Nicolasek Violette gonbidatzen du bere urtebetetzea elkarrekin ospatu dezaten.
Bere urtebetetze egunean, France, alaitu beharrean, bere beldurretan sartuz doa.
Florence eta François anaiak aitaren urtebetetzea ospatzeko prestatzen ari dira.
Bere 50. urtebetetze egunaren bezperan, Paula Dukerquera itzultzen da, aspaldi bizi izan zen lekura. Han, ez du aurkitzen bere iraganeko gizon bakar bat ere.
Roman, Artearen Historiako ikaslea, Evaz maiteminduta dago; neska gazte haren siluetak osabak egindako eskultura bat ekartzen dio gogora.
Parisen ikasle dabilen neska gazte bat margolari batentzat biluzik posatzea pentsatzen ari da.
Luciek eta Evak ustekabean topo egiten dute aspaldian elkar ikusi gabe egon eta gero. Eva margolaria da orain, eta Lucie konbentzitu egin du berarentzat posa dezan bere egongelako sofa gorrian.
Bikote ezkonberri bat bere apartamentu berrira iritsi berri da. Hura apaintzeko, luzaroan beraiekin egongo den 30eko hamarkadako pintura bat aukeratzen dute.
Ezkonduta egon arren, Ninonek bere maitale eta ezkongai ohi batzuk gonbidatzen ditu bere urtebetetzera.
Mélanie Parisen ikasten ari den neska gazte bat da, eta biluzik posatuko du argazkilari batentzat.
Ninon eta Vincent kaleko bi margolari dira, eta erretrata ditzaketen turisten ehizan dabiltza Parisko kaleetan.