat Ukrainako errepideetan barrena dabil. Furgonetan gidaria/zuzendaria eta Errusiaren inbasioaren ondoren ebakuatutako pertsona batzuk doaz. Ibilgailua aldi baterako babesleku zaurgarri bihurtzen da, gerratik ihes egitea beste helbururik ez duten erbesteratuek konfidentziak egiteko eremu.

    Informazio gehiago
    Menu Plaisirs-Still-3

    Menus plaisirs – Les Troisgros

    Frederick Wiseman

    1930ean Frantzia erdialdean sortu zenetik, Troigros familia-jatetxeak 55 urte daramatza 3 Michelin izarrak mantentzen, lau belaunaldiz, hain zuzen. Michel Troisgros-ek, jatetxeaz arduratu den hirugarren belaunaldikoak, bere seme Césarri eman dio sukaldearen ardura, Troisgroseko sukaldarien 4. belaunaldiari. Azokara joango gara barazki freskoak hautatzera, gaztandegi bat, mahasti bat, abeltzaintza ekologikoko ustiategi bat eta jatetxea hornitzen duen baratzea ikusiko ditugu, Wiseman-ek familiaren hiru jatetxeetako sukaldean barrena eskainiko digun bidaia zoragarri eta atsegingarrian.

    Informazio gehiago
    MELK-photo-by-Emo-Weemhoff-1

    Milk Melk

    Stefanie Kolk

    Hildako haur bat erditu eta egun batzuetara, Robinen bularrak esnea ekoizten hasten dira. Esnea botatzeko gai ez denez, Robinek esnea dohaintzan emateko ezohiko erabakia hartzen du. Dohaintzan emateko leku baten bilaketa uste baino gehiago korapilatzen denez, bere izozkailuan gero eta esne gehiago pilatzen da, bere harremana eta bizitza ere bereganatuz.

    Informazio gehiago
    Aloha #2

    Aloha (65 min)

    Aurreko programa filmatu zenetik ia hamar urte igaro zirela, saio honek Villa Aloha du ardatz, Zuluetatarren familia-etxea, zinemagilearen unibertsoaren funtsezko lekua, Baenako Dukearen Pasealekuan zegoena eta Donostiako badiaren ikuspegi ikusgarria zuena.

    Informazio gehiago
    Las películas de Consuelo y Antonio #1

    Las películas de Consuelo y Antonio (66 min)

    Consuelo Vergarajauregui Ubarrechena eta Antonio de Zulueta y Besson-en filmak, Iván Zuluetaren gurasoenak, alegia (eztei-bidaia, Kantauri itsasoan zehar itsasontziz egindako bidaiak, Donostiako Zinemaldiko hartualdiak, non Kirk Douglas ikus dezakegun, eta familiako filmazioak), Ivánen lehen film laburretako bati bide emateko.

    Informazio gehiago
    Viaje al final de la noche #2

    Viaje al final de la noche (69 min)

    Lagun eta ezagunekin izandako jaiak, elkarretaratze zoroetako filmazioak berreskuratzen dituen saioa. Adierazpen artistikoaren eta politikoaren gozamena, Cecilia Roth, Luis Cobos, Vicente Ameztoy, Juan Cruz Unzurrunzaga, Antonio Gasset edo Javier Gurruchagarekin, besteak beste.

    Informazio gehiago
    Alrededor de Arrebato #2

    Alrededor de Arrebato (55 min)

    Arrebato zinema espainiarrean gehien goraipatutako filmetako bat da. Saio honetan Zuluetak bere filmik gogoratuena prestatzen ari zen bitartean garatutako ideiak eta sentsazioak azaltzen ditu.

    Informazio gehiago
    Las celebraciones de la carne #1

    La celebración de la carne (70 min)

    Batzuetan Zuluetaren queer sentsibilitatea nabarmendu bada ere, programa honek sexualitatearekin izandako hainbat topaketa biltzen ditu, zeinak era askotakoak baitira.

    Informazio gehiago
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators