Erabili gure bilatzailea

    Programazioa

    Aukeratu eguna gure egutegian eta data horretarako dauden filmen zerrenda ikusiko duzu
    • Ostirala 11 Aza

    • Larunbata 12 Aza

    • Igandea 13 Aza

    • Astelehena 14 Aza

    • Asteartea 15 Aza

    • Asteazkena 16 Aza

    • Osteguna 17 Aza

    • Ostirala 18 Aza

    • Larunbata 19 Aza

    Erabili gure bilatzailea bilaketa pertsonalizatuak egiteko
    14 Aza · Auditorio Azkuna
    Copia de BAT_still

    BAT ONE

    Ane Berriotxoa

    Nereak eta Martinak, lagun bat galdu dute. Gertaera honen ondoren ez dute elkar komunikatzea lortu. Egun batean, Nereak hondartzara gonbidatzen du Martina.
    Iristean, mina saiestezko, Nereak karta jokoa proposatzen dio bere lagunari. Jolasten ari dira, baina bakoitzaren jarrerak oso desberdinak dira. Nerea aktibo dago, egoerari buelta emateko gogoz, Martinak, aldiz, eta haserre dago, amorrua ematen dio Nereak egoeraz hitz egitea saihesten duela sentitzeak.

    Informazio gehiago
    Copia de BERGIE_1_still

    BERGIE

    Dian Weys

    Bergie terminoa Hegoafrikako hitz bat da, etxegabeei erreferentzia egiten diena. Horrela esaten diete iraganean Taula Mendian (afrikaansez: Tafelberg) babesten zirelako. Legearen agente batek etxegabeak bota behar ditu 10 kilometroko aisialdiko lasterketa bat dela-eta; orduan, legearen eta erantzukizun pertsonalaren arteko elkargune konplexuan barrena ibili beharko da, sarritan alde batera utziak direnen duintasunari aurre egin behar baitio.

    Informazio gehiago
    still INFLUENCER (1)

    INFLUENCER

    Nerea Torrijos

    Karen gaztea obsesionatuta dago uneko influencer ospetsuenarekin, Kamilah Kayrekin, eta bere antz handiagoa izateko ebakuntza bat egitea erabakitzen du. Karen berriak sareetan duen harrera ona ikusita, aurreztutako diru guztia ebakuntzatan gastatzen hasten da. Zenbat eta Kamilahren antz handiagoa eta bere buruaren antz txikiagoa izan, orduan eta hobea da bere bizitza, harik eta egun batean bere bizitza berri idilikoan zerbait izugarria gertatzen delako dena hankaz gora jartzen den arte.

    Informazio gehiago
    Copia de Irrits_still1

    IRRITS THIRST

    Maider Oleaga

    Izaro eta Clara, 17 urteko neska nerabe bi, begirale lanetan ari dira haurrentzako udalekuetan. Egun berotsu batean, Clarak irrikaz musukatzen du laguna. Izaro, grinak itsututa, noraezean dabil gertatu zaiona kudeatu nahian, baina prest dago Clarari jarraitzeko, hark nahi duen eremura.

    Informazio gehiago
    Copia de LIVE_still1

    LIVE NA ŻYWO

    Mara Tamkovich

    Poliziak bortizki erreprimitu du manifestaldi baketsu bat Minsken. Bielorrusiako Belsat TV telebista kate independenteko bi emakume kazetari dira gertaerak zuzenean ematen ari diren bakarrak. Poliziaren drone batek aurkitzen dituenean, erabaki dramatiko bati egin beharko diote aurre. Katerina Bakhvalova eta Daria Chultsovaren benetako istorioan oinarritutako drama bat da. 2020an kolonia penal batean bete behar zuten bi urteko zigorra jarri zieten eta, 2022ko uztailean, Katerinaren epaia zortzi urtera luzatu zuten.

    Informazio gehiago
    Copia de NO_HAY_FANTASMAS_still

    NO HAY FANTASMAS THERE ARE NO GHOSTS

    Nacho Solana

    Andrea ogibide berezia duen neska gazte bat da. Norbaitek gertakari paranormalak sumatzen ditu etxean eta bera da azalpen bat eman dezakeen bakarra. Baina Andreak gauza bera esaten dio bisita bakoitzean: Ez dago mamurik, inoiz gure artean egon zen norbaiten oihartzunak dira.

    Informazio gehiago
    Copia de Spiral_still_01

    SPIRAL

    Salla Sorri, Eva-Maria Koskinen

    Hainbat urtez elkar ikusi gabe egon ondoren, Annak ete Jasminek (ikastetxean Anna jazartzen zuen neskak) kasualitatez egiten dute topo Jasminek alaba Annaren dantza eskoletara eramaten duenean. Anna eta Jasmine modu zibilizatuan portatzen saiatzen dira, baina zerbait dago ezkutuan eta, elkar ikustearen ondorioz, dantza-eskola alaia izango zena estatusagatiko borroka bihurtzen da, non emozioek Annaren zentzua lausotzen baitute. Biktima jazartzaile bihurtuko ote da?

    Informazio gehiago
    Copia de Diabeł_2_still

    THE DEVIL DIABEŁ

    Jan Bujnowski

    Iritzi Publikoko Ikerketa Institutuak (OPOB) 90eko hamarkadan egindako ikerlanen arabera, poloniarren % 95 inguruk fededun gisa identifikatzen du bere burua. Aldi berean, langabezia-tasak marka guztiak hautsi zituen. Krisi garaian, jendeak espiritualtasuna bilatzen duenean, itxuraz ezinezkoak diren gertaerak posible bihurtzen dira…

    Informazio gehiago
    Copia de THE EMPTY SPHERE_still2

    THE EMPTY SPHERE LE CERCLE VIDE

    Stéphanie Roland

    Lan esperimental honek objektu espazial bat eta hura hilerri espazial batera nola erortzen den erakusten du. Emakume zientzialari batek objektu horrekiko atxikimendua eta leku misteriotsu hura dokumentatzen duten irudirik eza agertzen ditu. Zientzia-fikziozko alderantzizko bidaia baten moduan, saiakera honek benetako artxiboak eta fikziozkoak nahasten ditu eta gidatu egiten gaitu, jazarleak bagina bezala, leku ikusezin baten kanpoaldeetara.

    Informazio gehiago
    Copia de Think something nice_still1

    THINK SOMETHING NICE

    Claudius Gentinetta

    Dentistaren besaulkiaren menpe, protagonistak minari aurre egitea eta gizakion izaera zekenari aurre egitea, beste aukerarik ez du. Bere burua distraitzeko, arrantzaleei eta itsasoari buruzko fantasiazko istorio batean babesten du bere burua.

    Informazio gehiago
    Copia de Zoon_still5

    ZOON

    Jonatan Schwenk

    Gaueko baso bateko zingira ilunetan, axolote distiratsuen talde bat araldian dago, elkarri laztanak eta hozka egiten. Handik gutxira, basoko biztanle askoz handiago batek, bi hankatan dabilenak, talde lizunarekin topo egiten du; makurtu egiten da izaki txiki eta distiratsuetako bat irensteko. Bere lagun potzoloek ere parte hartzen dute eta oturuntza hasten da. Eguna pixkanaka argitu ahala, beste jolas alai bat hasten da adarren goiko aldean.

    Informazio gehiago
    lanniversaire-de-paula-haydee-caillot

    L’ANNIVERSAIRE DE PAULA

    Haydée Caillot

    Bere 50. urtebetetze egunaren bezperan, Paula Dukerquera itzultzen da, aspaldi bizi izan zen lekura. Han, ez du aurkitzen bere iraganeko gizon bakar bat ere.

    Informazio gehiago
    Geographies_of_Solitude_still

    GEOGRAPHIES OF SOLITUDE

    Jacquelyn Mills

    Sable uharteko ekosistema aberatsean murgilduko gara Zoe Lucas naturalista eta ekologistaren eskutik, zeinak 40 urtetik gora baitarama Ozeano Atlantikoaren ipar mendebaldeko urruneko lur eremu honetan. 16mm tan filmatuta eta teknika zinematografiko ekologiko eta berritzaileekin egina, saiakera hau mundu naturalarekiko lankidetza ludiko eta begirunetsu bat da. Zoek zaldi basatien, foken eta zomorroen artean eramango gaitu, tontor, haran, sustrai, harea, eguraldi, urtaro eta izarren artean.

    Informazio gehiago
    02_MUTZENBACHER┬®RuthBeckermannFilmproduktion

    MUTZENBACHER

    Ruth Beckermann

    Egunkariko iragarki batean, Ruth Beckermannek casting bat iragartzen du testu pornografiko oso ezagun batean oinarritutako film baterako. Ehunka gizon ikusten ditugu “ Josefine Mutzenbacher or The Story of a Viennese Whore, as Told by Herself ” eleberriaren pasarteei aurre egiten, sexua inoiz baino nonahikoa izan arren, oso giro moral kargatua dagoen garai batean.

    Informazio gehiago
    POLARIS_still

    POLARIS

    Ainara Vera

    Hayat marinel aditua da, gizakiengandik eta bere senideek Frantzian duten iraganetik urrun nabigatzen duena, Ozeano Artikoan barrena. Baina bere ahizpa txikia, Leila, Inaya izeneko neskaz erditzen denean, bien mundua hankaz gora jartzen da; Iparrizarrak gidatuta, beren familiaren patua gainditzeko egingo duten bidaiaren lekuko izango gara.

    Informazio gehiago
    How to Save a Dead Friend_still

    HOW TO SAVE A DEAD FRIEND

    Marusya Syroechkovskaya

    Depresioaren Federazioaren erregimen gero eta autokratikoagoak isilarazita, 16 urte dituen Marusyak urte amaierarako bere belaunaldiaren suizidio‑estatistiketan sartzea erabaki du. Orduan, Kimi ezagutzen du eta maitasun‑istorio bat hasten da gobernu zapaltzailearen ondoezak harrapatuta dituen bi millenialen artean. Elkarrekin, Marusyak eta Kimik gaztaroko euforia, antsietatea eta miseria filmatzen dituzte, denborarik galdu gabe, drogen eta musikaren akuiluarekin.

    Informazio gehiago
    LIKE A FISH ON THE MOON_still

    LIKE A FISH ON THE MOON زن، مرد، بچه

    Dornaz Hajiha

    Haleh ama oso babeslea da, bere 4 urteko semea, Ilya, mizke hazten duena. Egun batean, semeak hitz egiteari uzten dio eta Haleh eta bere senarra, Amir, bat‑bateko mututasunaren arrazoiaren eta erremedioaren bila hasten dira. Zenbat eta gehiago saiatu haurrarekin hitz egiten edo adituei kontsulta egiten, orduan eta okerrago jartzen dira gauzak bikotearentzat eta familiarentzat.

    Informazio gehiago
    Outside1 – Hanne Biermann

    OUTSIDE НАЗОВНІ

    Olha Zhurba

    Ukrainako 2014ko iraultzan zehar, Roma, 13 urteko kaleko mutiko bat, Kieveko fronteko lerroetan korrika dabil harriak eta molotov koktelak jaurtitzen. Azkar bihurtuko da iraultzaren aurpegi eta maskota. Baina, kamuflaje‑uniformearen, eguzkitako betaurrekoen eta beldurgabetasunaren azpian, umezurztegi bateko mutil bakarti bat ezkutatzen da, zeinak, 5 urte geroago, 18 urte beteko baititu eta kale gorrian geratuko baita, poltsikoan metxero bat eta laban bat besterik ez dituela.

    Informazio gehiago
    14 Aza · Sala BBK
    _MG_4311

    IZARO: LIMOIARI EZTIA
    IZARO: TENDER REBEL

    Izaro Andres Zelaieta, Ander Merino Etxebeste

    2022ko maiatzaren 7an Anoetako Belodromoan egindako kontzertura bidean Izarok bizitako erronken eta erronka hauekiko hausnarketen bilduma. Bost urte eskasean, kantautore hirueledun gaztea Euskal Herriko artistarik garrantzitsuenetarikoa bihurtu da. Muga fisiko eta mentalak gainditu ditu, bere lurraldeko agertoki guztiak lehertzera arte. Amaral, Zahara, Rozalén, Xoel López, Alex Ferreira eta Daymé Arocena bezalako artistekin kolaboratu du, eta Paris, Helsinki, Mexiko Hiria eta Buenos Aires bezalako hirietan jo. Dokumental honek Izaroren bidaia emozional pertsonala jasotzen du, pertsona/artista bizitza aldaketari buruzko hausnarketak, bake-itunak, lankidetza, eta zaintza eta samurtasunaren iraultza.

    Informazio gehiago
    14 Aza · Sala Bastida
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators