Erabili gure bilatzailea

    Llueve en casa

    Ana González Telleria

    Sinopsia
    Bi ahizpa gazte familiaren oroimenean galdutako arbaso baten bila abiatuko dira, haren oihartzunak orainean entzuten baitira. Haren aztarnak aurkitzeko, ahizpek gerraosteko Bilbora eramaten dituen bidaia bati ekiten diote. Garai hartan, auzoetan bizilagunen artean lotura estuak zeuden eta aldaketa-bolada biziek kaleak astintzen zituzten. San Frantzisko auzoko bi bizilagun gaztek izen berbera zuten: Sara. 1954an Radio Juventud de Vizcaya Bilboko irrati-proposamen berriarekin bat egin zuten, eta irratiko antzerkietan parte hartzen hasi ziren. Haietako bat erreferentzia bihurtu zen kazetaritzaren munduan eta bestea oroimenean esekita geratu zen, familiaren albumetan gordeta. Ahizpak beren arbasoaren bizitza eta istorioa berreskuratzen saiatzen dira, Sara Bustinduy-rena, beren familiako emakumeen legatuaren bidez haien bizitzatan baitago oraindik ere. Emakumeen leinuak, istorioak kontatzeko askatasunak eta memoriaren garrantziak ehuntzen dute kontakizun hau, zeinak emakume eta ahizpa gisa bizitakoaz ere hitz egiten baitigu.
    Fitxa teknikoa
    Ana González Telleria
    Ana González Telleria
    Cristina, Ana González Telleria

    Ana González Tellería
    (Bilbao, 1996)

    Ikus-entzunezko Komunikazioan graduduna (UPV/EHU) eta Arte Ikerketa eta Sorkuntzan Masterra (UPV/EHU). Kultur kudeatzaile gisa lan egin du Bilbao Ekintzan eta Uruguaien dagoen Espainiako Zentro Kulturalean, eta gaur egun ikus-entzunezko proiektuen kudeaketan dihardu EIKEN Ikus-entzunezkoen Euskal Klusterrean. 2020an, elkarlanean aritu zen Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako Trabajadoras. Mujeres de barrio, memoria y futuro dokumentalaren errealizazioan.

    Cristina González Tellería
    (Bilbao, 1994)

    Ikus-entzunezko Komunikazioan graduduna (UPV/EHU) eta Arte Ikerketa eta Sorkuntzan Masterra (UPV/EHU). Bi urtez baino gehiagoz jardun du Turismo Teknikari gisa —iaz Marokon dagoen Espainiako Merkataritza Bulegoan—, eta 2023an Bilboko gizarte-etxeetan zinemaren eta bideo-edizioaren gaineko eskolak eman ditu.

    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators