Thomas Henriot margolari atipiko eta erradikalaren potreta proposatzen du. Bere obrak gauzatzen dituen bitartean bere barruko bizipenak azaltzen dira.
Bortxazko desagerpen bat gertatzen denean, amaitzen dena ez da bakarrik desagertu denaren bizitza; aitzitik, orbain emozional izugarria sortzen du kaltetutako familiengan eta gizartean.
Aiurrek sei urte ditu. Bere aitak kartzelatik deitzen dionean, bost minutu baino ez ditu berarekin hitz egiteko. Baina, egoera hori, laster aldatuko da.
J. J. Bakedano Benito Ansolarekin solasean bere filmografia, aztertzen du, 70etan hasi eta 2000-rarte.
Familia bat. Amets bat. Bidaia bat: Fantasia. Baina errealitatean gabeziak ordezkatzen dituzten argazki eta koadroz betetzen dira etxeko hormak.
Lau emakume berezi, erbestearen ondorioz identitatea eta sustraiak galdu zituztenak, baina trukean bizitza zoragarriak izan zituztenak.
Zenbait argazkilarik proiektu propio bat garatu dute Eulalia de Abaituaren argazki bat aukeratu ondoren. Abaitua lehen emakume argazkilari euskaldun eta bizkaitarra izan zen.
Hamar urteko ikerketa luze baten ondoren, beraz, filma, hitzik gabe, azalpenik gabe, soinu berezi eta berezi honen atzean dagoen historia guztia erakusteko saiakera bat da.
Mirza Delibašić, mito bat zen kirolaren arloan, eta gerra-heroia izan zen Bosnian, senideekin ihes egin beharrean bere herriarekin borrokatzea aukeratu baitzuen. Gaur, bere seme Dankok oroimenean darama aita, baina baita hura ez egoteak utzitako zauria ere.
Bi dokumentalista euskaldunek Bosnia zeharkatzen dute jatorri etnikoaren arabera ikasleak sistematikoki bereizten dituen hezkuntza sistemaren aurreko alternatiba eskaintzen duten irakasleen bila.