Erabili gure bilatzailea

    Tick Tack

    Iris Rodríguez

    Sinopsia
    Graduazio egunean, Carolina (26) duela urtebete hildako bere ahizpa Amandaren (28) objektu baten bila dabil etsi-etsian, harengandik gertu izan nahi baitu. Baina ez du objektua aurkitzen, ahizpa baizik. Amanda bizirik zegoela inoiz izan ez zuten azken elkarrizketa hura izango dute, Carolinari haren galera onartzeko eta bere bizitzarekin jarraitzeko aukera emanez.
    Fitxa teknikoa
    Iris Rodríguez
    Marina Marroquín
    Alejandra Rastrilla

    Alejandra Rastrilla
    (Bilbao, 1994)

    Ikus-entzunezko Komunikazioan graduduna da eta Gizarte Komunikazioan Masterra du. Hainbat proiekturen gidoilari, muntatzaile, produktore eta ikus-entzunezko zuzendari gisa jardun du, zeinak aintzatetsiak izan baitira nazio mailako eta nazioarteko hainbat lehiaketatan. Gaur egun, zinemarekin eta ikus-entzunezko beste baliabide batzuekin lotutako doktore tesia egiten ari da UPV/EHUn.

    Iris Rodríguez
    (Madrid, 1994)

    Ikus-entzunezko Komunikazioan graduduna (URJC) eta Zinema eta Telebistako Gidoigintzan diplomaduna da (Madrilgo Zinemaren Institutua). A3Mediaren La Valla telesaileko gidoien atalean lan egin du, eta hainbat film labur idatzi eta zuzendu ditu.

    Marina Marroquín
    (Bilbao, 1996)

    Ikus-entzunezko Komunikazioan graduduna (UPV/EHU) da eta gidoigintzan espezializatu zen Madrilgo Carlos III Unibertsitateko Zinema eta Telebistarako Gidoigintza Masterrarekin. Gidoilari gisa proiektu ugaritan lan egin du, azkena La Orquestita seriea izan da, Mago Production-ek ekoitzi duena.

    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators