Erabili gure bilatzailea

    Programazioa

    Aukeratu eguna gure egutegian eta data horretarako dauden filmen zerrenda ikusiko duzu
    • Ostirala 11 Aza

    • Larunbata 12 Aza

    • Igandea 13 Aza

    • Astelehena 14 Aza

    • Asteartea 15 Aza

    • Asteazkena 16 Aza

    • Osteguna 17 Aza

    • Ostirala 18 Aza

    • Larunbata 19 Aza

    Erabili gure bilatzailea bilaketa pertsonalizatuak egiteko
    12 Aza · Auditorio Azkuna
    Copia de All effort of men_still1

    ALL EFFORT OF MEN
    L'EFFORT DES HOMMES

    Jean-Gabriel Périot

    Mendeak dira baleak arrantzatzen direla. Badirudi gizonaren indarkeriaren emaitza dela, zeinak bere burua suntsitzen baitu natura suntsituz. Kapitalismoaren goraldiarekin bat etorriz, oraindik ere indarrean jarraitzen du jardun horrek, gizakiek natura eta aurre egiteko gai ez diren izakiak betiereko nola suntsitzen dituzten islatuz.

    Informazio gehiago
    Copia de BALLS_still1

    BALLS LOPTE

    Gorana Jovanović

    Aspaldi honetan gatazkak areagotu egiten dira futbol estadioetan, izan ere, futbol partidatan egoten diren gertaerak titulu supiztaile gisa iristen dira hedabideetara. Bien bitartean, Jugoslaviako sei errepublika ohietako armadak urtero elkartu dira azken hamarkada honetan bakearen izenean areto-futbol txapelketa bat egiteko, eta hedabideek ez dute ia horren berri eman.

    Informazio gehiago
    Copia de CHOPPING WOOD CHIPS_still2

    CHOPPING WOOD CHIPS

    Alize Sotelo, Rita Ataide Novais

    Zein da IKEAko mahai baten haustura-puntua hondatzen ari den adiskidetasun baten pisuaren aurrean? Postrearen ordua da ia, eta prentsatutako egur zatiak apurtzeko zorian daude. Istorio kubista bat da hau, bi lagunei, galdutako mahai bati eta haren ordezkoari buruz.

    Informazio gehiago
    Copia de CONTRACAMPOS 01 – Ramón Lluís Bande

    CONTRACAMPOS CAMPS

    Ramón Lluís Bande

    Paisaia berreraikitzeko ahalegin bat da hau. Kantauri itsasoaren ertzetan dagoen atsedenleku eta tiro-zelai bat, 1937 eta 1943 artean frankismoaren kontzentrazio-eremu izandakoa. Ikuslearekin behatzailearen begirada partekatuz, filmak espazio horri esanahi berri bat eman nahi dio, bere esanahi politikoa itzuliz. Baina helburua ez da ikusezina den hori erakustea, ezta filmatzea ere, baizik eta gaur egun existitzen den horretan falta dena ikusaraztea.

    Informazio gehiago
    Copia de I DIDN´T MAKE IT TO LOVE HER_still

    I DIDN’T MAKE IT TO LOVE HER
    NISAM JE STIGAO VOLJETI

    Anna Fernandez De Paco

    Marko eta Maja pisuz aldatzen ari dira Sarajevon eta inoiz ikusten ez ditugu solasaldien arteko isiltasuna beren maitasunaren hondarrak dira. Majaren depresioak Markoren borroka poesia bihurtzen du, eta irratian Markoren poemak entzuten dira, beraien arteko komunikaziorako azken zubi bihurtuz.

    Informazio gehiago
    Copia de misalinged_still

    MISALIGNED KONIUNKCJA

    Marta Magnuska

    Emakumea eta gizona gela batean daude, geko bat dago terrarium batean, hainbat euli lanpara baten inguruan hegan ari dira. Pixkanaka, bere jardueren eta behatutako elementuen arteko dependentzia eta analogia gehiago ezagutzen ditugu, beraien unibertsoen erritmoa azkartu ahala. Badirudi erakusten den mikrokosmosak interakzio erritmiko bat duela eta ordena kosmikoren baten baitakoa dela.

    Informazio gehiago
    Copia de SMELLS_1_stills

    OLORES SMELLS

    Alba Esquinas

    Hauek dira labanetatik eta odolez zikindutako trapuetatik gertuago sentitzen den pertsona baten haurtzaroko soinu eta irudiak; eta ez hainbeste haurrak jolaseak imajinatzean haurtzaroari egozten zaion araztasunaren hurbil dagoen batenak. Haurtzaroaz hitz egitea, ordea, ez da soilik odolaz hitz egitea, baizik eta baita amaz eta haren haragiaren usainez hitz egitea ere.

    Informazio gehiago
    Copia de Resting_Fog_still2

    RESTING FOG NYUGVÓ KÖD

    Nikolett Fábián

    Oroitzapen bat —eta haren atzetik datorren desintegrazioa— berriz bizitzeko prozesua irudi asoziatibo batzuen bitartez. Bere irudien efektuaren bitartez, animazioak ikusleak egoera mental eta emozional hipnotiko batera eraman nahi ditu, memoriaren izaera anitza eta gure oroitzapenetara jaistearen poz atsegin eta iragankorra sentitu ditzaten.

    Informazio gehiago
    Copia de SEARCHING HELENY__still1

    SEARCHING HELENY CADÊ HELENY?

    Esther Vital García

    Puntada a puntada, fotograma por fotograma y recuerdo a recuerdo, este trabajo da a conocer la historia de Heleny Guariba, filósofa, profesora y directora de teatro que fue desaparecida en 1971 por la dictadura que tuvo lugar en Brasil. Está inspirado en las arpilleras, arte textil popular que surgió en Chile en respuesta a los horrores del régimen militar de Augusto Pinochet, que desvelaban lo que las palabras no podían contar.

    Informazio gehiago
    13 Aza · Auditorio Azkuna
    Copia de Caifan Haiku Still 1 – jon choo

    CAIFAN HAIKU

    Jonathan Choo

    Guoqiang sozialki baldarra da; poeta da eta instagramen eskuz idatzitako bere Haikuak argitaratzen ditu noizean behin. Bere haikuentzako arreta handiagoa lortzeko asmoz, Guoqiangek Augustine Chua tokiko idazlearen idazketa taldera joatea erabakitzen du, haren iritzia jasotzeko. Azkenean, galdera-erantzunetarako tartean galderak egiteko tartea du eta guztiz nahastuta geratzen da, talde osoan deserosotasun handia sortuz.

    Informazio gehiago
    Copia de Hierofania_4_still

    HIEROPHANY HIEROFANIA

    Maria Nitek

    Ezerezak eztanda egiten du eta zerbait ateratzen da bere baitatik. Masa ilun eta mundruneztatu batetik izakiak ateratzen dira begiztan, mugimentu errepikakorretan: ez dute generorik eta bakarrik daude. Dena aldatzen da haietako batek “zerbait” aurkitzen duenean. Bere baitatik ateratako bola gorri bat da. Berehala, bola handitzen hasten da, forma aldatzen du eta izaki guztiak hipnotizatzen hasten da.

    Informazio gehiago
    Copia de HolyMen_04_still

    HOLY MEN SVETI LJUDI

    David Lovrić

    Lur idor batean negutegi bakarti bat dago, lau biztanlerekin. Handik gertu dagoen laku batetik gizon misteriotsu bat atera da eta motor gainean doa bizidunen arimak ehizatzera. Negutegiko neska batek —harrapatu ez duen bakarrak— arimen ehiztariari jarraitzen dio korridorez eta hondakinez betetako erreinu ezkutu bateraino. Azkenean, bere etsaiaren gordeleku sekretura iristen denean, ulertzen du den-dena zeremonia alkimiko baten parte zela, eta berak jarri behar diola amaiera.

    Informazio gehiago
    Copia de honey_1_still

    HONEY MADHU

    Tanmay Chowdhary, Tanvi Chowdhary

    Satakshi eta Madhu elkarrekin joan ziren eskolara; hainbat urte dira ez dutela elkar ikusi eta Kalkutako Durga Puja jaialdiko gau batean topo egiten dute. Gauak aurrera egin ahala, elkarrekiko sentimenduak dituztela jakingo dugu, baina ez dira elkarri adierazteko gai. Beren sekretuak jasota daude: Madhuk eskola garaitako koaderno batean idatziz jaso zuen, eta Satakshik Madhuri gau hartatik sei urte igaro zirenean postal bat bidali zion.

    Informazio gehiago
    Copia de DAYDREAMING SO VIVIDLY ABOUT OUR SPANISH HOLIDAYS_still

    LA HERIDA LUMINOSA
    DAYDREAMING SO VIVIDLY ABOUT OUR SPANISH HOLIDAYS

    Christian Avilés

    Eguzki argirik ikusten ez duten nerabe batzuek bidaia bat egiten dute Balear Uharteetara eguzkiaren eta beroaren bila. Xurgatu egin beharko dute eta edukiontzi gisa jokatu, beren sorterria den Erresuma ilunera eramateko.

    Informazio gehiago
    Letter to a Pig_ (5)

    LETTER TO A PIG

    Tal Kantor

    Holokaustotik bizirik atera zen pertsona batek bizitza salbatu zion txerriari idatzitako gutuna irakurtzen du. Neskatxa batek bere testigantza entzuten du eskolan eta amets bitxi batean murgiltzen da, non identitateari, trauma kolektiboari eta giza izaeraren muturreko portaerei buruzko galderei aurre egin behar baitie.

    Informazio gehiago
    Copia de EarthBecomesSky_Still

    MAY THE EARTH BECOME THE SKY
    FACE-S-AR PĂM NTUL CER

    Ana Vijdea

    Maria, 48 urteko emakume bat, bi munduren artean harrapatuta dago: bata aszetismoak gidatzen du eta, bestea, bere bi semeekiko harremana berreskuratzeko eta haiekin egoteko beharrak. Kontu handiz konposatutako planoen eta soinu minimalisten bidez, bere eguneroko bizitza, pentsamenduak eta emozioak antzeman ditzakegu.

    Informazio gehiago
    Copia de My AI Lover_1_still

    MY AI LOVER

    Chouwa Liang

    Hiru neska txinatar gazte “hitzordu” berezi batean daude beren bikotekide artifizialki adimendunekin, eta era horretako harreman intimoen bakantasunaz eta mugez gogoeta egiten dute. Lan honek lotura horien aberastasuna jasotzen du, galdera filosofikoetatik hasi eta une intimoetaraino, maitale artifizialki adimendun horiek benetan ematen duten segurtasun eta konpainia sentsaziotik igaroz.

    Informazio gehiago
    Copia de Sonnenstube_1_stil

    SONNENSTUBE

    Davide Palella

    Sergio Cortesik eguzkiaren behaketari eskaini zion bere bizitza. Locarnoko La Specola Solare Ticinese behatoki federalean, 1957 eta 2021 bitartean, eguzki-orbanen 15.000 marrazkitik gora egin zituen, bere jainkoaren erantzunik inoiz jaso ez duen monje baten pareko fedeak bultzatuta.

    Informazio gehiago
    Copia de THE SILENT WHISTLE_still1

    THE SILENT WHISTLE 风筝

    Yingtong Li

    Ming 19 urteko neska bakarti bat da, eta gaueko txandan egiten du lan denda batean. Egun batean, Udaberriko Jaialdirako gutxi falta denean, bere auzoko Ruik gonbidatu egiten du afari “berezi” batera, bere iragan ezkutua gogoraraziz.

    Informazio gehiago
    Copia de WellWishesMyLoveYourLove_still1

    WELL WISHES MY LOVE, YOUR LOVE

    Gabriel Gabriel Garble

    Umerzuztu berria den, eta galera itzel baten zauria duen mutiko batek besoko protesi bat uzten dio ikaskide bati egun baterako. Ikaskideak protesia hainbat ehundura eta materialen eraginpean jartzen du, prozesu guztia dokumentatuz. Ilargia eguzkira hurbildu ahala, mutikoak uraren gainean ezohiko isla bat ikusten du… Zer gertatuko da gorputz-adarrarekin, eta zer gertatuko da grabatutako bideoekin?

    Informazio gehiago
    14 Aza · Auditorio Azkuna
    Copia de BAT_still

    BAT ONE

    Ane Berriotxoa

    Nereak eta Martinak, lagun bat galdu dute. Gertaera honen ondoren ez dute elkar komunikatzea lortu. Egun batean, Nereak hondartzara gonbidatzen du Martina.
    Iristean, mina saiestezko, Nereak karta jokoa proposatzen dio bere lagunari. Jolasten ari dira, baina bakoitzaren jarrerak oso desberdinak dira. Nerea aktibo dago, egoerari buelta emateko gogoz, Martinak, aldiz, eta haserre dago, amorrua ematen dio Nereak egoeraz hitz egitea saihesten duela sentitzeak.

    Informazio gehiago
    Copia de BERGIE_1_still

    BERGIE

    Dian Weys

    Bergie terminoa Hegoafrikako hitz bat da, etxegabeei erreferentzia egiten diena. Horrela esaten diete iraganean Taula Mendian (afrikaansez: Tafelberg) babesten zirelako. Legearen agente batek etxegabeak bota behar ditu 10 kilometroko aisialdiko lasterketa bat dela-eta; orduan, legearen eta erantzukizun pertsonalaren arteko elkargune konplexuan barrena ibili beharko da, sarritan alde batera utziak direnen duintasunari aurre egin behar baitio.

    Informazio gehiago
    still INFLUENCER (1)

    INFLUENCER

    Nerea Torrijos

    Karen gaztea obsesionatuta dago uneko influencer ospetsuenarekin, Kamilah Kayrekin, eta bere antz handiagoa izateko ebakuntza bat egitea erabakitzen du. Karen berriak sareetan duen harrera ona ikusita, aurreztutako diru guztia ebakuntzatan gastatzen hasten da. Zenbat eta Kamilahren antz handiagoa eta bere buruaren antz txikiagoa izan, orduan eta hobea da bere bizitza, harik eta egun batean bere bizitza berri idilikoan zerbait izugarria gertatzen delako dena hankaz gora jartzen den arte.

    Informazio gehiago
    Copia de Irrits_still1

    IRRITS THIRST

    Maider Oleaga

    Izaro eta Clara, 17 urteko neska nerabe bi, begirale lanetan ari dira haurrentzako udalekuetan. Egun berotsu batean, Clarak irrikaz musukatzen du laguna. Izaro, grinak itsututa, noraezean dabil gertatu zaiona kudeatu nahian, baina prest dago Clarari jarraitzeko, hark nahi duen eremura.

    Informazio gehiago
    Copia de LIVE_still1

    LIVE NA ŻYWO

    Mara Tamkovich

    Poliziak bortizki erreprimitu du manifestaldi baketsu bat Minsken. Bielorrusiako Belsat TV telebista kate independenteko bi emakume kazetari dira gertaerak zuzenean ematen ari diren bakarrak. Poliziaren drone batek aurkitzen dituenean, erabaki dramatiko bati egin beharko diote aurre. Katerina Bakhvalova eta Daria Chultsovaren benetako istorioan oinarritutako drama bat da. 2020an kolonia penal batean bete behar zuten bi urteko zigorra jarri zieten eta, 2022ko uztailean, Katerinaren epaia zortzi urtera luzatu zuten.

    Informazio gehiago
    Copia de NO_HAY_FANTASMAS_still

    NO HAY FANTASMAS THERE ARE NO GHOSTS

    Nacho Solana

    Andrea ogibide berezia duen neska gazte bat da. Norbaitek gertakari paranormalak sumatzen ditu etxean eta bera da azalpen bat eman dezakeen bakarra. Baina Andreak gauza bera esaten dio bisita bakoitzean: Ez dago mamurik, inoiz gure artean egon zen norbaiten oihartzunak dira.

    Informazio gehiago
    Copia de Spiral_still_01

    SPIRAL

    Salla Sorri, Eva-Maria Koskinen

    Hainbat urtez elkar ikusi gabe egon ondoren, Annak ete Jasminek (ikastetxean Anna jazartzen zuen neskak) kasualitatez egiten dute topo Jasminek alaba Annaren dantza eskoletara eramaten duenean. Anna eta Jasmine modu zibilizatuan portatzen saiatzen dira, baina zerbait dago ezkutuan eta, elkar ikustearen ondorioz, dantza-eskola alaia izango zena estatusagatiko borroka bihurtzen da, non emozioek Annaren zentzua lausotzen baitute. Biktima jazartzaile bihurtuko ote da?

    Informazio gehiago
    Copia de Diabeł_2_still

    THE DEVIL DIABEŁ

    Jan Bujnowski

    Iritzi Publikoko Ikerketa Institutuak (OPOB) 90eko hamarkadan egindako ikerlanen arabera, poloniarren % 95 inguruk fededun gisa identifikatzen du bere burua. Aldi berean, langabezia-tasak marka guztiak hautsi zituen. Krisi garaian, jendeak espiritualtasuna bilatzen duenean, itxuraz ezinezkoak diren gertaerak posible bihurtzen dira…

    Informazio gehiago
    Copia de THE EMPTY SPHERE_still2

    THE EMPTY SPHERE LE CERCLE VIDE

    Stéphanie Roland

    Lan esperimental honek objektu espazial bat eta hura hilerri espazial batera nola erortzen den erakusten du. Emakume zientzialari batek objektu horrekiko atxikimendua eta leku misteriotsu hura dokumentatzen duten irudirik eza agertzen ditu. Zientzia-fikziozko alderantzizko bidaia baten moduan, saiakera honek benetako artxiboak eta fikziozkoak nahasten ditu eta gidatu egiten gaitu, jazarleak bagina bezala, leku ikusezin baten kanpoaldeetara.

    Informazio gehiago
    Copia de Think something nice_still1

    THINK SOMETHING NICE

    Claudius Gentinetta

    Dentistaren besaulkiaren menpe, protagonistak minari aurre egitea eta gizakion izaera zekenari aurre egitea, beste aukerarik ez du. Bere burua distraitzeko, arrantzaleei eta itsasoari buruzko fantasiazko istorio batean babesten du bere burua.

    Informazio gehiago
    Copia de Zoon_still5

    ZOON

    Jonatan Schwenk

    Gaueko baso bateko zingira ilunetan, axolote distiratsuen talde bat araldian dago, elkarri laztanak eta hozka egiten. Handik gutxira, basoko biztanle askoz handiago batek, bi hankatan dabilenak, talde lizunarekin topo egiten du; makurtu egiten da izaki txiki eta distiratsuetako bat irensteko. Bere lagun potzoloek ere parte hartzen dute eta oturuntza hasten da. Eguna pixkanaka argitu ahala, beste jolas alai bat hasten da adarren goiko aldean.

    Informazio gehiago
    15 Aza · Auditorio Azkuna
    Copia de backflip_still1

    BACKFLIP

    Nikita Diakur

    Ez da segurua airean itzulipurdi bat egiten saiatzea. Lepoa hautsi dezakezu, buruarekin lurreratu edota eskumuturretan kolpe txar bat hartu. Aukera horietako bat ere ez da atsegina eta, horregatik, nire avatarra arduratzen da horiek egiteaz. 6 nukleoko prozesadore batean praktikatzen du, ikaskuntza automatikoaren laguntzaz. Prozesadorea ez da munduko modernoena, baina iterazio bakoitzeko sei jauzi kalkulatzen ditu. Iterazio batek minutu bat behar du, hau da, 360 jauzi dira ordubetean eta 8.640 jauzi egunean. Nik neuk ezingo nituzke hainbeste jauzi egin.

    Informazio gehiago
    Copia de ESPERA_SEDIMENTO_still

    ESPERA Y SEDIMENTO HOLD ON & SEDIMENT

    Tana Garrido Ruiz

    Ez nuen amona ezagutu, baina orain bere etxean bizi naiz. Pareta huts bat, atearen eskutokia, tantak darion txorrota. Bere objektuen memoria arakatzen dudan bitartean, nire amaren ahotsak iragan arrakaladun bat aipatzen du. Filmatu egiten dut. Oharkabean, gurea zen kontakizunak gure izateari utzi dio.

