Aurreko programa filmatu zenetik ia hamar urte igaro zirela, saio honek Villa Aloha du ardatz, Zuluetatarren familia-etxea, zinemagilearen unibertsoaren funtsezko lekua, Baenako Dukearen Pasealekuan zegoena eta Donostiako badiaren ikuspegi ikusgarria zuena.
Consuelo Vergarajauregui Ubarrechena eta Antonio de Zulueta y Besson-en filmak, Iván Zuluetaren gurasoenak, alegia (eztei-bidaia, Kantauri itsasoan zehar itsasontziz egindako bidaiak, Donostiako Zinemaldiko hartualdiak, non Kirk Douglas ikus dezakegun, eta familiako filmazioak), Ivánen lehen film laburretako bati bide emateko.
Batzuetan Zuluetaren queer sentsibilitatea nabarmendu bada ere, programa honek sexualitatearekin izandako hainbat topaketa biltzen ditu, zeinak era askotakoak baitira.