Ikasle batzuk zinemaldiko artxibo historikoa ikertzen dabiltza. Lan-prozesu horrek eta historiaurreko kobazulo batzuetara egindako bisitak hainbat galdera sorraraziko dizkie.
Amona Veraren gaztarora eta bere bizitza intimoaren oroitzapenetara egindako bidaia batek XX. mendearen lehen erdiko emakume esloveniarrak nolakoak ziren erakusten digu.
Aita-semeak lorategi botanikoa batean paseatzen ari dira. Elkarri bistatik galdu ondoren, bakoitzak bere topaketak ditu.
Pertsonak gero eta handiagoa den bakardadeari aurre egiten saiatzen ari dira, intimitatea sortzeko desatxikimenduz betetako gizarte batean.
24/7 Gizartea gauzatu da, non ekoizteko eta kontsumitzeko aukerak mugarik ez duen. Honek, gizakiei loa, eta horrekin batera errealitate desberdin bat imajinatzeko gaitasuna, lapurtzearekin mehatxu egiten du.
Begoren gaixotasunak berriro okerrera egiten du, eta denbora gainera datorkio. Bultzada horren ondorioz, Xabierrekin antzinako erlojuak konpontzen hasi da.
Sorginen familia baten ondorengo gazteenak sorginkeria bat egiten du film baten bidez, bera eta senideak protagonista dituela.
Mundu distopiko batean girotuta, neska gazte bat korrika doa bere bizitza salbatzeko, kamerek ekintza erakusten duten bitartean.
Nightek ume desagertuaren ama engainatu behar du lokartu dadin eta horrela bere arima salbatzeko.
Bi zinemagilek ezbaian jartzen dute naturaren eta kameraren arteko harremana.
50 urte baino gehiago igaro direnean, Artzibarreko biztanleek Nafarroako Gobernuak soroak berreskuratzeko landatu zuena akabatzea erabaki dute.
Bi anaia hondartzan jolasten dira petardoekin. Abandonatua dirudien karabana bat aurkitu eta barnealdea ikuskatzea erabakitzen dute. Arriskuak erakartzen ditu, hori da haien harremanaren oinarria.
Horma hautsiak eta orbainak ikusteak maitasunaren gorabeherak gogorarazten dizkio heroi honi.
L unibertsitatea ikasten ari da Indian, eta handik gutunak idazten dizkio urruti dagoen maitaleari. Gutun horien bidez, Lren inguruan gertatzen ari diren aldaketa drastikoak antzematen ditugu.
Familia bat. Amets bat. Bidaia bat: Fantasia. Baina errealitatean gabeziak ordezkatzen dituzten argazki eta koadroz betetzen dira etxeko hormak.
Familia-elkarrizketa gisa hasten dena minari, erruari eta erantzukizunari, errukiari, enpatiari eta maitasunari buruzko ikerketa bihurtzen da.
COVID-19 eta konfinamendua etsai bezala, Maria Luisa eta Mai, ama-alaba, nahi eta nahi ez gau oso bat elkarrekin igaro beharko dute.
Ainara nerabe berantiarra da, ekialdeko kulturaren zale amorratua. Bere gelan itxita bizi da, liluratzen duen guztiaz inguratuta. Beharrezkoa denean bakarrik ateratzen da gelatik.
Hiru pertsonaia beren bizitzako unerik onena bizitzeko zorian daude, gertakari bitxi bat iritsi eta dena eteten duen arte.
Lau emakume berezi, erbestearen ondorioz identitatea eta sustraiak galdu zituztenak, baina trukean bizitza zoragarriak izan zituztenak.
Puntako euskal birologo bat, laborategi batean Koronobirusaren txertoaren ikerketan murgilduko da konfinamenduaren egunetan.
‘Egin behar denaren’ eta ‘egin beharko litzatekenaren’ artean sortzen den gatazkak enpatiaren eta axolagabetasunaren arteko bereizketa-lerro bat sorraraziko du. Agindutako lanaren erantzukizunak eta sufritzen duten pertsonekiko dugun erantzukizunak istorio honetan talka egongo dute. Bestearen azalean jartzeko dugun ardura, arauak hausteko arriskuan jartzen bagaitu ere. Langileek uzten duten ‘tarte’ soil bat, ezbairik gabe, argi-izpia eta itxaropena da beste pertsona batzuen bizitzan.
Berlin. 2018ko uda. 17 urte dituzte. Haien auzo anitza eraikuntza prozesuan murgilduta dagoen eremu handi bat da, non jendeak besteen ametsei lekua utzi behar dien.
Jimena Rio Grandera joan da Mariano bere erdi-anaia ikustera, eskualde industrial hartan harrera egingo diotenaren itxaropen bakarrarekin.
Renee, Andrés eta Diego unibertsitateko ikasleen garapen profesionalean eragina izan du agintariek baliabideak desbideratu izanak.
Dora Garcíak azken 5 urteetan Mexiko Hirian izan diren manifestazio feminista harrigarrien soinu-banda bat proposatzen du.