Jakes (12 urte) basoan zehar dabil lasterka, noraezean galduta. Bidean, Amaia (27 urte) agertu eta etxera gonbidatuko du aterpea eskainiz. Bien elkartze honek Jakes bere beldurrei aurre egitera eramango du.
Arga ibaian gorpu bat agertu da. Inork ez du faltan bota, ez bere desagerpena salatu. Ana Miravalles detektibearentzat ohiko beste lanegun bat izango dela badirudi ere, lehenengoz biziko ditu bere herrian lan egitearen desabantailak. Izan ere, susmoa du bere alaba Eukenek zerbait jakin dezakeela. Momentu horretatik aurrera Anak erabaki bat hartu beharko du.
Leku eta une egokia aukeratu ezkero, marmitakoz betetako poltsa bihurtu daiteke mehatxu terrorista.
Ingurumen krisia dela eta kolapsoan dagoen komunitate txikiko biztanleria ahal bezala moldatzen da bizitza berrira. Pribilegiatuak carpe diem pentsakizunari lotuta, bizirauteari eutsi nahian besteak. Zer da etorriko dena? Besterik ezean, zerbaitek salbatuko gaitu?