Argi-kutsadurak kapitalismoaren aurrerapenarekin batera egiten du gora. Mundua segurtasuna eta desarrollismoa lortu nahian argiztatzen da. Mugaren historian zehar iluntasunean babesa bilatu izaten duten pertsonei buruzko film bat. Halakoak izan ziren Ezkabatik ihes egindako 795 presoak, zeinak Frantziara iristeko izarrekin gidatzen saiatu baitziren; baita portugaldarrak ere, joan den mendearen erdialdean, eta, gaur egun, Bidasoa ibaia zeharkatzen saiatzen diren migratzaileak.
Lehortzen jarritako arropa, zintzilik ipinitako izarak. Ohituta gaude halakoak ikustera. Baina ze funtzio betetzen dute haizetan jarritako alkandora zuriek eta izarek? Zer pentsatzen du Sofia Lorenek Una giornata particolare filmean trapu adabakituak zintzilikatzen dituen bitartean? Badute eszena horiek zeluloidezko gramatika sekretuan ikono bihurtzeko adinako indarrik?
Union Town filmak Barbara Kopple-ren lan eskubideei buruzko trilogia osatzen du, Harlan County Usa eta American Dream filmen ondoren. Biek Oscar saria jaso zuten eta vérité zinemako bi dokumental enblematiko dira. New Yorken testuinguruan, filmak banaketa lanen sektoreko langileak jarraitzen ditu munduko enpresa boteretsuenetako batzuen aurkako borrokan ari direla, eta goraka doan mugimendu sindikal horren erronkak, grina eta gizatasuna ematen ditu ezagutzera.
Posible al da etorkizun batekin amestea langabezia tasa handienetakoa duen Europako hiri batean?
Zer da eguneroko intimo bat?
CRÍASek nerabeen dozenaka egunkari irekitzen ditu lehen aldiz, zeinak betiko itxita baitzeuden. Filmak birgaitze literarioko ariketa bat egiten du: historikoki gutxietsitako liburuak erreskatatzen ditu eta gorputz komun bat ikusarazten du, non idazkera intimoaren eta haren suntsipenaren genealogia posible bat entseatzen den.
CRÍAS zirriborro zinematografiko bat da. Ibilbide feminista bat, pinpirinkeriatik politikoa den horretaraino. Eta, baita ere, lagun batek esan zuen bezala, «gure eguneroko guztiekin egindako film-zine bat» da.
Iñigo Etxezarreta eta En Tol Sarmiento gailurrera iritsi dira, 20 urte errepide eta oholtzetan igaro ondoren. Baina 35.000 pertsonaren aurrean, Iñigo hautsi egiten da. Presioak eta haurtzaroan anaiaren heriotzak utzitako sendatu gabeko zauriak errua azaleratzen dute.
Zumaian, pelikula baten filmaketa amaierako festan, Miren lantaldean bere lekua aurkitzen saiatzen da.
Ikertzaile, erlezain eta haur talde baten arteko topaketen bidez, Euskal Herrian erleek heriotzarekin izan duten lotura kondatzen eta kantatzen du filmak.
Bilbo, 1983ko abuztua. Euri-jasek itsasadarra gainezkatu eta hiria kaosean murgiltzen dute, baina High kluba irekita dago. Argi mozketek eta kanpoko ezegonkortasunak bere jarduera tarteka eteten badute ere, zenbait gizonek elkartzen jarraitzen dute, aldi baterako aterpe eta desiraren espazio horrek sostengaturik. Pixkanaka, barnealdearen eta kanpoaldearen arteko muga lausotu egiten da: ura iragazten hasten da, putzuak sortzen dira eta euriaren etengabeko soinuak kluba inbaditzen du, baztertu ezin den errealitatea agerian utziz.
La madame nire amon-amonaren, Madame Consuelo-ren, hondarrak berreraikitzea da, Valentzian Frankismo garaian ospetsuenetako prostibulu-madametako bat izandakoa. Nire izebak eta nire amarekin, aldizkari zaharreko hiru starekin, helburua harekin konektatzea da bidaia psikomagiko, performatibo eta erritual baten bidez.
Beti hor zegoena jada ez dago. Horregatik, gorputzen, objektuen eta lekuen arteko harremana aldatu egin da, edo hala sentitzen du Oihanak, behintzat. Orain hutsuneek lekua betetzen dute. Bide bat, leiho bat, ohe bat, armairu bat eta ispilu bat. Horrekin eta zeharbideko motxila batean sartzen denarekin, behar duen guztia dauka bere koordenatuak berridatzi eta atseden hartzeko.
Egun batean, Gustavek beste etxezain batekin ordezkatuko dutela dioen zurrumurrua entzuten du; antsietateak eta ziurgabetasunak gora egiten dute eta gainditu egiten dute, hainbeste, ezen, gau batean, ihes egitea erabakitzen baitu.
Frankismo garaian, euskara, Euskal Herriko hizkuntza, debekatuta eta jazarrita zegoenean, zenbait maisu-maistrek ezkutuan irakasten zuten. Klandestinitate giro horretan, jolas eta itzalen artean, haur talde batek estralurtarren ustekabeko bisita jasotzen du. Harrituta, zerbait kezkagarriagoa aurkitzen dute: presentzia ezezagun horiek beren hizkuntza bera hitz egiten dute.
1988an, Afganistanek bere lehen eta azken astronauta bidali zuen espaziora: Abdul Ahad Momand. Orbitatik, bere amari deitu zion eta, horrela, paxtuera Lurretik kanpo hitz egin den laugarren hizkuntza bihurtu zen. Momanden istorioa itxaropen une iheskor bilakatu zen, bere azpian zegoen herrialdea erori eta milioika afganiar erbesteratu ziren une batean.
Irango protesten errepresioaren ondoren, herritarrak istiluak leihoen atzetik dokumentatzen hasi dira. Grabatzen ari direla emakume bati tiro egiten diotenean, zinema ikasle batek gutun bat idatzi eta honakoa galdetzen dio: Sor al daiteke iraultza leihoaren atzetik?
Ibilbide kultural batek Kowloon Hiri Harresitua zeharkatzen du, kamerak ibilbidea atzean utzi eta behatzen eta behatua izaten ari den jendeari begiratzen dion arte.
Lidia eta Asier, bikote bat, amildegiz inguratuta dagoen Siurana herrira iritsi dira lagun bat bisitatzera. Tentsioa dago bien artean. Lidia gero eta liluratuago sentitzen da bertako kaleetan barrena ibiltzean sentitzen duenarekin. Emakume arabiar baten ihesaren istorioa kontatzen du herriko kondaira batek. Asier Lidiarengana hurbiltzen saiatuko da, alferrik. Herriko elizara iristean Lidia kanpoan geldituko da. Hori izango da Asierrek Lidia ikusiko duen azken aldia.
















