Erabili gure bilatzailea

    Bideoen bataila: Gidoilariak vs. Zinemagileak

    Sinopsia
    Bideoen bataila bat zera da, bi artista eta/edo kolektibo aurrez aurre jartzea.
    Batailan, ikus-entzunezko performance gisa egingo den horretan, Interneteko pieza interesgarriak, kultuzkoak, ordainezinak eta jostalariak botatzen dira, umore klabean. Bi bandoek irudiak ikusleen aurrean komentatzen dituzte.
    Oraingo honetan, Gidoilariak vs. Zinemagileak dikotomia azpimarratuko dugu, industriaren gaur egungo desadostasunean, zeina zazpigarren artearen lehen urratsetatik baitator.
    Borja Crespo zinemagile eta kultura-kudeatzaileak girotuko du Caostica Elkarteak eta ZINEBIk antolatutako topaketa hau. BBK aretoan, Rubén Ontiveros eta Diego San José gidoilariek, Paul Urkijo eta Koldo Almandoz zuzendarien aurrean beren ika-mikak ebatziko dituzte.
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators