Los Planetas bandaren lider J-k, Iván Zuluetaren zale aitortuak, Euskadin lehenengoz aurkeztuko du “Plena pausa”, Donostiako zinemagilearen artxibo filmikoaren zati bat musikalizatzeko proiektua. Bakarka egin duen lehen proiektua da eta, zuzenean laguntzeko, harekin izango dira Srta. Trueno Negro, Miguel Martín, Roberto Escudero, Miguel López eta Jaime Stinus.
Iván Zuluetak filmatutako material filmiko guztiak aldatu gabe eskaintzen dira, Espainiako Filmotekak eskuratutako artxiboan agertu ziren bezala, Películas familiares filmen laburpen batzuk izan ezik. Film horiek guztiak artxiboaren parte dira, baina ez zituen Zuluetak filmatu eta Andrés Duque zinemagileak berariaz muntatutakoak dira.