    Informazio gehiago
    Copia de HEARTBITS_still

    HEARTBITS

    Amaia Bonachera, Ane Unzalu, Ander del Molino, Gonzalo Ernesto Fernández, Gorka Junkera, Robert McBride

    Basoan pieza mekanikoak jasotzen dituen robot batek liluratu eta erakarri egiten duen ninfa bat aurkitu du. Izakira hurbildu eta haren antza izateko asmoz, elementu naturalekin mozorrotzen saiatuko da, beldar batek epaitzen dituen bitartean

    Informazio gehiago
    Copia de HERMIT ISLAND_still1

    HERMIT ISLAND

    Gábor Mariai

    Misio heroiko batetik itzultzen ari dela, Cassi uharte misteriotsu batean harrapatuta geratzen da. Eremita xelebre bat ezagutzen du eta biak martxan jartzen dira itsasontzi berri bat bilatzeko. Uhartearen sakonera aldakorrek behartu egiten dute Cassi bere bilaketa berriz ebaluatzera; bien bitartean, eremitak bere iraganeko norbaiti aurre egin beharko dio.

    Informazio gehiago
    Copia de HOW I GREW UP (刘宇飞)1

    HOW I GREW UP 芳的蜡烛

    Liu Yufei, Cen Yi, Li Jiawei

    Behatu gabeko emozio ugari ditugu. “I”ari beldurra ematen dio bota ez den kafe kikara batengatik besteek hura zalantzan jartzeak. Film osoa emozio horren behaketaren ingurukoa da. Hazten ari diren lau gauza hutsal irudikatuz, eta sortzeko arrazoiaren bilaketaren bidez, “I”ak, azkenean, emozio horren sorrera ikustea lortzen du.

    Informazio gehiago
    Copia de IN THE BIG YARD INSIDE THE TEENY-WEENY POCKET_still1

    IN THE BIG YARD INSIDE THE TEENY-WEENY POCKET
    ミニミニポッケの大きな庭で

    Yuki Yoko

    Uzkurtzen denean, hedatu egiten da. Flotatzen du eta hondoratu egiten da. Banantzen du, baina lotzen du. Haiek ikusten ari naizela uste dudanean, haiek dira ni ikusten nautenak. Animaziozko errima bat, behaketa, grabaketa eta esperimentazio egun asko elkartzen dituena.

    Informazio gehiago
    Copia de NoizkoBasoa still 4 – Mikele Landa

    NOIZKO BASOA WHEN DOES A FOREST BEGIN

    Mikele Landa Eiguren

    Berriz hasiko den baso bat. Inoiz ikusi ez duen paisaia oroitzen ari den herri bat. Eskuekin eta atxurrekin, lur idorrari eraginez, gainazalera atera nahi ditu noizbait Ullan hazitako zuhaitzak. Hemen etengabe jaiotzen ari da erreka, orain ere bai eta jada ahaztu duen hizkuntza batean mintzo da. Basoa izatera heltzean nork biziko ote du? Nola askatu daiteke lursail bat? Norbaitek izendatuko ote du? Non du hasiera herri batek?

    Informazio gehiago
    Copia de THE ARRIVAL OF ALIENS_still1

    THE ARRIVAL OF ALIENS
    当外星人到来的时候

    Tian Guan, Junjie Lam

    Sistema autoritarioaren forma berri baten eta horretara egokitu diren herritarren arteko harremana aztertzen duen fabula bat. Pertsona talde bat jada garbi-garbi dagoen espazio ezezagun bat garbitzen ari da. Behin eta berriz ohartarazten dituzte estralurtarren eraso bat datorrenaz. Hareazko ekaitz batek espazioa betetzen du, estralurtarren erasoaren atariko gisa. Dena den, pertsona batek hareazko ekaitzaren atzean datzan sekretua aurkitzen du… Benetan existitzen al dira erasotzaile estralurtarrak?

    Informazio gehiago
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators