Erabili gure bilatzailea

    OHOREZKO MIKELDIA

    CARLOS SAURA

    CARLOS SAURA. BEGIAK ZABALIK

    Norbaitek idatzi du Carlos Saurak 1975 inguruan filmatzeari utzi izan balio ordura arte egindako hamar filmak nahikoa izango liratekeela Espainiako zinemagintzan toki berezia izateko. Zorionez, berrogei urte pasa dira eta artista bizirik dago oraindik, eta denbora horretan guztian bere irudiari hainbat alderdi gehitu dizkio kritikak bere lan zinematografikoa ebaluatzeko orduan ezarritako lan estereotipatuari. lan emankor hori guztia egin du joan den mendeko berrogeita hamarreko hamarkadatik hasi eta hirurogeita hamarreko hamarkada iritsi arte.

    Hori guztia esatean esan nahi dut Carlos Sauraren dohain handienetako bat izan dela bizitzea tokatu zaion unetara egokitzea bere sormen lana, une bakoitzaren eta bere garaiko egoeraren arteko sintoniarik egokiena bilatuz. Modu akademikoagan esanez, Carlos Saura bakar bat dago, egile enpirikoa alegia, baina horri lotuta doaz hainbat Carlos Saura, egile ereduak alegia, Umberto Ecok sortutako terminologia erabiliz. Sakon-sakonean bere obra guztia formen bilaketa da eta horien bitartez zinema (edo argazkilaritza edo idazketa, horiek ere jorratu izan baititu) gai da errealitateari kosk egiteko, testuinguruarekin elkarrizketan aritzeko.

    Saurak zinemarekiko duen dimentsio horren inguruan gauza asko argitu litezke baina azpimarratzekoa iruditzen zait bere lanak best artistekin izan duen harremana. Horiekin elkartzean bide beriak aztertu izan ditu, gutxi zapaldutako lurrak ikertu ditu. Zalantzarik gabe, topaketa erabakigarria izan zuen (Saurak halaxe esan du beti) Luis Buñuelekin, eta ez Calandako maisuak bere zinemagintzan izan zuen eraginagatik, baizik Los olvidados egin zuenak beragan ezarri zuen kutsu etikoagatik.

    Gero lankidetza zabal eta emankorra izan zuen Elias Querejetarekin; hain zabala eta emankorra izan zen ezen hirurogei eta hirurogeita hamarreko hamarkadetakoo espainiar kulturak ez zukeela zentzurik izango beraiek eraiki zuten zinemarik gabe. Hala ere zehaztu behar da Saura Espainiako Zinema Berria deituriko mugimenduan oinarrizko zinemagilea izanik, lan garrantzitsuak egin baitzituen eta gerora eredu bihurtu zen La caza (1965) ere bai, garai hartan mundu osoan sortzen ari zen Zinema Berika multzoarekin bat zetorren zinematografia-lan bakarra egin zuela (Los golfos, 1959), hortxe bere ospea.

    Baina bada beste Saura bat ere, aurrekoak bezain garrantzitsua: Antonio Gadesekin (eta Emliano Piedraren ekoizpenean) lan egin eta zinema musikalaren iturria irekitzen ausartu zena, Atlanyikoaren beste aldetik etorritako estereotipotik aldenduz, 1981 eta 1986 artean trilogia flamenkoa izango da dantzaren, musikaren eta irudi zinematografikoaren arteko harremana modu originalean erakutsiko duena, Benito Perojoren La verbena de la Paloma (1953) ahaztezina egin zenetik ikusi ez zen bezala. Saurak berak ondorio batzuk atera zituen saiakera horren inguruan eta etorkizunean egingo zuen zineman eragina izango zuen etekin horrek: Sevillanas (1991), Flamenco, Flamenco (2010), Tango (1998) eta Fado (2008).

    Era berean, Carlos Saura beti izan da argazkilari eta bere zineman argia eta kolorea aztertu izan ditu intentsitate handiz, halabeharrez. Aipagarria da, noski, Vittorio Storaro zinemagile ezagunarekin izandako lankidetza (lankidetza horren emaitza ikustearren nahikoa litzateke Goya en Burdeos gogoratzea), baina uste dut ez dela derrigorrez elkarren artean egindako lana izan. Horregatik bidezkoa da aipatzea hainbat zinemagileren rolak eragin handia izan duela Aragoiko zinemagilearen unibertso bisualean, hala nola Juan Julio Baena (Los golfos filmean agertutako zuri-beltz gordina edo Llanto por un bandido filmeko argi bizia), Luis Cuadrado (Querejeta zikloaren lehen zatian), Teo Escamilla (trilogia flamenkoa filmetan bereziki) eta Jose-Luis-López-Linares.

    Azkenean topaketa horiek guztiak (ekoizleekin, dantzariekin, operatzaileekin), lankidetza horiek guztaik baliatu ditu Saurak bere karreraren hainbat unetan gauza berriak asmatzeko, estilo jakinari mekanikoki eutsiz bere lana zaharkitzen utzi baino jakin izan zuen berriz sortzen eta erronka berriei aurre egiten. orain gutxi egindako elkarrizketa batean halaxe laburtzen zuen saurak bizitza: “Berrogei film baino gehiago egin ditut eta ia naiz horien erantzule bakarra, zazpi seme-alaba ditut, milaka argazki, marrazki, disko, idatzi eta seiehun argazki-kamera baino gehiago”. Nahikoa litzakete hau eranstea: XX. mendeko bigarren erdialdean Espainiako zinemaren historian paper nagusia ere bai.

    Santos Zunzunegui
    Katedraduna (UPV/EHU)

    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators