ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatuta,

Izaro Andrés konpositoreak eta Ander Merinok zuzenduriko Izaro: Limoiari eztia / Reivindicar la ternura dokumentalaren estreinaldia hartuko du. Saioa BBK aretoan izango da, azaroaren 14an, astelehena, arratsaldeko 18:00etan, eta bertan izango da Mallabiko abeslaria, filmeko protagonista ere badena.

Filmak ZINEBIren 64. edizioko Bertoko Begiradak Miradas desde Euskadi sailean hartuko du parte, hilaren 11tik 18ra bitartean. Guztira, sail honetan, 116 film labur, lau metraje ertain eta 28 film luze emango dira.

 

SAIO BEREZIAK

Proiekzioez gain, musikak berebiziko garrantzia izango duen bestelako proposamen eszeniko batzuk ere izango dira jaialdian, guztiak ZINEBIren saio  berezien barruan.

Igor Rezola Iztueta eta Juan Pablo Ordúñez/MawatreS zuzendarien Ez bultza egin! izeneko proiektua azaroaren 12an, larunbata, 20:00etan, aurkeztuko da, Bilborock aretoan, sarrera doakoarekin, edukiera bete arte. Bertan, zinema, musika eta artea uztartzen dira, abiapuntu gisa La haine (Mathieu Kassovitz, 1995) film frantsesa hartuz, Estatuan El odio izenburupean estreinatu zena, eta Vincent Cassel, Hubert Koundé eta Saïd Taghmaoui protagonista dituena.

Ez bultza egin! proiektuak filmaren berrikuspen, berrirakurketa eta berrinterpretazio kolektiboa egitea proposatzen du, ekoizpen kultural eta artistiko garaikidean oinarrituta. Horretarako, Sevillako Los Voluble bikote esperimentala (Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía edo Sónar jaialdian ikusi berri direnak) izango du partaide , baina baita beste artista eta talde batzuk ere, hala nola MCeta hip hop ekoizle Dano, Beñat Krolem, Maria Muriedas + Iñaki Billelabeitia, Adrian Romero edota Miguel Espiga + Raúl Jiménez.

Azaroaren 17an, osteguna, 21:00etan Bilborock Aretoak Martian Civilization A/V show musika elektronikoan eta ikusizko doinuetan oinarritutako doako ikuskizuna hartuko du, Zabala bilbotar musikari eta ekoizlearen eskutik, “existitzen ez den film baten jatorrizko soinu-banda gisa” definitzen dena.

Bestalde, Jon Aguirrezabalagak (WAS) 2020an disko futurista bat kaleratu zuen, “edertasun izoztuko melodiez eta paisaia atmosferikoez” betea, eta aurten ZINEBIk zuzeneko berezi batekin agurtuko du lan hori, Mikel Aguirrezabalagak sortutako ikusizko doinuekin. Bertan, Rafa Zubiriak eta Asier Buenok egindako bideoklipen planoak eta horretarako sortutako material propioa tartekatuko ditu, eta kontzeptu osoa planeta gorriko distopia futurista baten inguruan egituratuko da. Zabalaren emanaldiaren ondoren, Lorea Argarate DJaren saioarekin jarraituko du gauak.

 

ZUZENEKO MUSIKA

Zuzeneko musika ZINEBIren inaugurazio eta amaiera ekitaldietan ere izango da, urtero bezala, Arriaga Antzokian egingo direnak. Lehenengoan (hilaren 11n, 19:30ean), Merina Gris euskal taldearen zuzeneko abestiak izango dira entzungai. Aurten, “Zerua orain” izeneko bere lehen diskoa kaleratu du GrisekBere burua “pop estilo bortitza” gisa definitzen duen musikariak , eta estilo hori “Gureak Ez Zirenak” izeneko bertsioen EPra ere eraman du.

ZINEBIren inaugurazio galan eskainitako emanaldiaren ondoren, taldeak Bartzelonara, Madrilera, Rotterdamera edo Groningara, besteak beste, eramango duen birarekin jarraituko du.

Bestalde, GHAU, Gartxot Unsainen proiektua, arduratuko da ZINEBIren itxiera ekitaldiari musika jartzeaz (hilaren 18an, 19:30ean).

Jaialdiaren prentsa materiala esteka honetan kontsulta daiteke.