Erabili gure bilatzailea

    LA SINSORGA

    Marta Gómez, Paula Iglesias

    Sinopsia
    2022. Bilbo. Maitasun erromantikoaren ikono bat ganorabakoen (sinsorgas, gaztelaniaz) habi bihurtzear dago. Irantzu Varela eta Andrea Momoitio kazetariek emaztegaien soinekoen atelier
    bat eraldatzea erabaki dute. Atelierra XIX. mende hasierako eraikin enblematiko batean dago, eta La Sinsorga bihurtuko dute, kultur zentro feminista. Eta berezitasun erantsi bat du: prozesu guztia emakumeek eraman behar dute aurrera. Dokumental honek “guztiok nahi genuen” leku horretarako bidaian laguntzen du, eraiki nahi dugun gizartea nolakoa den hausnartzeko unibertso bitxi eta pertsonal bat sortuz. Bizi nahi dugun horren inguruan hausnartzeko.
    Fitxa teknikoa
    Marta Gómez, Paula Iglesias
    Paula Iglesias Calderon, Andrea Momoitio / Al Borde Films