Erabili gure bilatzailea

    ZINEBI 64

    Nazioarteko Epaimahaia

    Sail Ofiziala Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaia

    Anca Caramelea

    Zinema programatzailea da Ecozine Zinemaldian. Zinemaren arloko profesional gisa, hainbat zinemaldirekin kolaboratu du, hala nola Les Films de Cannes à Bucarest, Bucharest International Experimental Film Festival (BIEFF), NexT Film Festival jaialdiekin. Zinemak aldaketarako tresna gisa duen ahalmena interesatzen zaio eta, hori dela eta, elkarlan estua egin izan du Pelicam – Ingurumenari eta Jendeari buruzko Nazioarteko Zinema Jaialdiarekin, bai jaialdiaren programatzaile gisa, bai koordinatzaile gisa. Bere beste eremu profesionala zinemak hezkuntzarako bitarteko gisa duen zereginarekin lotuta dago eta, horrek bultzatuta, zinemarekin lotutako hainbat hezkuntza-programatan parte hartu du (CinEd, Éducation à l’image, CineKids, Kinoteca Bloc Zero). Antropologia eta Soziologia ikasketak egin zituen Bukaresteko Unibertsitatean, eta Zinematografia Ikasketetan masterra egin zuen East Angliako Unibertsitatean.

    Hilke Doering

    1966an jaioa, eta Alemanian eta Suitzan hazia. Soziologia ikasi zuen Bielefelden eta Parisen, eta ikerketa lanak egin zituen ikusizko soziologiari eta etnografiari buruz. Oberhausengo Film Laburren Nazioarteko Jaialdian lan egiten du 1995etik, zinemaldiaren nazioarteko lehiaketaren eta nazioarteko harremanen arduradun gisa. Testuinguru horretan, Zinema Jaialdien Europako Koordinazio Batzordeko kide izan zen 1996tik 2000ra bitartean, eta Film Laburren Nazioarteko Konferentziako presidente 1998tik 2003ra; horrez gain, European Short Film Network-eko (ESFN) bazkide sortzaileetako bat ere izan zen, 2018an. Nazioarteko zinemaldi askoren epaimahaikide izan da, eta baita mundu osoko zinema programetako komisario ere.

    Juan Soto Taborda

    Muntatzailea, errealizadorea eta artxibozaina da. Dokumentalen errealizazioa ikasi zuen Kubako San Antonio de los Bañoseko Zinema eta Telebistaren Nazioarteko Eskolan (EICTV). Gaur egun, Kataluniako Filmotekaren eta Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunyaren (ESCAC) proiektu baten buru da, zeinetan Ferrán Alberichek dihardu komisario gisa. 2020an Black Canvas Festival-en Edizio Onenaren saria jaso zuen Philip Warnellen Intimate Distances lanagatik. Bi bider izendatu dute Kolonbiako Zinema Akademiaren Macondo Sarietan Editore Onena izateko. Muntatzaile gisa, honako lan hauek egin ditu, besteak beste: La defensa del dragón, Natalia Santa-rena; Agosto, Armando Capó-rena; Pornomelancolía, Manuel Abramovich-ena eta El Father Plays Himself, Mo Scarpelli-rena. Zuzendari gisa: Revelaciones (2020), Parábola del retorno (2016), Estudio de reflejos (2013), Nieve (2012), 19º sur 65º oeste (2010), El bombillo (2009) eta Elena dio a luz un hermoso niño (zuzendarik: Chiara Marañón; prod.: LaCima), Zinemagintzaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuarengandik (ICAA) jaso duena eta gaur egun ekoizpen fasean dagoena.

    Sabina Urraca

    Idazlea, editorea eta kazetaria. Jaiotzez euskalduna, Tenerifen hazi zen eta Madrilen bizi da duela hogei urte baino gehiagotik. Madrilgo Complutense Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentzia ikasi zuen, eta Gidoi diploma eskuratu zuen Madrilgo Erkidegoko Zinema eta Ikus-entzunezkoen Eskolan (ECAM). Gidoilari, telebistarako sortzaile, zerbitzari, aseguru-saltzaile eta marihuana-ebakitzaile gisa lan egin du. Espainiako hainbat hedabidetan idazten du (El País, El Cultural, Vice, Cinemanía, Eldiario.es). Las niñas prodigio (Fulgencio Pimentel, 2017), Javier Morote Saria irabazi zuen eleberriaren egilea da, eta baita Soñó con la chica que robaba un caballo (Lengua de trapo, 2021) eleberriarena ere. Andrea Abreuren Panza de burro (Barrett, 2020) liburuaren editorea da. Hainbat kultura-erakundetan idazketa-tailerrak ematen ditu. 2020an Iowa Arts Fellowship beka jaso zuen Iowako Unibertsitatearen eskutik.

    Begoña Vicario

    Arte Ederretan doktorea eta animazioko irakaslea. Hauazkena animazio-taldea koordinatzen du eta ikerketa-lanak egiten ditu Akmeka Arte Garaikidearen Ikerketa Taldean: www.akmeka.org. Zuzendari gisa, bakarkako lanak egin ditu, hala nola Pregunta por mí (1997) eta Haragia / Carne humana (2000), eta baita kolektiboak ere, esaterako, Beti bezperako koplak (2015), Areka (2016), Ehiza (2020) eta Hirian ibiltzeko jarraibideak (2021). Guztiek ere sariak jaso dituzte nazioarteko jaialdietan, Goya saria edo ZINEBI 59ko Euskal Zinemaren Sari Nagusia (2017an), batzuk aipatzearren. Animaziozko zinemari buruzko hainbat liburu idatzi ditu, besteak beste: Breve historia del cine de animación experimental vasco (1998, Madrilgo Zinema Esperimentalaren Astea), Sistiaga, el trazo vibrante (2008 Animadrid) eta Cortometraje de animación realizado por mujeres en el Estado Español (Cineastas emergentes. Mujeres en el cine del siglo XXI. Madril: Iberoamericana, 2018).

    Atal ofiziala ZIFF – ZINEBI First Film Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaia

    Nicole Brenez

    Zinematografia Ikasketetako irakaslea da Sorbona Berria Unibertsitatean; Irudiaren eta Soinuaren Lanbideetarako Europako Fundazioaren (Femis) Analisi eta Kultura Saileko zuzendaria da 2017tik, eta Frantziako Zinematekako abangoardiako zinema-zikloaren komisarioa 1996tik. Philippe Grandrieux zinemagilearekin batera, It May Be That Beauty Has Strengthened Our Resolve film-bilduma ekoitzi zuen, zinemagintzaren historiografiek ahaztutako eta baztertutako zinemagileei buruz. Besteak beste, honako hauekin lan egin du: Chantal Akerman (La folie Almayer, 2011), Jocelyne Saab, Marylène Negro, Jean-Gabriel Périot, Jean-Luc Godard (Le Livre d’Image, 2018) eta Jacques Kebadian-ekin. Argitaratu dituen lanen artean honako hauek aurki ditzakegu: Cinéma d’avant-garde Mode d’emploi (Tokio, Gendaishicho-shinsha argitaletxea, 2012); We Support Everything Since the Dawn of Time That Has Struggled and Still Struggles. Introduction to Lettrist Cinema (Stockholm, Moderna Museet / Sternberg Press, 2015); Jean-Luc Godard théoricien des images (Roma, La Camera Verde, 2015); Manifestations. Écrits politiques sur le cinéma et autres arts filmiques(Réville, De l’Incidence, 2020).
    Argazkia: © Elena Taboada

    Carlos Marañón Canal

    Zinemaren arloko kazetari eta kritikaria da, hogeita bost urtetik gorako eskarmentua duena. Cinemaníaren zuzendaria da 2008tik. Zuzenbidean lizentzia egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean, eta Kazetaritza Nafarroako Unibertsitatean. Cadena SER kateko kolaboratzailea da zinema eta futbol gaietan ( La ventana, Carrusel deportivo ), eta Oscar sarien eta La Ligaren esataria da Movistar+en. Futbolari ohia eta zutabegilea da ASen eta El País, La Vanguardia, 20 minutos, Cinco Días, Rolling Stone eta Gentleman argitalpenetan ere idatzi du. Honako liburu hauen egilea da: Fútbol y cine. El balompié en la gran pantalla eta Un partido de leyenda. Historias de ‘Evasión o victoria’. Zinemari eta futbolari buruzko monografia eta liburuetan parte hartu izan du, eta Galder Reguerarekin batera idatzi zuen Quedará la ilusión: Una correspondencia durante el Mundial de Rusia gutun-liburua.
    Argazkia: © Maja Radosevic

    Marta Popivoda

    Zinemagilea, artista eta ikertzailea da. Belgrad eta Berlin artean ibiltzen da, bai bizitzeko, bai lan egiteko. Bere lanaren kezka nagusiak memoriaren, historiaren eta ideologiaren arteko tentsioak dira, baita gorputz kolektibo eta indibidualen arteko harremanak ere. Popidovak ikuspegi feminista eta queer batetik heltzen die. Bere lehen film luze dokumentala, Yugoslavia, How Ideology Moved Our Collective Body, Berlingo Nazioarteko 63. Zinemaldian – Berlinale estreinatu zen eta nazioarteko jaialdi askotan proiektatu zen. New Yorkeko MoMAko film-bildumaren parte ere bada. Bere lana arte galeria garrantzitsuetan egon da ikusgai, hala nola Londresko Tate Modernean, New Yorkeko MoMAn eta Erromako MAXXI museoan. Akademie der Künste Berlin-en arte bisualen Berlin Arte sari ospetsua jaso zuen, eta Media Art arloan sortzen ari den artistaren Edith-Russ-Haus saria. Bere azken dokumentala, Landscapes of Resistance, Rotterdameko 50. Nazioarteko Zinema Jaialdiko (IFFR) Tiger Lehiaketan estreinatu zen eta sari ugari irabazi zituen mundu osoan. 2022an bere lana honako jaialdi hauetan aurkeztu zuten: Berlingo 12. Bienalean, Manifesta 14. Bienalean eta Belgradeko Bienalean. Zinema-eskolak ematen ditu modu erregularrean SNDOn, Amsterdamgo AHKn eta Osloko Arteen Akademia Nazionalean.
     
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators