Maríak eta Raquelek antzezle izan nahi zuten. Raquelek lortu zuen, baina María auzoan gelditu zen. 1976an, diktaduraren aro ilunean, militarrek Maríaren seme zaharrena bahitu zuten, eta Raquelek, berriz, Alemania aldera emigratu behar izan zuen. Maríaren mina eta beldurra sistema zapaltzailearen aurkako indar eta oposizio bihurtuko dira. Ibilian-ibilian, Maiatzeko Plazako lehen Ametako bat bihurtuko da María.
Hamarkada askotan lotsa eta deserosotasuna jasan ondoren, zinemagileak azkenean onartzen du mundu anglofonoan ohikoena den izena izateak eragin sakona izan duela bere psikean. Hainbat pasarte autobiografikoz zipriztinduta, Being John Smithek bidaia konfesional batean barrena garamatza, izen bat zein garrantzitsua izan daitekeen erakusteko.
Artxibo pertsonaleko materialen eta argazkien collage baten bidez, hiri metaforiko txiki baten historia sortzen da, non kale guztiek poeta izena duten. Hiriaren psikogeografiak biztanleen egoera mentala eta emozionala definitzen ditu, poesian oinarritutako ilusio utopiko batean bizi baitira.
Aliou-k, Parisko Arte Ederretako etorkizun handiko ikasleak, bere ama zenaren margolan bat saldu dio 3.000 euroren truke bildumagile entzutetsu bati. Koadroaren bidalketa bidaia luze bihurtzen da eta, orduan, irabazi duen diruaren balioaz konturatuko da.
Gaza, 2023ko abendua. Sare sozialetan agertzen den argazki asaldagarri batek eragiten duen inpaktuak galderak sortzen ditu ikusle hutsa izateak esan nahi duenaren inguruan.
Eskozian bizi den zinemagile palestinar batek Palestinako basoko loreen film artxibo eskoziar bakan bat aurkitzen duenean, irudiak errebindikatzea erabakitzen du. Saiakera-film samur honek ezbaian jartzen du irudiak egitearen rola, bai lekukotzaren, bai indarkeriaren tresna gisa, rol hori pertsonen eta lurraren arteko gatazkekin lotuta dagoenean.

Dokumentalak telekluben munduan murgiltzen gaitu, frankismo garaiko landa-eremuko Espainian elkargune ziren espazio horietan, non telebista kultur jarduerekin uztartzen baitzen, hala nola zinema-proiekzioekin eta antzerki-emanaldiekin. Informazio eta Turismo Ministerioak sustatutako zentro horien bidez, filmak komunikabide berriek herrietako ohituretan eta lan-bizitzan izan zuten eragina aztertzen du, garai hartako pantailetan gutxitan agertzen zen landa-errealitatea irudikatuz.
Lehortzen jarritako arropa, zintzilik ipinitako izarak. Ohituta gaude halakoak ikustera. Baina ze funtzio betetzen dute haizetan jarritako alkandora zuriek eta izarek? Zer pentsatzen du Sofia Lorenek Una giornata particolare filmean trapu adabakituak zintzilikatzen dituen bitartean? Badute eszena horiek zeluloidezko gramatika sekretuan ikono bihurtzeko adinako indarrik?
Helduarora igarotzeari buruzko zientzia-fikziozko film bat, galtzen denari eta aurkitzen denari buruzkoa.
Egurgile baten bidaia frenetikoa, zoriontasunak, sarraskiak eta Estatu Batuetako Jainkoarekiko konfrontazioak bultzatuta.
Ivan obsesionatuta dago orearen biguntasun sinestezinarekin. Oratzean, amets sakonetan galtzen da eta ez du onartzen, lehenago edo geroago, okin nagusiak ore izugarri elastiko oro ogi kurruskari bihurtuko duela. Harik eta Alvaren bular luuuuuzeak ikusten dituen arte.
Bideojoko klasikoen munduko bi agente berezi ia ezinezkoa den misio batean murgilduko dira, lurreko orbitan dagoen espazio estazio batetik CD-ROM bat berreskuratzeko.
Lurra laua dela uste dutenez eta skaterrez osatutako talde batek familia horiaren bertsio mexikar bat bahitzen du musika errepikakor baten erritmoan.
Etxe handi batean lan egiten duen gizon batek bi biki zerbitzatzen ditu. Bere errutinatik harago dagoen mundu ezezagun bati egin beharko dio aurre, eta baratze magiko batean barneratuko da, bere burua ezagutzeko bidaia batean.
Lurpeko sakontasunetan, antzinako harri lohitsu batean txertatuta, orakulua zain dago. Karratu argitsu batek gure orainaren istorioa kontatzen du behin eta berriz. Astiro jaisten da geldirik dauden pertsona txikien gainera, zeinak bere burua suntsitzen duen mundu batean harrapatuta baitaude. Nola nahiago zenuke zutaz ahaztea?
Biluzien modelo bat eskultura bat bezain geldi ari da posatzen marrazketa ikasleen aurrean, harik eta moskito ziztada zoritxarreko batek bere autokontrola probatzen duen arte. Azkura jasanezinak bultzatuta, perfekzio eskakizun gupidagabearen eta bere bulkada kontrolaezin eta aberetiarrenen artean harrapatuta dago.
Irudi-kodeak eta haien aldakuntzak: Irudi digitalen manipulazio esperimentu bat. Irudiak soinu eta testuekin eraldatu, eta berriro itzultzen dira jatorrizko irudi itxurara.
Txakur batek bere forma eta denbora galtzen ditu Shaq bezala jauzi egiten duen bitartean.
The world that appears calm on the surface is, in fact, quietly changing. One day, a man as unshakable as a mountain fell because of a toothache.