Erabili gure bilatzailea

Programazioa - Azaroak 23

Kontsultatu egunerokoa eskuragarri dauden filmak ezagutzeko
  • Ostirala 20 Aza

  • Larunbata 21 Aza

  • Igandea 22 Aza

  • Astelehena 23 Aza

  • Asteartea 24 Aza

  • Asteazkena 25 Aza

  • Osteguna 26 Aza

  • Ostirala 27 Aza

Erabili gure bilatzailea bilaketa pertsonalizatuak egiteko
_BEING_JOHN_SMITH_4_MAIN-e36fa8

Being John Smith

Erresuma Batua , John Smith

Hamarkada askotan lotsa eta deserosotasuna jasan ondoren, zinemagileak azkenean onartzen du mundu anglofonoan ohikoena den izena izateak eragin sakona izan duela bere psikean. Hainbat pasarte autobiografikoz zipriztinduta, Being John Smithek bidaia konfesional batean barrena garamatza, izen bat zein garrantzitsua izan daitekeen erakusteko.

Informazio gehiago
Main_still___preview-_4289_COP_still_07

City of Poets

Herbehereak , Sara Rajaei

Artxibo pertsonaleko materialen eta argazkien collage baten bidez, hiri metaforiko txiki baten historia sortzen da, non kale guztiek poeta izena duten. Hiriaren psikogeografiak biztanleen egoera mentala eta emozionala definitzen ditu, poesian oinarritutako ilusio utopiko batean bizi baitira.

Informazio gehiago
Main_still___preview-_4289_STILL_04_L_AVANC-

L’avance

Frantzia , Djiby Kebe

Aliou-k, Parisko Arte Ederretako etorkizun handiko ikasleak, bere ama zenaren margolan bat saldu dio 3.000 euroren truke bildumagile entzutetsu bati. Koadroaren bidalketa bidaia luze bihurtzen da eta, orduan, irabazi duen diruaren balioaz konturatuko da.

Informazio gehiago
Mannumber4_MPennell_2-MAIN-19bc96

Man Number 4

Erresuma Batua , Miranda Pennell

Gaza, 2023ko abendua. Sare sozialetan agertzen den argazki asaldagarri batek eragiten duen inpaktuak galderak sortzen ditu ikusle hutsa izateak esan nahi duenaren inguruan.

Informazio gehiago
TFSSW_Still_2-MAIN-f43f79

The Flowers Stand Silently, Witnessing

Erresuma Batua , Theo Panagopoulos

Eskozian bizi den zinemagile palestinar batek Palestinako basoko loreen film artxibo eskoziar bakan bat aurkitzen duenean, irudiak errebindikatzea erabakitzen du. Saiakera-film samur honek ezbaian jartzen du irudiak egitearen rola, bai lekukotzaren, bai indarkeriaren tresna gisa, rol hori pertsonen eta lurraren arteko gatazkekin lotuta dagoenean.

Informazio gehiago
LNDLI4 – Inés Calero-hd

La noche de la infancia

Espainia , Xisi Sofia Ye Chen

La noche de la infancia Espainiako txinatar komunitatearen azpimundurako bidaia bat da, ikuspegi intimo batetik egindakoa: arreba batek bere anaiari egiten dion erretratua. A Wen (38) Bartzelonako enpresaburu bat da, eta jatetxeen jabe eta familiako aita gisa duen bizitza bere talde kriminal ohiarekin gero eta maizago egiten dituen topaketekin uztartzen ahalegintzen ari da.

Informazio gehiago
Gurutzeekin – IZAR Films-hd

Irailak

Euskal Herria , Izaskun Arandia Galarraga

2018an, nire birraitona Miguel Vargaren gorpuzkiak hobi komun batean identifikatzeak hamarkadetako misterio bat desestaltzea ezinbesteko bihurtu zuen, eta egia berreraikitzeko, nire aitarekin gertaeren lekura bidaiatzen dugu.
Film honen bidez, nire familiaren istorioa erabiliz, zerbait askoz handiagoa aztertzen da: Espainiako gerra zibileko hildakoak identifikatzeko prozesu luzea eta amaitu gabea. 90 urte geroago, milaka familiek oraindik ez dakite beren senideak non eta zergatik hil zituzten.

Informazio gehiago
ATLAS DE LA DESAPARICION_still_2 – Mónica Gallego-hd

Atlas de la desaparición Atlas of Disappearance

Espainia , Manuel Correa Correa

Atlas de la Desapación filmak, tresna teknologikoen bidez, Erorien Haraneko monumentu faxistaren azpian lurperatutako egia erakusten du.

Informazio gehiago
23 Aza · Sala BBK
panorama—esta-peli-no-la-conoces-ni-tú—vida-en-los-teleclubs—fotograma-3-b9llln

Vida en los teleclubs

Espainia , Alfonso Ungría

Dokumentalak telekluben munduan murgiltzen gaitu, frankismo garaiko landa-eremuko Espainian elkargune ziren espazio horietan, non telebista kultur jarduerekin uztartzen baitzen, hala nola zinema-proiekzioekin eta antzerki-emanaldiekin. Informazio eta Turismo Ministerioak sustatutako zentro horien bidez, filmak komunikabide berriek herrietako ohituretan eta lan-bizitzan izan zuten eragina aztertzen du, garai hartako pantailetan gutxitan agertzen zen landa-errealitatea irudikatuz.

Informazio gehiago
2.-STILL_ARRUPE_BICICLETA—Maria-New-Servicing

Pedro Arrupe. Yo viví la bomba atómica

Euskal Herria , Maite Ibáñez

Hiroshimako bonba atomikotik laurogei urte igaro direla, unibertsitateko irakasle batek Pedro Arruperen historia berreraiki zuen. Pedro Arrupe euskal jesuita leherketatik bizirik atera zen eta 150 pertsona baino gehiago salbatzen lagundu zuen. Dokumentalak Euskadin, Erroman eta Japonian izan zuen ibilbidea azaltzen du, eta bizirik atera zirenen testigantzak berreskuratzen ditu. Haien ahotsek ezinbesteko memoria bat gordetzen dute, eta mehatxu nuklearrari, bakeari eta giza eskubideei buruzko hausnarketa irekitzen dute, inoiz baino beharrezkoagoa baita azken horiek defendatzea.

Informazio gehiago
Al otro lado_04 – Esther Cabero

Al otro lado

Euskal Herria , Piparrak: Irune Aguirreazaldegui, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Javier Martínez, Pablo Esteo, Leire Martínez

Ezerezaren erdian, txakur disekatu batekin bizi den Rufi adineko emakumeak, online apustuetan murgilduta igarotzen ditu egunak, kanpoko munduarekiko axolagabekeria bizimodu bihurtuta. Baina haren eguneroko errutina hankaz gora jarriko du Bob bizilagun hippyak, bere autokarabana oihan bitxi bihurtu baitu. Landare inbaditzaileen, intsentsu arraroen eta asmo zalantzagarriz jaurtitako fruituen artean, Rufiren mundu itxia eraldatzen hasiko da, modu zirraragarri bezain entretenigarrian.

Informazio gehiago
Hemen-gaude_02—Esther-Cabero

Hemen gaude

Euskal Herria , Sébastien Boulard

Iparraldeko kostaldean, euskarak ez du beti belaunaldiz belaunaldi bidea egiten. Hitzak ezabatzen diren tokian, euskal nortasunak beste bide batzuk aurkitzen ditu bizirik irauteko: keinuetan, itsasoarekiko loturan, mahaiaren bueltan partekatzen diren uneetan. Transmisio hauskor baina tinkoa da, hitzik gabe bizi dena.

Informazio gehiago
Still-1–Si-los-pájaros-cantan-(If-the-Birds-Sing)—MUBOX-STUDIO

Si los pájaros cantan If the Birds Sing

Euskal Herria , Beatriz Larragueta

1934 eta 1945 bitartean, ehunka emakume Iruñearen eta San Cristobal gotorlekuaren (Ezkaba mendiaren gailurrean, Nafarroan) arteko distantzia egiten zuten, tontorrean zeuden preso politikoei janaria, arropa garbia, kontsolamendua eta itxaropena eramanez. Gotorlekurainoko bide hori berregiten dugu. Haiek ikusten zutena ikusten dugun bitartean, haien ahotsak airean dabiltza. Leku bakarra topagune gisa. Haiek zapaldutako lur beretik goaz? Nortzuk ziren?

Informazio gehiago
Lovci_2.1.1—Sanja-Borcic

Asparagus Bear Medo u šparugama

Kroazia , Ivan Grgur

Mediterraneoko Umag herri txiki eta lasaian, hartz baten agerpen ezohikoak gatazka pizten du basa-zainzurien sasoiaren erdian, eta komunitatea eszeptikoen eta hartza benetan existitzen dela uste dutenen artean banantzen du. Neurriz kanpo korapilatzen den tokiko gertaera txiki baten ondoren, filmak sare sozialen garaiko egiaren eta gezurraren arteko lerro lausoak aztertzen ditu.

Informazio gehiago
Still-2026-09-16-134536_1.1.1—Raúl-Barreras

Bitartean, gero Meanwhile, Then

Euskal Herria , Raúl Barreras

Etorkizunean, emozioak eta keinuak desagertu dira. Baina orainean gaude: bost ikertzaile patinete elektrikoetan iristen dira Euskal Herriko herri batera, beren garaian ahaztu duenaren bila. Elkarrizketen eta behaketaren bidez, bertako biztanleen intimitatean barneratzen dira, eta pixkanaka iragana eta etorkizuna nahasten hasten dira.

Informazio gehiago
STM-16—Locarno—World-Premiere.00_06_59_22.Still046—Diego-Murillo

I Have No Mouth, Yet I Must Scream No tengo boca, aun así debo gritar

Ameriketako Estatu Batuak - Suitza - Venezuela , Diego Andrés Murillo, Eduardo Andrés Díaz

Hildako venezolanoak itxaroten du, etorkizunak zer gordetzen dion jakin gabe. Makinen arabera, paradisurako bidaia laster hasiko da. Baina purgatorio digital honetan, burokrazia eta kontrola jarraitzen dute.

Informazio gehiago
Lauchita02—Pamela-Rossi

Lauchita

Argentina , Emi Castañeda

Zuzendariaren ezkontzaren erregistroak familia-historia ilun bat pizten du. Errealitatearen eta fikzioaren artean, kontakizunak aurrera egiten du izebaren off-eko ahotsarekin. Izeba sekretu baten zaindaria zen, eta haren berri emateak suntsitu egin zezakeen.

Informazio gehiago
OUD.01—Sonia-Estevez

Onena ura da

Euskal Herria , Sonia Estévez

Bi etxebizitza eta putzu bat dituen etxe bat partekatzen duten bi neska lagunek jabetza horrekin negozioa egiten hasten dira. Batak putzutik ateratzen duen ura botillatan sartzen eta besteak ur berdinarekin ortua ureztatzen eta lortzen dituen produktuak saltzen. Putzuaren inguruan makina bat eraikitzen dute etekin haundiagoa ateratzeko. Makinak gero eta azkarrago egiten du lan.

Informazio gehiago
Lobo_3—Siege-Ledesma

Out of Eden Ako Ay May Lobo

Filipinak , Siege Ledesma

Apokalipsi osteko Filipinetan absoluzioa bilatzen ari dela, nahigabetutako ama batek bere alaba erromesaldi sekretu batera eramaten du gogoz kontra, beren jainkoaren igokunde jainkotiarrean parte hartzeko.

Informazio gehiago
Jangadeiros-e-Canoeiros_JdA2025_3—Emanuel-da-Costa

Raftsmen and Canoeists Jangadeiros e Canoeiros

Brasil , Jonathas de Andrade

Brasilgo ipar-ekialdeko baltsa eta kanoen mundutik abiatuta, filmak kolore, paisaia eta abstrakzioari buruzko elkarrizketetan atari bat aurkitzen du bertako itsasgizonen irudimen emozionalera sartzeko. Performance, dokumental eta São Francisco ibaiaren ubideko irudien artean, irudiek egunerokotasuna fikzioarekin nahasten duen narrazio bat ehuntzen dute.

Informazio gehiago
Antolatzaileak
Organizadores
Babesleak
logotipos
Sustatzailea
logotipos
Laguntzaileak
logotipos
logotipos