Erabili gure bilatzailea

    OHOREZKO MIKELDIA

    PERE PORTABELLA

    PERE PORTABELLA, LURRALDETIK KANPOKOA

    Pere Portabellak zinema espainiarrean duen tokia gogartzeak derrigorrezko bilakatzen du, lehenik eta behin, haren obrak zera eskaintzen duela kontuan hartzea: gure zinemak bere historian zehar ekoiztutako aberatsenaren eta iradokitzaileenaren eratzaile bezala identifika daitezkeen alde batzuei argi emateko elementu esanguratsuak (ekoizle eta zuzendari izan den partetik). Aitzitik. kontuan hartu beharrekoa da ibilbide hori nagusi den zinemarekiko xelebre moduan agertzen dela, bai errealismoaren neurri bateko tradizio espainiarraren zerroak aztertzean (edo deformazio handiago do txikiagoko desbiderapenak) Films 59ko factorum lanetan izandako jardun garrantzitsuan (Los golfos, El cochecito, Viridiana), bai abangoardiako keinuak bortizkeria politikoarekin uztartzean zuzendari moduan sinatutako filmetan.

    Horrez gain, gainera, Portabellarena bezalako obra ezin azter daiteke konplexutasun osoan zinemaren esparru murritzetik ateratzen ez bada, eta beste arte praktika batzuekin izandako elkarrekintzaren eta kokatzen den gizartearen artean eratutako atzealde bikoitzaren gainean jartzen ez bada. Portabellarentzat, zinema ez da gainerako arteetatik banandurik agertzen den artea. Are gehiago esanda, testuinguru jakin batean kokatzeko erreferentziak bilatzean, oso argi geratzen da zinemarena bezalako eremu mugatuan geratzeak ez duela haren obraren testuinguruaren aberastasuna agortzen. Portabellaren biografian bertan ez da zaila horrelako arte formulak topatzea. Horiek zinemakoak diren formuletatik ezberdintzeko modu bakarra sorrerako keinuaren nortasuna eta zentzua ematen diona alde batera uztea da. Zentzu horretan. kontuan izan behar da Portabellak Grup de Treballek garatutako jardueretan izandako parte-hartzea. Grup de Treball esku-hartze kontzeptual aktiboko taldea izan zen artearen eta politikaren alorretan Bartzelonan, 1973 eta 1976 artean.

    Esan daiteke Portabellaren zinemak, hasiera bateko No contéis con los dedos (1967) filmetik orain dela gutxi egindako El silencio antes de Bach (2967) filmeraino, keinu berdinean konbinatzen dituela politikaren bortizkeria eta estetika, esperimentua eta salaketa, biak une historiko ezberdinekin zerikusi zuzena izanez. Obraren globaltasunak Aristotelesen narrazio kanonari aurre egitea planteatzen du, arrazoia kenduz “zuzenean gaira” joateko (Portabellaren hitzak bere estrategia definitzeko). Horrela, erritmoaren eraketari eta sormen artistikoaren erroen euren azterketari ere aurre egiten zaie. Aitzitik, aldi berean, buruz buruko elkarrizketa erabili izan zuen frankismoarekin eta hark iraun zuen aldi zabal batean, zinema militantearen eta udergroundaren aurrean bere jarrera propioa izanez eta bere lana gauzen ezkutuko aldearen akta idaztearen eginbeharra lehentasuntzat izan zuten artista horien (ez bakarrik zinemagileak) lanaren barran kokatuz. Haiek interesa agertu zuten egunerokotasun sinplena definitzen zuten estereotipoak desegokitzeko lan motel eta metodikoaren ondotik bakarrik errebelatzen den imajinatzen denaren geologian (hitza argazkilaritzaren eremuan zorrozki erabiltzen den moduan darabilt).

    Zinema egiten la berrogeita hamar urte igaro eta gero (ekoizle moduan, zuzendari moduan), Pere Portabellaren lanarekin argi geratzen da nola gorde zuen laneko praktika bat erakundeak irudikatzeko sistemaren ertzetan. Hori Espainiako zinema bezalako zinema otzanean egitea paradoxa emankorra da. Portabellak, gainera, bere eskuhartzea baino lehen nahiko antzu ziren eremuak luberritu zituen. Ezin daiteke alde batera utzi: arrazoi asko eta onengatik, Portabella lurraldetik kanpokoa da.

    ZINEBIren 49. ekitaldiak saritu egin nahi du lurraldez kanpokotasuna, tinkotasuna eta talentua; eta asmo horrekin ohorezko Mikeldia emango dio, merezimendu osoz, Pere Portabellari.

    Santos Zunzunegui
    Katedraduna (UPV/EHU)


    PERE PORTABELLA
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators