Erabili gure bilatzailea

    Nova Red

    Lau Maquedano

    Sinopsia
    Nova mundu industrial batean bizi da, zeinak kolorea zentsuratu duten munstro trajedunak baititu buruzagi. Denek traje grisak eta makillaje grisa erabili behar dituzte. Novak ez ditu arauak zalantzan jartzen, harik eta egun batean matxinatu queerbatekin topo egiten duen arte. Une horretatik aurrera, bizitza bikoitz bat bizitzen hasiko da, batetik, industria munduan lan eginez eta, bestetik, alor pribatuan, kolorearen bidez bere genero identitatea adieraziz. Baina bere bizitza kolorez zenbat eta gehiago bete, orduan eta zailagoa izango zaio sistemaren arauak betetzea. Bere nortasun sekretuak pixkanaka gainezka egingo du, espazio publikoetara hedatuz. Novak lortuko ote du mundu zapaltzaile honetan bizirik irautea?
    Fitxa teknikoa
    Lau Maquedano
    Lau Maquedano, Laura GutiBer
    Lau Maquedano, Laura GutiBer

    Lau Maquedano
    (Bilbao, 1998)

    Idazlea, zuzendaria eta produktorea. Txikitatik gustatu izan zaio istorioak kontatzea eta, 12 eta 15 urterekin, haurrentzako bi ipuin argitaratu zituen: Dortoka galdua (Aizkorri Argitaletxea) eta Kaktus gizajoa (EC.O. Ediciones Cívicas). Zinema ikasketak egin zituen Wesleyango Unibertsitatean (CT, AEB) eta, orduz geroztik, ekoiztetxeentzat produkzio eta postprodukzio lanak egin ditu New Yorken, Los Angelesen eta Madrilen. Bere aurreko lanak, Lamia (2020) eta Lip stick (2022) hainbat jaialditan hautatu dituzte, hala nola Huhezinema Jaialdian, Lift-Off Film Festival-en eta Xprest!AUX Zinema Jaialdian. NOVA RED bere hirugarren film luzea izango da.

    Laura GutiBer
    (Bilbao, 1998)

    Produktorea eta idazlea, Ikus-entzunezkoen ikastaro bat egin zuen IMVALen (2016) eta Ikus-entzunezko Komunikazio ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (2020). 2016ko urtarrilean bere lehen idazkia argitaratu zuen Jordi Sierra i Farbra elkartearen La página escrita aldizkarian. 2022an sariak irabazi zituen bere kontakizunekin Inspiraciencia-ren lehiaketetan eta Educando contra la Violenciaren VI. lehiaketan. 2023an bere lehen eleberria argitaratu zuen, Cazadora de pesadillas (Babidi-bú argitaletxea). Laster argitaratuko dituen beste bi proiektu ere baditu: Magic Pirate trilogia eta Las cinco plumas del Halcón bilogia.

    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators