Erabili gure bilatzailea

    OHOREZKO MIKELDIA

    RENÉ VAUTIE

    Kultura afrikarren iragan eta orainaldi gehiena ezezaguna zaigula egia bada ere, egia da aldi berean mundu osoan geroz eta interes handiagoa dagoela historiaren puzzle konplexua osatzeko eta arte eta letren esparruan kontinenteko kultura nortasauna eta munduko iredien aberastasuna berreraikitzen lagun tzen duten proposamen berriak barreiatzeko.

    Garai kolonialeko lehenengo filmazioek, XX. mendearen hasieran egindakoak, kritautasunaren zibilizazio helburuaren onberatasuna zabaltzeko xedea zuten, herri idolatren itsutasun atzeratu esta basatiaren aldean. Aitzakia horren pean, lehengaien indarrezko ebastea jazo zen Afrikan, esklabotasuneko hiru menderekinjarraitzea ekarriko zuen genozidio kultural estali batakin batera. Garai honeta hasiko dira lehenengo misio antropologikoak agertzen (xede kolonialerantz zuzenduta neurri batean edo bestean), eta horiek filmazio etnografko ugari utzi zituzten. 40ko hamarkadan Jean Rouch eta René Vautier bezalako errealizadore garrantzitsuen lan interesgarriak azaltzen hasi ziren. Espainian, Manuel Hernadez Sanjuán zuzendari ezezagunak propagandarako 31 film labur grabatu zituen Ekuatore Ginea kolonia espainiar zaharrean, 1944 eta 1946 artean. Film horiek Fimoteka Nazionalaren funtsetatik berreskuratu ditu We Are Here Films produktoreak (Mbini, Vic Pereiró eta Pere Ortínek zuezendurikoa, Altair).

    Jean Rouch (1917-2004) etnografo eta zinemagila oparoak lotura estua eduki zuen mendebaldeko Afrikarekin. Zubi eta bideen ingeniari, 40ko hamarkadaren hasieran lehenengo bidaia egin zuen Nigerren zehar, errepideak eraikitzeko proiektu baten barruan. Ondoren, erresistentzia frantziarraren parte izango zen Bigarren Mundu Gerran. Urte batzuk aurrerago Senegal, Mali, Burkina Faso eta Ghana ezagutuko zituen. Herrialde horietan, film ugari grabatuko zituen eta, bertan, kultura afrikar ezberdinak jarriko zituen agertokian. Vertov eta Flahertyren eraginekin, 50eko hamarkadan dokumental etnografikoa planteatzeko modua aldatuko du. Les Maîtres fous (1954) eta, batez ere, Moi, un noir (1958) bezalako errealizazioek etnofikzio bezala ezagutzen den hori sortzean ekarri zuten. Errealitatea dirudien bezala harrapatzen saiatzetik urrun, Rouch errealitate hori probakatzen saiatuko da bertako pertsonen artean, haiek baitira bere filmen protagonista nagusiak. Moi, un noir apurketa izan zen tradizio etnografikoarekiko, dokumentalaren eta fikzioaren arteko langa apurtu egin zelako. Film honek nahiz hurrengoak, Chronique d´un été (1960), cinéma vérité delakoa sortzea ekarri zuten, Truffaut, Godard, Chabrol eta abarren Nouvelle Vague delakoaren inspirazio izandakoa hain zuzen.

    René Vautierrek (1928) zinema ulertzeko beste modu bat irudikatzen du. Nerabe zenetik askatasunaren eta gizarte justiziaren aldeko aktibista SGM-n, gaur egun zentsuaren eta botere gehiegikerien aurkako borrokarekin jarraitzen du. Militante komunista izan zen, Erresistentzian parte hartu zuen, eta horrek Gerrako Gurutzea ekarri zion 16 urterekin. Gatazka amaituta, zinema ikasketak egin zituen IDHEC-en. Bertan, bere iritziak praktikan jarri zituen, greba ezberdinak fimatuz. 1944an Irakaskuntzaren Ligaren enkargua onartu zuen, eta sudan frantziarrera noan zen betako nekazariei buruzko lan bat egiteko. Horri esker, haien bizi baldintza ankerrak ikusi ahal izan zituen. Kolonietako gobernatzailearen debekuari jaramonik egin gabe, Vautier nazismoaren memoria itzultzen dioten gehiegikeriak filmatzen hasi zen. Abentura horretatik jaioko da Afrique 50, kolonien aurkako lehenengo filma. Materiala konfiskatzea (bobina batzuk besterik ezin izan zituen berreskuratu), hamahiru prozedura judizial, kartzelan urtebete eta 40 urteko zentsura ekarri zion horrek guztiak. Aipatutako egintzen salaketza gain muntaketaren azkeneko zatiak itxaropenez aurreratzen du askatasunaren aldeko borrokan herrien batasun panafrikar berri eta geldiezina. Muntaketa prestatzen zebilen bitartean, langileen borrokara sartu zen, Un homme est mort film labur ospetsua eginez. Bertan, poliziaren bala batek hildako langile baten heriotza aipatu zen. Zinta hori ehunka aldiz jarri izan zuten greba batzorde ezberdinek, bera bakarrik hondatu zen arte. Gizarte esku-hartzeko zinemaren adibidea: errealitatean isla. Haren garapenean, eragina eduki nahi da, komunikazio ofizialak kalteturikoen hitza ukatuz egin dezakeen manipulazioari aurre hartzeko helburuarekin.

    Urte gutxi batzuk geroago, argenlianarrekin esku hartzen du independentziaren aldeko gerran (1954-1962). Hura eta gero, Peuple en marche (1962) egiten du, gerrako irudiekin eta herrialde askearen lehenengo uneekin. 1965 urtera arte, Aljerreko Zinema Eskolaren ardura hartzen du bere gain. Bretainiara itzultzerakoan, gerran esku hartu zuten frantziarrekin eduki zuen, haien bizipenak biltzeko. Emaitza Avoir 20 ans dans les Aurès (1971) izan zen, fikzioko filma, benetako lekukotzetan oinarritu zuena. Lan horri esker, Cannes-eko Kritikaren Astearen saria eskuratu zuen 1972an.

    1973an, eragindako beste zinemagileen babesa eskuratuta, adibidez Resnais eta Sautetena, gose greba egingo zuen zentsura politikoa kentzea eskatzeko. Helburua erdietsi egin zuen. Halaber, beste gai batzuetan esku hartu zuen, adibidez apartheid hegoagrikarrean, Frantziako arrazakerian, emakumearen egoeran, faxismoaren aurkakoetan, poluzioaren aurkakoetan, eta abar.

    Gaur egun, René Vautier bere 140 filmetako batzuk berreskuratzen saiatzen ari da, Frantziako Zinema Akademiak interes publikokotzat jotakoak horiek. Balio izugarriko ondarea, eskura egon behar dena bere mezua behar duten tokietan. Hortiz dator zinema horrela ulertxeko moduaren jarraitutasuna eta egokitzapena bermatzearen garrantzia, teknologiaren eta haren botereen gizarte berrian. Kontua da nola bermatu hura barreiatuko dela, telebista kalteek eta plataforma digitalek kateetan egin ohi duten beto orokorraren aurrean. Hitza ukaturik duten horiei kameraren bitartez irudita eta soinua jarriz gizarte esku-hartzea edukitzeak gain, Vautierrek bestearen errealitatearen gaineko gertaera baztertuez kontzientzia hartzearen alde egiten du aurkaratutako errealitateen arteko irudi elkarrizketaren bitartez. Giza harremanei datxezkien desafaseak eta bidegabekeriak berriro orekatzeko saiakaera argia da.

    Jesús Ahedo

    RENÉ VAUTIER
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators