ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak –Bilboko Udalak antolatua–, gaur, URRIAK 24, irekiko du jaialdira joan nahi duten komunikabideetako profesionalek akreditatzeko epea.

ZINEBIra joateko akreditazioa esteka honen bidez eskatu behar da: akreditazioakprentsa@bilbao.eus. EPEA AZAROAREN 5EAN ITXIKO DA.

Mezu elektroniko horretan honako hau adierazi beharko da:

  • Hedabidearen izena eta web helbidea
  • Jaialdian izango den pertsonaren izen-abizenak
  • Jaialdian izango den pertsonaren NANa
  • Jaialdiari buruz argitaratutako aurretiazko informaziorako estekak erantsi

ZINEBI azaroaren 10etik 17ra izango da. Azaroaren 10ean inaugurazio gala batekin hasiko da Jaialdia Arriaga Antzokian. Azaroaren 17ra arte, jaialdiak 43 herrialdetako 128 film programatuko ditu. Aurkeztutako filmen erdia baino gehiago estreinaldiak dira Estatuan.

Nabarmentzekoa da inaugurazio ekitaldira (azaroaren 10ean) eta itxiera ekitaldira (azaroaren 17an) joateko, antolatzaileek ahalik eta aurrerapen handienarekin ezagutu beharko dutela ekitaldi horietara joateko interesa duten komunikabideak.