Por segunda vez, María Goiricelaya (Premio Max 2023 a Mejor Adaptación) y Ane Pikaza (La Dramática Errante) dirigirán las ceremonias de inauguración y clausura de ZINEBI. Dos encuentros donde la música electrónica ambiental de ZABALA al inicio y la versatilidad artística de J Martina en la clausura del Festival, brillarán en dos ceremonias que pondrán en valor la diversidad, el compromiso y el trabajo de todas aquellas personas detrás de la cámara.
Maria Goiricelayak (Egokitzapen Onenaren Max 2023 Saria) eta Ane Pikazak (La Dramática Errante) zuzenduko dituzte berriro ere ZINEBIren inaugurazio- eta itxiera-ekitaldiak. Bi topaketa horietan, hasieran, ZABALAren musika elektronikoa eta, Jaialdiaren itxieran, J Martinaren moldakortasun artistikoa gailenduko dira, kameraren atzean dauden pertsona horien guztien dibertsitateari, konpromisoari eta lanari balioa emateko.
Los Planetas bandaren lider J-k, Iván Zuluetaren zale aitortuak, Euskadin lehenengoz aurkeztuko du “Plena pausa”, Donostiako zinemagilearen artxibo filmikoaren zati bat musikalizatzeko proiektua. Bakarka egin duen lehen proiektua da eta, zuzenean laguntzeko, harekin izango dira Srta. Trueno Negro, Miguel Martín, Roberto Escudero, Miguel López eta Jaime Stinus.
Iván Zuluetak filmatutako material filmiko guztiak aldatu gabe eskaintzen dira, Espainiako Filmotekak eskuratutako artxiboan agertu ziren bezala, Películas familiares filmen laburpen batzuk izan ezik. Film horiek guztiak artxiboaren parte dira, baina ez zituen Zuluetak filmatu eta Andrés Duque zinemagileak berariaz muntatutakoak dira.